Albisteak

Uda: eguzkia, mendia, hondartza… eta kirola

Kostata, baina heldu da uda azkenean. Eguzkia gure artean da dagoeneko eta asteburuan inor gutxi gelditu da etxean. Izan ere, eguzkiak mendiaz eta hondartzaz gozatzeko aukera ematen du. Baita kirolaz

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irudi bat buzoian

Zumarragan badago hitzordu bat urtero-urtero Santa Isabel jaien atarian errepikatzen dena. Postontzi guztietan banatuko duten festen egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren sari banaketa da ...

Goierriko Hitza

Legazpiko armen alardeko irudiak

Urtero egin dute San Joan bezperan armen alardea, datorren urtekoa 25.a izango da

Goierriko Hitza

«Baserriari etorkizuna ikusten diot; norbaitek eman beharko dio segida»

Gazteen artean ezohiko hautaketa egin du Beñat Telleriak (Mutiloa, 1999) lanbiderako, baserritik atera nahi duelako bizimodua, esnetarako behiekin. Lehen pausoak eman ditu ...

Goierriko Hitza

Ane Mintegi idiazabaldarra, tenisean Espainiako kadete mailako txapeldun

Iruñean jokatu du finala, Leyre Romero valentziarraren aurka. 6/2 eta 6/2 gailendu zaio idiazabaldarra Romerori

Goierriko Hitza

EAJ-PNVko Jokin Bildarratzek hitzaldia emango du astelehenean Idiazabalen

EAJ-PNVk hitzaldia emango du datorren astelehenean 19:00etan hasita. Idiazabalgo udaletxean. Hitzaldiaren gaia, Udalak, krisiaren aurrean izango da. Hizlaria Jokin Bildarratz, Tolosako alkate ohia eta EAJ-PNVko Legebiltzarreko Gipuzkoako hautagaia izan...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Zaldibiako jaietan gauzain lanetan jardungo dira herritarrak, txikizioak saihesteko

Zaldibiako Udalak gauzain zerbitzua ipiniko du Santa Fe jaietan (urriaren 5etik 8ra eta 13an ospatuko dira). Herritar boluntarioek osatutako taldeek herriguneko toki batzuk zainduko dituzte, gauetan. Helburua, azkeneko bi urteetan nerabe taldeek eragin dituzten txikizioak eta herri ondasunetako kalteak eragoztea da. Erabakia atzo aurkeztu zuen Udalak, herri batzarrean. Batik bat Parke Botanikoko hiru sarrerak, haur eskolaren eremua, eta futbitoko jokalekua zainduko dituzte, 20:00etatik 06:00etara. Gauero sei lagun arduratuko dira inguru horietan kalterik sortzen ote den begiztatzeaz. Udalaren ikurra duen zamarra batekin bereizita egongo dira gauzainak. Eremu horiek, hala ere, hesituta eta itxita jarriko ditu udalak, eta zaintzaileek “nahikoa dute eremu horretarako sarrera debeketatua dagoela jakinaraztea datorrenari, ez besterik”. “Arazorik” suertatuz gero, udal arduradunen telefono zenbakia edukiko dute. Udalaren arabera, atzoko herri batzarrean izan ziren 40 bat herritarrek “begi onez” ikusi dute gauzaintza egitea. “Momentuan 14 lagunek eman zuten izena, eta beste zortzi laguneko koadrila batek ere bai; zehazki, behar dugun jende kopuruaren herena da hori”. Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, 2010ean Olalde inguruko parke botanikoak 12.000 euro baino gehiagoko balioko kalteak eragin zituzten. “Egun berberetan, haur eskolako sarrera indarrez irekitzen saiatu, eta jolaserako etxola errekara bota zuten”. Iazko Santa Fe jaietan txikizioen kostua oraindik handiagoa izan zen, 14.000 eurokoa, udalaren datuen [...]

Aimar Maiz

‘Orreagako gatazka’ filma emango dute astelehenean Lazkaon

Gerriko kultur elkarteak Orreagako gatazka filmaren emanaldia antolatu du, astelehenerako, irailak 17. 21:00etan hasiko da filma, Areria zineman. Sarrera 3 euro da. VIII. mendeko gertaera historikoak jorratzen ditu dokumentalak.

Aimar Maiz

Garitano ahaldun nagusia herritarrekin bilduko da

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Herritarrekin egitasmoaren barruan, eskualdearen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egiteko bilera irekiak egingo du datozen asteetan. Goierriri dagokion bilera, Igartza jauregian izango da. Bertan, Foru Aldundiko ordezkar...

Beasaingo Hitza

Danele Sarriugarte elgoibartarrak jaso du aurtengo Igartza literatur beka

Danele Sarriugarte elgoibartarraren Mamuak eleberri proiektuak jaso du aurtengo Igartza literatur beka. 6.000 euroko diru saria jasoko du, eta urtebeteko epea izango du liburua bukatzeko. Sarriugartek «ilusioz» hartu du saria, bere aurreneko lana argitaratzeko «bultzada handia» izango baita. Aurreneko eguneko «saltsa» pasa eta lanean hasteko gogoz dagoela azaldu du. Idazle gazteen sorkuntzan lagundu eta haien lehen lanak argitaratzeko asmoarekin sortu zuten Igartza beka, Beasaingo Udalaren, Elkar argitaletxearen eta CAF enpresaren artean. 1993.an egin zuten aurreneko aldiz, baina sariketa moduan. 1998. urteaz geroztik, sortzaileek proiektu bat aurkeztu eta hura saritzen dute, urtebeteko epean, eleberria garatu dezaten. Urte hauetan guztietan, hamasei liburu argitaratu dituzte, eta beste bi bidean dira; bata iaz saritu zuten Goiatz Labandibarrena, eta bestea, aurten beka jaso duen Danele Sarriugarterena. Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria idazleek osatutako epaimahaiak aukeratu du haren lana. Sarriugarte 1989. urtean jaio zen Elgoibarren. Itzulpengintzan lizentziatua da, eta lagun batekin batera, elearazi.org webgunearen sortzailea. Letren munduarekin lotura izan badu ere, blogean idatzitakoez haratago, orain arte ez du bere testurik inon argitaratu. Idazten hasteko pauso hori ematerako garaian, sari hau «bultzada handia» izango dela uste du. Izan ere, «horrelako sari batek erosotasun bat ematen du, alde batetik, badakizulako gauzak ondo eginez gero argitaratuko dutela. Eta bultzada hori ematen du, diru sarrera bat [...]

Goierriko Hitza

Katekesian izena emateko aukera, datorren astean

Loinazko San Martin parrokiatik jakinarazi dutenez, datorren hilean hasiko da katekesiko ikasturtea. Izena emateko, parrokiara jo behar da, astelehenean (17:30etik 19:00etara) edo asteartean (10:00etatik 12:00etara).

Beasaingo Hitza

Agur Irriki futbol eskolari

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Ordiziako Irriki elkarteak kudeatutako Irriki futbol eskolak ez du lanean jarraituko. “Analisi bat egin ondoren eta ikusita aurten arazo batzuk izango genituela lan ona eskaintzeko, bertan behera utzi dugu hamar urteko ibilbidea”, dio eskolako arduradunek helarazitako oharrak. Goierrin martxan jarri zen lehen futbol eskola izan zen –2002an sortu zen–, eta urte horietan denetan ehunka izan dira eskolatik pasa diren Goierriko gazteak. Segurako Alustiza zelaia izan da futbol eskolaren egoitza.

Ordiziako Hitza

153 zenbakia ez delako edozein zenbaki

Goio Lekuona Zumarragako La Salle ikastetxean matematika irakaslea da, erakusteko modu berrien bila dabil aspaldi, ikasten eta irakasten etengabean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irene Altunak irabazi du Goiztiri AEK euskaltegiak Euskal jaietan zozkatutako saskia

Ordiziako Euskal Jaietako Azoka Berezian postua jarri ohi du Goiztiri euskaltegiak urtero. Bertako produktu-sorta bat zozketatzen dute errifak erosten dituztenen artean. Aurtengo zozketan 1287 zenbakiduna izan da saritua. Irabazlea Irene Altuna Seguran...

Goierriko Hitza

Internet bidez soilik eman ahalko da izena Josetxo Imazen oroimeneko lasterketan

Aurtengo Josetxo Imazen oroimenekoan Internet bidez soilik eman ahalko da izena. Kirolprobak.com webgunetik egin ahalko da izen.ematea. Uztailaren 23az dago zabalik proban izena emateko epea, eta hilaren 29an, proba egunaren bezperan (hilaren 30ean da...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa