Albisteak

Jentilen eta kristauen arteko harremanak

Ibilaldi mitologikoa egin dute Ataunen, Jon Aizpuruak gidatuta. Bihar, Euskal Herriko mitoen eta ipuin zaharren kontaketa antzeztua egingo dute Barandiaran Museoan.

Goierriko Hitza

'La Manada' auziari buruzko epaiarekiko desadostasuna agertu du Beasaingo Udalak

Udala osatzen duten EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariek adierazpen instituzionala irakurri dute.

Goierriko Hitza

LuZUrolako azken margolana, Arantzazu auzoan

Lurzoruaren egoeraz sentsibilizatzeko kanpaina bukatzear dago, eta Legazpin azken margolana egin dute

Goierriko Hitza

«Itxura aldaketa behar duen norbaiti moztuko nioke ilea, Trumpi adibidez»

Itsasondon bizi da Elena Manso (Ibarra, 1976) eta  ile apaindegia du Beasaingo Ezkiaga auzoan. «Ordu asko egiten ditugu lanean, beraz, ...

Goierriko Hitza

Denbora pasa baino gehiago

Goierriko Oiangu pilota taldea Gipuzkoako klubik indartsuenetakoa da eta aurten 25 urte bete dira bere sorreratik. Urteurren borobila, festa giroan ospatuko dute, ...

Goierriko Hitza

Garia, lanaren haria

Goierriko Hitza

Beasaindarrak Arana-Bideluzeko jaiak ospatzen ari dira

Atzo Arana-Bideluze auzoko jaiak hasi ziren Beasainen. Gaur arratsaldean euskaraokea izan da eta gauerdian Mistery Train taldeak joko du. Bihar, igandea, 12:00etan erretiratuek tokan jokatuko dute, haurrek puzgarrietan jolastuko dute eta herri kirol sa...

Goierriko Hitza

Stock azokak merkatariak eta erosleak gustura utzi ditu

Atzo eta gaur stock azoka izan da Ordizian. 24 merkatarik parte hartu dute: batzuek plazan jarri dituzte salgai euren produktuak eta besteek dendaren kanpoaldean. Aurten, lehenengoz, postuak plazan jarri dira. Bai merkatariek eta bai bezeroek aldaketa ...

Goierriko Hitza

Itsasondoarrak jaietako bigarren eguna ospatzen ari dira

Atzo Itsasondoko jaiak hasi ziren. Gaur goizean goiz eresia, haurrentzat tailerrak, Beitira igoera eta paella lehiaketa izan dira. Arratsaldean, kuadrillak jolasean aritu dira. Gauean ogitarteko afaria izango da eta 23:00etan Atila y los Unos taldeak j...

Goierriko Hitza

‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa arrakastatsua Lazkaon

Gaur arratsaldean Euskaraz bizi nahi dut lasterketa izan da Lazkaon. Adin guztietako bizilagunek eman dute izena: 150 korrikalarik parte hartu dute. Ondoren, zozketa eta merienda izan dira.

Goierriko Hitza

Giro bikaina Urretxuko jaietan

Urretxuarrak jaietan murgildu ziren atzo eta gaur ere giro bikaina bizi da herriko kaleetan. Goizean, ganadu feria, buruhandien kalejira, bertsolarien...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eizu gaztelekuak berrikuntzekin ekingo dio ikasturte berriari

Beasaingo Eizu Gaztelekuak laster hasiko du ikasturte berria. Aurten gainera, hainbat berrikuntzekin datoz. Lokala margotu eta kanpoaldera ematen duen ate bat jarri dute, erreka aldeko lur zatia aprobetxatzeko asmoz. Sukalde bat ere egin dute, gazteen aldetik, sukaldaritza tailerrek piztu duten interesa ikusita. Eta ematen duten zerbitzua osatze aldera, material berria ere erosi dute. Eizu gaztelekuak asialdi zerbitzua eskaintzen die 13 eta 17 urte arteko gaztetxoei. Ostegun eta ostiraletan (17:00-20:00) eta asteburuetan (16:30-20:30) egoten da zabalik. Iaz herriko 200 bat gaztek erabili zuten zerbitzu hori, eta aurten ere, antzeko kopurua espero dute hezitzaileek. Gaztelekuko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoek, ikastetxeetan banatu duten eskuorria beteta ekarri behar dute gaztelekura (bertan ere ematen dituzte orriak). Ikasturtea, urriaren 5, 6 eta 7an egingo duten festa batekin hasiko dute. Egun horietan, bilarra, haizezko mahai eta futbolin erraldoi bat jarriko dituzte. Gaztelekuko zerbitzua gurasoek ere ezagutzea nahi dute, eta horretarako, kafe-tertulia bat egin nahi dute, lokala eta eskaintzen duten zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten. Ekintza horiez gain, urtean zehar beste hainbat tailer eta jolas egiteko aukera izango da gaztelekuan. Ostegunetan, gazteen behar eta nahiei egokitutako ekintza bereziak egingo dituzte, hala nola: on line aldizkaria, bloga edota sukaldaritza ikastaroak. Ostiraletan, zirko tailerra eta jolas libreak egiteko aukera [...]

Beasaingo Hitza

Emarock dokumental emanaldia

Emarock dokumental emanaldia, ordiziarock jaialdiaren barruan. Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ondoren, pintxo-potea

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa