Albisteak

Urretxuko Euskal Jaietako karrozeroen oharra

Uretxuko Euskal Jaietako karrozero taldeak, aste honetan jasan duten erasoaren aurrean, ohar bat argitaratu du. Horra hor bere edukia. Udan zehar gazte askok egindako lan gogorraren ondoren, karrozek jasan dituzen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Denak axari bila korrika

Irailaren 9an jokatuko da Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa, bi arlotan. Goierriko Kopako eta Ligako seigarren eta azken probak ere izango dira. Trailean ...

Goierriko Hitza

Hemen da Gure Zirkua

Gure Zirkua, Iker Galartza aktorearen euskarazko zirkua, Urretxun da dagoeneko. Bost emanaldi egongo dira, lizeoko jolaslekuan: ostiralean 19:00etan eta larunbatean eta igandean 17:00etan eta 19:30ean. Sarrerak 12 eurotan jarri dituzte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpiko Udalak eta Pauso Berriak proiektuak hitzarmena berretsi dute

Adimen urritasuna dutenei lan merkatuan sarbidea errazten die Pauso Berriak proiektuak, hari esker Ainhoa Zabala legazpiarrak lanean jarraituko du udaletxean

Goierriko Hitza

Argixaoko atletismo pista berritua irailaren 15ean inauguratuko dute

Zumarragako Udala Argixao estadioko atletismo pista berritzen ari da. Pista berritua irailaren 15ean inauguratuko dute, Goierri Garaia eta Argixao Atleta Herrikoiak taldeen erakustaldi batekin. Argixaoko atletismo pista 1990eko hamarkada hasieran

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jon Plazaolak Ramon Labaien saria jasoko du

Jon Plazaola aktore urretxuarrak Donostiako Gros auzoko Ulialde elkartearen Ramon Labaien saria jasoko du. Saria hilaren 28an emango diote, Zinemaldiarekin batera. Labaien saria euskal aktore edo zuzendari bati ematen diote

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Babarrun jana egin dute Zerainen Kultur Astearen baitan

Aste kulturalaren barruan, Zerainen babarrun bazkaria egin dute gaur eguerdian. 50 lagun inguru elkartu dira pilotalekuan, berogailuaren azpian babestuta. 17:00etan Arrabots taldearen dantzaldia hasi da eta 19:00etan, berriz, III. patata tortila lehiak...

Goierriko Hitza

Elkartasun Egun euritsua Lazkaon

Herrira Asteburua ospatzen ari dira atzotik Lazkaon. Arbizuren klontra jokatutako herri kirol saio batekin hasi zuten asteburua atzo. Lazkaok irabazi zuen desafioa. Gaur Elkartasun Eguna ospatzen ari dira. Goizean ekitaldia egin dute. Herri osoan zeha...

Goierriko Hitza

CAFek Erromako metrorako hamabost tren egiteko eskaria lortu du

Beasaingo CAF enpresa eskari ugari lortzen ari da azken aldian. Pasa den astean Finlandiarako lortutako kontratuaz gain, gaur, Erromako (Italia) metrorako hamabost tren egiteko enkargua jaso dute. Trenak egitearen eta bost urtez mantenuaz arduratzearen...

Beasaingo Hitza

Emakume etorkinak gizartean txertatzea helburu

Ordizian bizi diren emakume etorkinen jabekuntza eta protagonismo soziopolitikoa lantzeko proiektu baten berri emateko aurkezpen irekiak egingo dira gaur eta bihar. Gaur bi aurkezpen egingo dituzte Barrena kultur etxeko 7. gelan (10:30-12:30 eta 16:30 eta 18:30), eta bihar beste bat egingo dute D’elikatuz zentroan, 16:00etatik 18:00etara. Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek jarri dute martxan emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmo hori, Garaipen elkartearen laguntzarekin. Emakume etorkinen espazio multikulturala hainbat helburu lortzeko sortu dute: laguntza eta elkartasun sarea sortzeko; emakumeek haien eskubideak ezagut ditzaten; norberaren osasun fisikoa eta mentala hobetzeko; eta aisialdiari eta ondo pasatzeari tartea egiteko. Bakarrik ez sentitzeko Deserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak –batez ere seme-alabena–, bizileku berrietan sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta beste hainbat baldintzek «egoera ahul batean» kokatzen ditu emakume etorkinak, eta tristura, depresioa, estresa eta antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte. Bilgune honen helburua harreman sare afektibo eta solidarioa sortzea da, bakarrik ez sentitzeko, beste emakumeen laguntza bilatzeko, diskriminazio eta indarkeria egoerak salatzeko, eta haien egoerari irtenbideak bilatzeko. Garaipen elkartekoek diotenez, gune horiek «irekiak» izango dira, eta prozesuan zehar edozein emakume etorkin txerta daiteke. «Espazio hau behar duenarentzat eta behar duen momenturako sortuko da». Hitz egin beharreko gaiak taldean erabakiko [...]

Ordiziako Hitza

Beasaingo eta kanpoko 22 dendak parte hartuko dute Bareaken II. Stock Azokan

Iazko Stock Azokakk izandako harrera ona ikusita, Bareak merkatari elkarteak feria hori bigarren urtez jarraian antolatu du. Asteburuan egingo dute, eta guztira, 22 dendetako produktuak izango dira aukeran, deskontu garrantzitsuekin. Hain zuzen ere, aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat, Beasaingo dendak ez ezik, Goierrikoak eta eskualdetik kanpokoak ere izango direla da; izan ere, Donostialdetik eta Bizkaitik ere dozena erdi bat dendari etorriko dira. Bareak elkarteko arduradunek azaldu dutenez, «bigarren feria honetan produktu eskaintza zabala izango da, normalean baino prezio merkeagoan». Parte hartuko duten 22 denden artean, produktu mota ezberdinak izango direla ere esan dute. Hala, «familia osoarentzako arropaz gain, zapatak, kirol arropa, optikako produktuak eta pitxiak» ere izango dira, besteak beste. Aurten Beasaingo bederatzi dendak parte hartuko dute. Baina haiekin batera, beste herrietako dendak ere izango dira. Hala, Ordizia eta Lazkaoko bina denda etorriko dira; baita eskualdetik kanpokoak ere; Donostiako eta Hernaniko bana, Errenteriako beste bi, eta Bizkaitik etorritako lau dendari izango dira ferian. Azoka, iaz bezala, Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute. Bihar eta etzi egongo da zabalik, goizez nahiz arratsaldez. Larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, 11:00etatik  14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Azokarekin batera, umeentzako txokoa ere izango da; eguraldiak laguntzen badu, puzgarriak, ohe elastikoak eta txapal egiteko tailerra ere jarriko [...]

Beasaingo Hitza

Energia jasangarrien inguruan hitz egingo dute, asteartean

Goierriko hainbat ikastetxetan lantzen ari diren Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, energia jasangarriaren inguruko hitzaldia antolatu dute astearte arratsalderako. Antolatzaileek azaldu dutenez, «bizi dugun krisi energetikoari aurre egiteko zein alternatiba dauden» ezagutu ahal izango da. Hizlaria Roberto Bermejo EHUko ekonomia jasangarriko irakaslea izango da. Hitzaldia, irakasleei, gurasoei eta interesa duten guztiei dago zuzenduta. Saioa asteartean, hilak 30, izango da, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan.

Beasaingo Hitza

Igandean egingo dute bertan behera gelditu zen Santa Barbarako irteera

Beasaingo Aizkorri mendizale elkarteak pasa den astebururako antolatu zuen Santa Barbara eta Irimo inguruetara joateko mendi irteera. Eguraldi txarra zela medio, ordea, bertan behera utzi behar izan zuten. Hala, irteera igande honetan egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, bihar, ostirala, 20:00etan, elkartearen egoitzan egingo duten joan behar dute, izena emateko.

Beasaingo Hitza

Ordiziako mendizaleak Mutrikuko mendi martxara joango dira

Ordiziako Mendizaleak elkarteak mendi irteera egingo dute igandean, urriak 28. Mutrikuko mendi martxara joango dira eta Ordiziatik 06:45 abiatuko dira.

Goierriko Hitza

Murumendi ikastetxeko berrikuntzak ikusi dituzte udal ordezkariek

Beasaingo Murumendi ikastetxean hainbat berrikuntza lan egiten ari dira azken hilabeteotan, udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. Lan horiek ikusteko, eta udalaren eta eskolaren arteko harremana eta elkarlana bultzatze...

Beasaingo Hitza

Santos Regil: «Igandeko partida inflexio puntua izatea nahi dugu»

Hamabi urterekin hasi zen errugbian Santos Regil (Ordizia, 1974), eta 14 eta 23 urte bitartean internazional modura jokatu zuen maila guztietan. Ekainean eskaini zion ORE Ordiziako Rugby Elkarteko zuzendaritzak kargu berria, eta «erronka polita» zela iritzita, baiezkoa eman zuen. Azken urteetan beheko mailetako eta bigarren taldeko jokalariekin aritu da lanean, eta gaur-gaurkoz, haren arduren artean dago klubeko talde guztien lana planifikatzea. Zer moduz bizitzen ari zara kirol zuzendari modura ari zaren lehen hilabeteak? Gustura, alde batetik etxeko jende asko ari zaidalako laguntzen, eta babes hori sentitzen dudalako. Baina beste alde batetik, derrigorrezko nerbio horiek pasatu beharra daude, eta oso gaizki pasatzen duzu batzuetan, ez zenuelako pentsatzen horrenbesterainokoa izango zenik. Momentu batzuk daude partidetan… baina baita ere saiatzen naiz partidatik urrundu eta pixka bat gainetik ikusten. Bestela, denbora guztian entrenatzaile bezala baldin bazaude, talde guztiekin desgastatzen zara… Nik entrenatzaile lanak bigarren taldearekin egiten dut batez ere, eta beste guztiekin egiten dudana da batez ere planifikazioa, eta talde bakoitzaren entrenatzaileei delegatzen dizkiet bere lanak. Zerbaitek bereziki harritu al zaitu postu horretan zaudenetik? Goi mailako jokalariekin tratuan oso ondo, beldur pixka bat baineukan kontu horrekin, orain arte gaztetxoekin aritu naizelako batez ere. Alderdi horretatik oso ondo, oso sorpresa positiboa. Eta gero, ba saihestu [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa