2011/1

Loaldiko apnea, gaixotasun ezezaguna oraindik

«Nire bikotekidearen zurrungak normalak ote dira?» Gizon eta emakume askok egiten diote galdera hori euren buruari. Jendearen kezka horri erantzuna emateko helburuarekin, Iñaki Salegi Zumarragako Ospitaleko pneumologoak hitzaldia eman zuen abenduaren, Mutiloan. Baina ba ote dakigu benetan zer den zurrunga egitea? Salegik azaldu zuenez, ahoko eta eztarriko ehunek arnasa hartzerakoan dar-dar egiten dute eta dar-dar soinu horiek dira hain zuzen, zurrungak. Dirudienez, gauza arrunta da. Datuen arabera, gizonezkoen %40k eta emakumezkoen %30ek egiten du. Apnea Zurrunga egitea bere horretan ez da arriskutsua. Zurrunga egiteaz gain, lo dagoen pertsona horrek apneak ere egiten dituenean hasten da arriskua. Salegik azaldu zuenez, apnea arnasbidea ixtea da. «Horrek esan nahi du une batez airerik ez dela pasatzen eta itolarria eragiten duela». Apnearekin lotuta badago sindrome berezi bat: Loaldiko Apnea sindromea, hain zuzen. Sindrome hori oraindik ezezaguna da mediku askoren eta gaixoen artean eta berau ezagutzera ematea, medikuen lana dela uste du Salegik. Dagoeneko egin dituzte ikerketak eta jasotako datuen arabera, populazioaren %40k du sindrome hori. Gizen egonda %40 eta %90 artera ere iritsi daiteke kopurua. Norbera ez da konturatzen lo dagoen bitartean zer gertatzen zaion, bai ordea bere alboan lo dagoena. Baina nola jakin zehazki sindrome hori dugun ala ez? Sindrome horrek baditu sintoma [...]

Estitxu Imaz

Taldekako txapelketarekin hasiko da bola denboraldia

Gipuzkoako bola denboraldia asteburu honetan hasiko da, Idiazabalen. Taldekako txapelketaren lehenbiziko jardunaldia igandean jokatuko da Igarondoko bolatokian, goiz eta arratsalde. Bigarren eta azken tiraldia Ategorrietan (Donostia) izango du lehiaket...

Aimar Maiz

Gailurrerantz mendi elkarteak urteko batzarra igandean egingo du

Zaldibiako Gailurrerantzat kirol elkarteko mendi sailak  igandean, urtarrilak 9,  egingo du urteko batzar orokorra. Zubi-Buru elkartean da bilera, 16:00etan hasita. Ondoren mendiko federatu txartelak egiteko aukera izango da.

Aimar Maiz

Legorretako liburutegia bihar zabalduko dute

Eguberri garaiagatik abenduaren 23tik itxita eduki ondoren, Legorretako udal liburutegia bihar, ostirala, irekiko dute atzera. Ohiko ordutegian erabili ahalko da biblioteka zerbitzua.

Aimar Maiz

Ataunen ‘Amerikanuak’ ikusi ahalko da zineman

Euskarazko Amerikanuak filma emango dute asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian, gaztelaniaz azpititulatua. Bihar eta etzi 22:00etan, eta igandean 19:30ean dira emanaldiak. Haurrentzako Tron, the legacy botako dute, igandean 16:30ean.

Aimar Maiz

Astotxo Eguna ospatuko dute Lazkaon igandean

Errege egunaren hurrengo igandean urtero ohitura denez, Lazkaon igande honetan, urtarrilak 9, ospatuko dute Astotxo Eguna. Eliza katolikoaren egutegian Familia Sakratuaren eguna da, eta XVII. mendean hasitako tradizioa berrituko dute lazkaotarrek. Egiptorako ihesa kale antzezpena egingo dute 200 herritarrek, eta Enkarterri asto arrazaren Gipuzkoako XII. lehiaketa izango da. Hauxe da lazkaotarrek iganderako prestatu duten egitaraua: 10:00. Asto diana. 11:00. Meza Zistertar mojen Santa Ana komentuan, Lazkao abesbatzarekin. 11:00. Gipuzkoako Enkarterri astoen kalifikazio ofiziala. 12:00. Enkarterri astoen Gipuzkoako XII. Lehiaketa. Asto erakusketa, gurdiak, salda, trikitilariak, txistulariak. Plazan. 13:00. ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezpena, Zelaian. Erakusketa. Joxe Mari Telleria margolariaren lanak, kultur etxeko beheko aretoan. Ordutegia: aste egunetan 18:00-20:00; asteburuan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Aurreneko aldiz Enkarterri astoen Gipuzkoako kalifikazio ofiziala ere egingo dute, 11:00etan, plazan. Arraza horren bereizgarri propioak aztertu eta baldintzak betetzen dituzten abereei ziurtagiri ofiziala emango die adituen epaimahaiko batek. Astoaren umiltasunari ohore Bitxia da familia sakratuaren Egiptorako ihesa irudikatzen duen eszenan ez Mariak, ez Jesusek, ez Josek ez lortu izana kide txikienak eta umilenak, astoak, duen herrikoitasuna», idatzi zuen 1956an Jose Maria Donosti idazleak. Lazkaoko Astotxo festari buruz ari zen, orduan Santa Ana monasterioko elizako irudiek eta kaleko ibilerak osatzen zuten jaiaren sustraiez harrituta. Lazkaotarrek abereari ipini diote arreta 360 urtean. [...]

Aimar Maiz

Elberethek kontzertua eskainiko du 22an Legazpiko Gaztetxean

Gaztetxean jo zuten lehen aldiaren 10. urteurrena baliatuz, Elbereth musika taldeak kontzertua eskiniko du datorren urtarrilaren 22an Legazpin. Gaztetxeko oholtzara igoko dira berriro ere, eta jaia borobiltzeko euren ibilbidearen errepasu bat ere egingo dute. 22:00etan hasiko dute emanaldia.

Legazpiko Hitza

Illati euskara elkarteak aurten ere banatu ditu etxeetan egutegiak

Illati euskara elkarteak aurten ere banatu ditu egutegiak etxeetan. Ohikoa baino apur bat beranduago ibili dira, data hauetan inprimategiak lanez gainezka egoten baitira, baina dagoeneko etxe guztietan edo gehienetan jaso dute 2011ko egutegia. Argitalpen horrek, azken urte hauetan bezala, Idiazabalgo Udalaren laguntza jaso du. Herritarren artean berriz, harrera beroa izan ohi du urtero eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Egutegia Sara Gomez Amezketako argazkilariak egindako lanekin osatu dute. Illatikoek jakitera eman dutenez, iazko egutegian ere agertzen zen Gomezen zenbait lan. «Orain Idiazabalen bizi da Sara eta geuk eskatu genion egutegirako argazkiak ateratzeko, oso argazki ederrak egiten baititu». Egutegiaren azalean Idiazabalen ikuspegi orokor bat agertzen da eta barruko orrietarako berriz, herriko zenbait txoko, animalia eta pertsonaia aukeratu ditu egileak, hala nola, Torreko etxea, Akutain Garaikoa baserria, ardiak zelaian, Oiarbide jauregia, artzain txakurrak artzainaren omenez ipinitako eskulturaren ondoan, San Juan gaueko sorgina, udaletxe berria, Albitxuko txoko bat, San Esteban baseliza, Oriako presa, Etxegarate inguruko pagadia eta eliza eta inguruak. Bestalde kontrazalean barruko argazki guztiak ikus daitezke, tamaina txikian. Egutegiak, argazkiez gain hemerotekatik jasotako Idiazabalen gertatutako hainbat gertaera ere biltzen ditu. Lehiaketa abian Datorren urteko egutegia egin ahal izateko, argazki lehiaketa abian jartzea erabaki du Illatik. Lehian parte hartzen dutenek, urarekin zerikusia duten [...]

Estitxu Imaz

Odola emateko aukera egongo da ostiralean Legazpin

Ostiralean, hilak 7, odola emateko aukera egongo da Legazpin. 18:00etatik 20:00etara izango da hori, gizarte zentroan. 18 urtetik gorako legazpiar guztiek dute odola emateko aukera.

Goierriko Hitza

Legazpik ere badu bere ‘Hitza’ sarean

Gaurtik aurrera Legazpik badu bere 'Hitza' sarean, eta legazpiarrek modu bereizian aurkitu ahal izango dituzte euren herriko albisteak sarean.

Legazpiko Hitza

Errege Magoak Beasaina etorriko dira bihar

Hiru Errege Magoek Beasainen igaroko dute eguna bihar. Jostailu, liburu, joko, arropa, oinetako eta abarrez osatutako zerrenda luzetik zer eskatu erabaki ezinda azken unera arte eskutitza idatzi ezinda dabiltzan haurren eskutitzak jasoko dituzte 12:...

Eskeine Legorburu

Parisko Sustraiak-Erroak elkartearentzat ENE saria

Iñigo Leturia urretxuarra da Parisko Sustraiak-Erroak elkarteko presidentea. Atzo, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana errekonozitu zion Eusko Ikaskuntzak...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Javier Ruiz de Larrinagak erraz irabazi du Ormaiztegiko ziklo-krosa

Javier Ruiz de Larrinaga jaun eta jabe izan zen igandean Ormaiztegiko ziklo-kros proban. Aurtengoa gainera, proba hori irabazten duen bosgarren aldia da. Bigarrena Iñaki Lejarreta, irabazlearengandik 44 segundura sartu zen helmugan. Bestalde, Egoitz Murgoitio eta Isaac Suarez ez ziren Ormaiztegin izan. Murgoitio Belgikara joana zen, ziklo-kros proba batean parte hartzera eta Suarez berriz, Kantabriara hango txapelketan lehiatzera. Antolatzaileen hitzetan horrek, lehiakortasun eta bizitasun apur bat kendu zizkion Ormaiztegiko norgehiagokari. Gauean euri pixka bat egin arren, ez zen lokatz gehiegirik sortu 2.500 metroko zirkuitoan, baina jende asko inguratu zen Ormaiztegira probaz gozatzeko helburuarekin. Ohikoa den moduan, jenderik gehien Antoneneko zelaiko jaitsiera ikusgarrian pilatu zen. Eguerdi partean egin zuten lehia nagusia. Javier Ruiz de Larrinagak, Iñaki Lejarretak eta Aitor Hernandezek elkarrekin egin zuten lehendabiziko buelta. Hernandezek erorikoa izan zuen ordea, eta min hartu zuen sorbaldan. Ruiz de Larrinagak Hernandez erori izana aprobetxatu zuen ihes egiteko eta hirugarren itzulitik aurrera jada bakarrik joan zen. Ruiz de Larrinagak ezarri zuen erritmoa eta gainerako parte hartzaileak baino maila hobea duela garbi utzi zuen. Lejarretak berriz, bigarren postuan sailkatzea lortu zuen eta hirugarren geratu zen Hernandez. Loic Herbreteau frantsesari gurpila zulatu zitzaion hasieran eta atzera gelditu zen. Txirrindulari saiatua da ordea, eta posizioak irabaziz joan zen. [...]

Estitxu Imaz

Haztegi ikastolako jaiotza

Aurten ere Legazpiko Haztegi ikastolak jaiotza osatu du. Aurten Baztango haranean oinarritu dira 40 metro koadroko jaiotza osatzeko.

Goierriko Hitza

Belaunaldien arteko harremana hobetzeko egitasmoa

Belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzeko egitasmo berezi bat abiarazi dute Legazpin Sorgintxulo, Buztintegi eta Nagusilan elkarteek. Besteen esperientzietatik ikastea aitzakiatzat harturik, gazteak eta ez hain gazteak espazioa eta denbora partekatzen hasi dira, tailer desberdinen forman. Legazpi Bai foroaren tutoretzaz sortu dute gune partekatu hau, Europar Batasuneko laguntzak baliatuta. Urtebete bada egitasmoa lantzen hasi zirela. Belaunaldi desberdinen arteko komunikazioa hobetzea da helburua, «bakoitzak norbere esperientzia, balore eta ezagutza elkartrukatzeko aukera» izatea. Hilean bitan biltzen dira, hiru talde desberdinetan, «gauza berriak ikasteko aitzakiarekin» diote sustatzaileek. Gazteek plantxan, arropa eskegitzen, josten eta sukaldean otorduak prestatzen ikasiko dute eta helduak aldiz, teknologia berrietan murgilduko dira gazteen eskutik.

Goierriko Hitza

Urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria emateko, mendira

Abenduaren 31an San Silbestre mendi ibilaldia antolatu zuten hainbat herritarrek Zumarragan. Urtarrilaren 1ean aldiz Irimora joateko ohiturari eutsi zioten makina bat herritarrek....

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa