Albisteak

Azaroarekin, doinu barrokoak

Barroko Aire musika zikloaren 34. edizioa datorren azaroaren 3an, igandea, hasiko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ordiziako Udalak antolatutako ekintza da

Odolki lehiaketa jokatuko da larunbatean Beasainen

Gernika pasealekuko pilotalekuan egingo da dastaketa eta lehiaketa, 11:30etik aurrera. Odolkiekin batera, bertako produktuen azokan 40 postu jarriko dituzte

Jentilen beste lezio bat Ataunen

Bi urtean behingo 'Jentilen etorrera' antzerki luzea egingo dute Ataunen, larunbatean. Bi emanaldi izango dira, Auzoetan. Ongietorria eta desfilea egingo dituzte, aurretik

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa Beasaindik

Azaroaren 10ean 08:00etan aterako da autobusa tren geltokitik.

Unidad Alavesa taldeak disko bikoitz batean bildu ditu bere bi lanak

'San Danetio' album bikoitza argitaratu du talde goierritarrak, agortuta zeuden 'Unidad Alavesa' eta 'Martin Martin' diskoetako abestiak bilduz.

Aralarko ganaduzaleak erasotuta sentitu dira azken ekimenekin

Enirio-Aralarko Mankomunitateari eta EH Bildu alderdiari zuzendu dizkio kritikak Aralarko Baserritar Elkarteak (ABE). Aholku Batzordea sortu izana eta haiek «gonbidatu ez» izana «harriduraz» hartu dute.

A. Maiz

Final atarira arrimatzen

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, azken final-laurdenaren faltan, lau goierritar sailkatuta daude. Nerea Elustondok batu du puntu gehien. Maialen Akizu larunbatean ariko da, Azkoitian

Musikaren uzta biltzera Lazkaon

Udazkeneko II. Musika Zikloa bihar hasiko da, udalak eta Kantakak antolatua. Koruen lau kantaldi izango dira denera. Mozarten 'Koroatze meza' abestuko dute lazkaotarrek

Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen Beasainen

http://youtu.be/RWVDByU0we8 Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen gaur Beasainen. Goizean goizetik Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako hamalau kofradiatako kideak Beasaingo kaleetan zehar ikus zitezkeen, jantzi dotoreak jantzita. Bareak elkartean gosaldu ostean, Beasaingo bandaren eta txistularien laguntzarekin kale buelta egin eta Loinazko San Martinen estatua parean ohorezko agurra dantzatu eta lore sorta bat utzi diote.

Ane Arrieta

Musika Banda musika eskolaren eskutik

Datorren igandean elkarrekin joko dute Zumarragako Musika Bandak eta Sekundino Esnaola musika eskolako 35 ikaslek. Kontzertuak 2014ko Batzen izeneko denboraldiari hasiera emango dio. Igandeko kontzertua denboraldiari emango dioten ukituaren isla

The post Musika Banda musika eskolaren eskutik appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa