2011/1

Rogelia Zubia hil da

Rogeliak 103 urte zituen. 1907an jaio zen Oñatiko Araotz auzoko Lopena baserrian. Aita Lopenakoa eta ama Urruzolakoa zituen eta 9 anai-arreba ziren sendian. 17 urterekin Aztiriko Zabaleta baserrira joan zen neskame eta bertako gizonarekin ezkondu zen....

Goierriko Hitza

Ingurugiroari buruzko filma dohan eskainiko dute ostegunean

Ordiziako Herri Antzokiak, zine alternatiboa zikloaren barruan, Aquí para permanecer filma eskainiko du datorren ostegunean, hilak 13. Saioa, gaueko 21:00etan izango da eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Ordiziako Hitza

‘Biutiful’ filma emango dute asteburuan Herri Antzokian

Ordiziako Herri Antzokian, Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarraren azken lana emango dute asteburuan. Javier Bardem aktore nagusi dela, heriotza oso gertutik bizi duen gizon baten istorioa kontatzen du Biutiful filmak. Umeentzako saioan be...

Ordiziako Hitza

Kultur etxeak ikasketa gela bat egokituko du asteburuetan

Larunbatetan arratsaldeko ordutegian eta igandeetan goizez eta arratsaldez egongo da irekita ikasketa gela.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ataungo Udalak 2,1 milioiko aurrekontua du aurtengo, herena inbertsioetarako

Ataungo Udalak 2.121.175 milioi euroko aurrekontu propioa izango du aurtengo ekitaldirako. Abenduaren 29an onartu zuen Udalbatzak diru kontuen txostena. Inbertsioetarako aurrekontuaren %33 bideratuko du, 700.000 euro pasa. Lau lan nagusitarako erabiliko dute diru hori. Egitasmo handiena kanpoko igerilekuak egitea da, Grabielene atzeko zelaian. 500.000 euroko diru saila izendatu dute horretarako. Iazko E Plana-rekin aldagelak eraikitzen ari dira jada, eta aurten egin nahi dute ur putzuen eta igerilekuen azpiegitura osoa.  San Gregorioko bikario etxea bukatzea da beste helburu bat, Barandiaran Museoaren osagarri izateko. 200.000 euro daude harako. «Museoari falta zaion osagarria umeekin aktibitateak eta tailerrak egitea da. Aldizkako erakusketentzat ere izango da bikario etxea». Obren fasea bukatzear dago, eta exekuzioa amaitzeko behar den 50.000 euro jarri dira. Gainontzeko 150.000 euro ekipamenturako dira; 130.000 euroko diru laguntza bat hitzartuta du udalak, eta finantzazio osoa lor dadin ekarpen gehiago etor litezkeela aurreratu du alkateak. Auzoeta kiroldegian berogailua jartzeko 35.000 eurok eta Aiako plaza berritzeko proiektua idazteko beste 20.000 eurok osatzen dute inbertsioen atala. Bestetik, etxebizitza sustapenean udalak San Martinen 38 etxe tasatu egiteko asmoa dauka, Otsobide udal enpresaren bidez. Gizarte arloan Ataungo Gazte Plana da 2011rako egitasmo nabarmenena. San Martingo Kalustragainean gaztelekua atonduko dute 12-18 urte arteko gazteentzat. Dinamizatzaile bat izango du, eta [...]

Aimar Maiz

Gabon Kopako pilota txapelketako finalak bihar Ederrenan

Goierri Kirol Elkarteak antolatutako pilota txapelketa iritsi da finaletara. 125 partida jokatu eta gero benjamin kategoriatik hasi eta jubeniletara artekoek jokatuko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

“Gartzela” filmak irabazi du aurtengo Gau Laburrean

Goieniz zine klubak antolatutako 10. Gau Laburra jaialdian Iban Lizarralde zuzendari oñatiarraren “Gartzela” aukeratu dute ikusleek aurtengo edizioko pelikularik onena. Seguran, Zerainen eta Legazpin grabatutako filma da “Gartzela&#...

Eskeine Legorburu

Eitzaga, Antio eta Leturiatarren plazatik iritsiko dira Errege Magoak

Errege Magoen desfilea 19:30ean hasiko da Eliz-kalen, mertzedariarren parean. Herodesen autoaren antzezpena aurten ere Zelai Ariztiko pilotalekuan izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

2011an bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango da

Aurten bi bono erosteko aukera izango da, euskarazko antzezlanak bakarrik ikusteko edo denboraldi osorako balioko duena. Bonak urtarrilaren 15etik 20ra izango...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Otatza sagardotegia urtarrilaren 14an irekiko dute

Otatza sagardotegiak urtarrilaren 14an emango dio hasiera aurtengo sagardo denboraldiari. Udazkenean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da bertan.

Estitxu Imaz

Hiru Erregeak Idiazabalen izango dira urtarrilaren 5ean

Guraso Elkarteak antolatuta, bihar, urtarrilak 5,  18:30etik aurrera Errege zamalkada egingo dute. Hiru Erregeek herrian zehar buelta bat emango dute lehendabizi eta ondoren plazan opariak banatuko dizkiete Idiazabalgo haurrei.

Estitxu Imaz

Ormaiztegin Errege zamalkada egingo dute urtarrilaren 5ean

Bihar, urtarrilak 5, 13:00etatik aurrera, Erregeak ekialdetik Ormaiztegira noiz iritsiko diren adierazten duen eraldoari hasiera emango diote herriko plazan. Gero herriko auzo desberdinetan zehar banatuko dute beraien mezua. 19:30etatik aurrera berr...

Estitxu Imaz

Igartubeitin lau tailer egingo dituzte urtarrilean zehar

Igartubeiti baserri museoko arduradunek zehaztu dituzte jada, hil honetarako tailerrak. Saioak larunbatetan izango dira betiko moduan, 17:00etatik 18:30era, 6 tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako. Horrela, larunbat honetan artoaren o...

Estitxu Imaz

Urtarrilaren 7an jokatuko dute Idiazabalen mus kanporaketa

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa urtarrilaren 7an jokatuko dute Idiazabalgo Xume edaritegian. Jokuari 22:30ean ekingo diote eta izena aldez aurretik eman beharko da edaritegian bertan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Lau e...

Estitxu Imaz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa