Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Guztira 116 lagunek bukatu dute 7,2 kilometroko ibilbidea. Jose Antonio Blanco eta Laiane Arrospide izan dira azkarrenak

Legazpiko udal liburutegian nobelaren aleak eskuratu daitezke; saioa urriaren 9an izango da

Irailaren 24an estreinatuko dute Telmo Esnalen ‘Dantza’ filma Donostiako zinemaldian. Goierriko hainbat txoko agertzen dira bertan eta Beasaingo Aurtzaka dantza ...

Bi orduren buruan iritsi dira helmugara lehenengo sailkatuak Idiazabalgo Axari Trail lasterketan

Karrozeroek eta herriko gazte mugimenduak manifestazioa egin dute gaur iluntzean, karrozeroek aste honetan jasan duten erasoari erantzuteko. 300 bat lagunek parte hartu dute, ‘Eraso faxisten aurrean, herria tinko!! Gora jai

4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa. Non: Udal liburutegian Ordua: 17:30ean

Aequal Ensemble abesbatzaren partaide bat ondoezik dago, eta hori dela eta, datorren larunbatean Ordizian eskaini behar zuten Barroko Aire programazioaren barruko bigarren kontzertua bertan behera gelditu da.

Legorretako Udalak %2,4ko igoera aplikatuko die udal zergei eta tasei 2013ko ekitaldirako, udalbatzak aurreko asteazkenean onartu zuen ordenantza fiskal berriaren arabera. KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen abuztuko kopurua da, eta azken urteetan bezala hori hartu du udalak erreferentziatzat. Zerga nahiz tasa gehienak %2,4 haziko dira, baina udalarentzat defizitarioak diren zerbitzuen kasuan handiagoa izango da portzentajea, galera gutxitzeko iaz hartutako erabakia mantenduta. Modu horretara, zaborraren tasa %8 igoko da; «familia bakoitzari urteko zabor tasa 7 euro inguruan igoko zaio». Urarenak, aldiz, KPIri dagokion zenbatekoaren hazkundea «soilik» izango du aurten. Bi helburu nagusiren arabera Zerga araudiaren egokitzapenak «bi helburu nagusi» dituela azaldu du Legorretako Udalak. «Batetik, aurrekontuan gastu arruntei eta inbertsioei egonkortasuna eta ziurtasuna ematea; bestetik, beharrik gehiena duten herritarrei elkartasuna adieraztea». Krisia «okerren» pasatzen ari diren herritarrentzat elkartasun hobaria mantenduko du, bigarren urtez. Gutxieneko soldatara iristen ez den familiari (familiakide guztien artean 641,40 euro), etxearen kontribuzioa eta ur nahiz zabor tasak ez zaizkio kobratuko. Aurten herriko 11 familiari aplikatu zaie laguntza hori. Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta Legorreta Bizirikekoen abstentzioarekin onartu zen.

Lapke elkarteko pilotariek gaur arratsean dute asteburu luzeko lehenbiziko pilota partida sorta, Lazkaon bertan. Plazako pilotalekuan, 19:00etan hasiko dira neurketak, alebin eta infantil mailetakoak. Bihar Lizarran eta Zizurkilen ariko dira, ostiralea...

Zumarragako hamabost ostalarik parte hartuko dute etziko eta larunbateko pintxo lehiaketan

Arcelor Mittal altzairu egile enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean, Olaberriko fabrikan. Enpresa itunaren negoziazioaren erdian, zuzendaritzak soldatak jaisteko asmoa duela jakinarazi die. Hilabeteko epean bigarren jaitsiera ohartarazpena da. Murrizketa asmoen lehenbiziko salaketa irailaren 20an egin zuten Olaberriko Arcelorreko langileek. Orduan, soldaten kostua %25 murrizteko proposamena aurkeztu zion zuzendaritzak Enpresa Batzordeari, irabazien kopuruak nahikoak ez direla argudiatuta. «Onartu ezean lan erreforma aplikatuko zuela mehatxu egin zigun», azaldu du Arcelor Mittaleko LABeko ordezkari batek. Erreformaren neurriak indarrean jartzeko dokumentaziorik «oraingoz» ez dietela aurkeztu ere gaineratu du. Lan erreforma ezartzeko «mehatxua» handik hamar-bat egunera kendu zuen enpresak, ordezkari sindikalen arabera. Baina hurrengo bileran soldaten kostua jaisteko asmoa mahaiaren gainera atera zuen berriz. «Murrizketa aregoatu egin digute, eta %34ra handitu dute, dena negozia daitekeela esanez». Asteleheneko elkarretaratzean «160 bat langile» bildu ziren, instalazioen barruan, txanda aldaketa garaian, 13:00etatik 14:30era. Enpresa Batzordeak —afiliatuko gabeko 6 kide, LABeko 4 eta CCOOko 3 ditu— ezohiko batzarra egin du, eta eskakizun bakarra igorri dio zuzendaritzari: «Egungo akordio globalaren iraupena errespetatuz, eraispen klausulan berehala atzera egingo duela idatziz azaltzea». Baldintza hori betetakoan negoziatzeko prest dagoela azaldu du, «plataforma bateratu bat» aurkeztuta. IRITZI ARTIKULUA “Elkartasuna Arcelor Mittaleko langileekin” Ibon Artola (Euskal Herria Sozialistako kidea) Arcelor Mittal-en helburua [...]

Azaroaren 10ean ospatuko dute Ordizian Sustraiez Blai jaialdia. Aurten Palocortao, Samba Dzanga eta 12 Tribu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Palocortao Los delincuentes eta El Raton taldeetako kideek osatzen dute eta flamenko-rocka da euren est...

Ordiziako mendizaleek Aralarko Egunaren baitako mendi martxan parte hartuko dute igandean. Abaltzisketako mendi elkarteak antolatu duen ekintza da. 8:30ean Larraitzetik abiatuko dira eta Alotzara eta Igaratzara joko dute. Hamaiketako bat eskainiko dute...