Albisteak

Golden Trail Series 2020

Zegama-Aizkorri Golden Trail Serietako lasterketa izango da 2020an ere

Aurtengo sei lasterketa berberek osatuko dute egutegia, eta finala Patagoniako K42 Villa La Angosturan jokatuko da, Argentinan, azaroaren 7an. Araudian eta diru-sarietan hainbat aldaketa egingo dituzte.

Kirol taldeak Majoriko kantxa txikian hasiko dira entrenatzen

Astelehenetik aurrera Majori kiroldegian entrenatuko dute kirol taldeek. Gimnasioaren irekiera urte hasieran egingo dute.

Estereotipoak desegin eta gizarte sareak eraiki

Azaroaren 17an, igandea, Bizilagunak ekintza egingo dute jatorri desberdinak dituzten herritarrak elkar ezagutzeko helburuarekin. Karla Vazquezek laugarren urtez parte hartuko du seme-alabekin.

Ezkion Mendi Asteburua egingo dute gaurtik igandera, eta lasterketa mistoa bihar jokatuko da

Joseba Iztuetaren mendi dokumentala emango dute gaur. 6 kilometroko mendi lasterketan gizonezko eta emakumezko banak osatuko dute bikotea. Igandean, haurrekin mendi buelta egingo dute.

Astigarretan San Martin festak ospatuko dituzte datozen bi asteburuetan

Egun osoko egitaraua antolatu dute astigarretarrek: meza, herri kirolak, bazkaria, trikitilariak eta bertsolariak.

Larunbaten lotuko dituzte hari matazak Beasainen, hilaren 22an Igartzako jauregia inguratzeko

Loinazko San Martin plaza azpian elkartuko dira larunbatean 12:00etatik 14:00etara. Atzoko azkeneko saioan, Aitor Aldasoro alkatea aritu zitzaien laguntzen.

Mikel Babiano (Itzultzailea)

«Alemanera itzuli den euskal autoreen lehen antologia da»

Mikel Babianok (Urretxu, 1985) euskal poesiaren antologia bat idatzi du alemanez, hango argitaletxe batek eskatuta. Euskara, gaztelera, ingelesa eta errusiera ere hitz egiten ditu.

CIE Automotive-k La Salle eskubaloi taldea eta Hare Haizea saritu ditu

Legazpiko plantak, gizarte ekintzaren barruan, hirugarren urtez eman ditu sariak. Hare Haizeari sahararrei erreminta bete beste kamioi bat bidaltzen lagunduko dio

Intxaur tarta

Goierriko Hitza

Itxurari eta irudi fisikoari buruzko hitzaldia gaur

Urretxu-Zumarragako ikastolak antolatuta, Nola jokatu seme-alaben itxuraren, irudi fisikoaren eta modaren gizartean izeneko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Juan Carlos Alonso psikologoak bideratuta. Hitzaldia euskaraz izango den arren, diapositiba aurkezpena

The post Itxurari eta irudi fisikoari buruzko hitzaldia gaur appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Yoga integraleko ikastaro berria aurkeztuko dute

Yoga integraleko ikastaro berria aurkezteko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Aldiri kiroldegian. Gaur, saio ireki bat egingo dute doan, 10:30etik 12:00etara. Datorren astean ere izango dira saio irekiak, hilaren 25ean

The post Yoga integraleko ikastaro berria aurkeztuko dute appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa