Albisteak

Alacanten izan dira Korosti dantza taldekoak

Egiten dituzten trukeei esker Agorreko Santikutzetan Asturiaseko talde batek dantzatuko du

Goierriko Hitza

Adineko pertsonentzako ikastaro sorta antolatu dute Urretxun

Urretxuko Udalak adineko pertsonentzako ikastaro eta tailer sorta antolatu du. Helburua adinekoek burua eta gorputza lantzea, kalera irtetea eta gainontzeko bizilagunekin harremanetan egotea da. Irakurketa Errazaren kluba irakurketarekin eta honen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskaraldiaren herri batzarra egingo dute bihar Zelai Ariztin

Bihar, asteazkena, Euskaraldiaren herri batzarra egingo dute Zumarragako kultur etxean. Bilera 18:30ean hasiko da. Izen-ematea girotzeko eman beharreko pausoak zehaztuko dituzte. Izen-ematea hilaren 20an hasiko da. Herritarrek webgunean eman ahal

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpiko Erreka Egunean parte hartzeko izena eman daiteke

Irailaren 29an garbituko dute Urola erreka; izena hilaren 21era arte eman daiteke

Goierriko Hitza

Zaindariaren zaintzaileak

Antioko Ama zumarragarren zaindaria da, baina nork zaintzen du zaindaria? Zaindaria zumarragar talde batek zaintzen du. Elkar zaintzen dute, beraz. Zaintzaile talde hau Antioko Lagunen Elkarteko kideek, eliza garbitzen duten

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urolak irabazi du bere lagunarteko txapelketa

Larunbatean Urolaren lagunarteko txapelketa jokatu zuten Idiazabal, Mundarro eta Urolaren gizonezkoen lehen taldeek. Idiazabalek eta Mundarrok huts eta huts berdindu zuten, Urolak 1 eta 0 irabazi zion Mundarrori eta Idiazabalek

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpin %2,1 egingo dute gora udal tasek datorren urtean

Legazpiko udal tasak eta zergak %2,1eko igoera izango dute 2013an, salbuespenak salbuespen. Hala onartu du udalbatzak azkeneko osoko bilkuran, Bilduren aldeko botoekin. Kepa Urtzelai Legazpiko alkateak azaldu duenez, uztaileko hego Euskal Herriko kontsumo prezio indizea (KPI) du oinarrian igoerak. «Urte amaiera bitartean %3,5 edo %4 ere igoko da, baina uste dugu herritarrek ez dutela zertan igoera hau bere gain hartu behar», argitu du. EAJk kontrako bozka eman zuen, eta PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren. Igoera, orokorrean %2,1ekoa bada ere, salbuespenak daude zenbait zergetan eta tasetan. Bost dira aldaketa nagusienak zergei dagokienez. Ondasun higiezinen gaineko zergan industria lurrei KPIaz gain %0,5eko igoera aplikatuko zaie. Bestalde, jarduera ekonomikoaren gaineko zerga 2 milioi euroko irabaziak dituzten enpresei aplikatu zaie orain arte. Hemendik aurrera, milioi bat eurora jaitsiko dute muga, foru arauak dioenari jarraituz. Hobaria auto konpostarentzat Ibilgailuen gaineko zergan ere aldaketak izango dira. Zaldi fiskalen arabera aldatuko da zerga %2,1 eta %10 artean. Hiri izaerako lur sailen balio gehikuntzaren zergaren muga %10ekoa izan bada ere, «Legazpin %5a aplikatu dugu orain arte». Baina, hemendik aurrera zerga %15era igoko dute, «espekulazioa saihesteko». Eraikin, instalakuntza eta obren gaineko zergak ekainean izan zuen %5eko igoera. Tasei dagokienez, lau dira salbuespen nagusienak. Zaborraren tasak %5 egingo du [...]

Goierriko Hitza

Zegamatik San Adriana ibilaldia

Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zientzia elkarteak azken urte hauetan egin dituen indusk...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Gazte Eguna egingo dute bihar Idiazabalen

IGAkoek Gazte Eguna antolatu dute biharko. Arratsaldeko 18:00etan trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. Behin poteoa amaitutakoan gazte afaria egingo dute, eta hau amaitutakoan kontzertuak egongo dira gaztetxean Zutik dirau, Working Boys eta Guri...

Goierri Mendebaldeko Hitza

San Adriango kobara irteera

SANDRATI KOBA, HISTORIAKO GILTZARRI NATURA PARADISU Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zien...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Bi ibilaldi antolatu ditu zubirako Zegamako Turismo bulegoak

Santu Guztien Eguna dela eta, datorren egunetan izango diren jai egunetarako, azaroaren 2 eta 3rako, Zegamako Turismo Bulegotik bi ibilaldi gidatu antolatu dituzte. Azaroaren 2an, “Santiago Bidean zehar Zegamatik Zalduondora” ibilaldia egingo dute, eta azaroaren 3an, “Sandrati koba, historiako giltzarri natura paradisu” ibilaldia. Honakoa da prestatu duten egitaraua ibiladi bakoitzerako. AZAROAK 2, OSTIRALA SANTIAGO BIDEAN ZEHAR ZEGAMATIK ZALDUONDORA IBILALDIA Zegamatik, Barneko Bidea izenaz ezagutzen den Santiago bidea igarotzen da. Bide honetan zehar, Santiago Bidearekin zein errege bidearekin zuzenki loturiko hainbat tenplu eta leku esanguratsu daude, Sandrati koba esaterako. Ibilaldian zehar gune interesgarri hauetako historiaren berri emango da eta ibilaldia amaitzean, indarrak berritu asmoz, Otzaurteko Bentan bazkari bat egitea da gure asmoa. IRTEERA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrotik (Zegama) 8:00etan BAZKARIA: Otzaurteko Bentan 14:30ak inguruan PREZIOA: 25€ (bazkaria eta garraioa barne) IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa) OHARRA: Garraio-zerbitzua izango da Zalduondotik Otzaurtera eta Otzaurtetik Zegamara etortzeko.   AZAROAK 3, LARUNBATA SANDRATI KOBA, HISTORIAKO GILTZARRI NATURA PARADISU Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zientzia elkarteak azken urte hauetan egin dituen indusketa arkeologikoetan. Indusketa hauetan eginiko aurkikuntzen berri emango da ibilaldi honetan [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Mus txapelketa

Buztuntzako Argi Berri elkartean bazkideen arteko XXXV. Mus Txapelketa Azkarra

Goierriko Hitza

Santa Zezilia emanaldiak

Musikalean, Musika Eskolako ikasleen kalejira alde zaharrean. Ordiziako txistularien kalejira alde zaharrean.

Goierriko Hitza

V. Txerri azoka Mutiloan

Goizeko 10:00etatik bazkalostera bitartean V. Txerri Azoka egingo dute Mutiloan. Goizean zehar txerri erretzea, txerrikiak salgai, jatorri ezberdinetako ekoizleak kultura bakoitzeko ohituretan oinarrituak, txerri erakusketa, odolki eta txorizo dastaket...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ortzadar elkartearen erakusketa

Ortzadar argazki elkartearen erakusketa Non: Barrena kultur etxean

Goierriko Hitza

Gizon bat atxilotu dute Igartetxe kalean, beste bati eraso egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Beasainen, Igartetxe kalean, beste gizon bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zauritutako gizona Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten zuten zaurien ondorioz. Gertakar...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa