2011/2

‘Baginaren bakarrizketak’ ostiralean Ordizian, komedia kutsuko drama

Aitziber Garmendiak (Zaldibia, 1982) eta Ainhoa Garaik (Arrasate, 1983) aktore gazteak protagonista diren Baginaren bakarrizketak antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da etzi Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura batzordeek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren hirugarren emanaldia da. Eve Ensler feminista estatubatuarrak 1996an sortutako antzezlana euskaraz ikusteko aukera eman du aurrenekoz Txalo konpainiak. Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta itzulpena Inma Infiestak egin du. Enslerrek berrehun emakume baino gehiagorekin egindako elkarrizketak ditu oinarrian antzezlanak. Baginarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu: sexu harremanak, masturbazioa, hilekoa, erditzea, bortxaketa… “Berez komedia da, baina zenbait unetan drama kutsua du, sexu erasoei buruz jarduten dugunean batez ere”, diote antzezleek.

Ordiziako Hitza

V. pilota txapelketa herrikoia ostiralean hasiko dute Legazpin

Aste honetan bi pilota txapelketa hasiko dituzte. Bata Zumarragan eta bestea Legazpin. Zumarragakoa XX. Goñiren omenezko txapelketa izango da eta gaur hasiko da Legazpikoa aldiz, V. pilota txapelketa herrikoia da, ostiralean hasiko dena. Legazpiko txapelketa herrikoiean 52 bikotek eman dute urten izena, iaz baina 4 gehiagok eta estreinekoz nesken bikote bat ere arituko da lehian. Honekin batera, Legazpiko pilota eskolako gazteen txapelketa ere abiaraziko dute datorren astean. Unai Olaizola Legazpiko Gazteak elkarteko kideak dioenez, «oso balorazio ona egiten dugu». «Duela bost urte 24 bikoterekin hasi genuen txapelketa eta egun eskuetatik joaten ari zaigu. Arrakasta handia izan du eta orain lan egitea dagokigu. Gainera, kontuan izan behar da pilota ez dela futbola». Parte hartzeari erreparatuz gero, «gazteenak 16 urte izango ditu eta helduenak 57. Guztiak legazpiarrak dira gainera» dio Olaizolak. Pilotariak 13 multzotan banatu dituzte eta multzoko lehen biak eta 6 hirugarren onenek egingo dute aurrera. Lehen fasea martxoa erdialdera arte luzatuko dute eta atzetik kanporaketak hasiko dituzte. Finala apirilaren 30ean jokatuko da, jai giroan. Egun borobila izango da gainera. Goizean gaztetxoen pilota txapelketako finala jokatuko dute, eguerdian herri bazkaria egingo dute eta arratsaldean azkenik, txapelketa herrikoieko finala jokatuko da. Partida guztiak Urbeltz pilotalekuan jokatuko dituzte. Gaztetxoenak zapatuetan eta nagusienak aldiz, [...]

Alex Areizaga

Kimetz elkarteak XVII. Kontaketa-lehiaketaren deialdia egin du

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteko kultur eta gizarte taldeak XVII. Kontaketa-lehiaketaren deialdia egin berri du. Ohi bezala, gaia librea da, eta euskaraz nahiz gazteleraz egindako lanak aurkez daitezke. Sexismorik gabeko idazkera erabiltzea da epai...

Ordiziako Hitza

Furundarena eta Gereñu bikain 200 metrokoan

Donostiako Atletiko taldearekin aritzen den Alazne Furundarena abiadura-lasterkariak zilarreko domina lortu du asteburuan jokatu den Espainiako pista estaliko txapelketan, 200 metroko proban. 24:68ko denbora egin du, bere marka pertsonaletik gertu. E

Ordiziako Hitza

Ramosen eta Iriainen lana aukeratu dute Victor Mendizabal I. Bekarako

Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza lanak egiten ari den Jon Ander Ramosek eta Buenos Airesko Unibertsitateko (Argentina) irakasle Marcelino Iriainek osatutako bikoak aurkeztutako lanak irabazi du Victor Mendizabal I. Ikerketa Beka. Etorkinengandik zuzendariengana, taldeetatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izena duen lanarekin pertsonaia ordiziarraren bizitza eta haren testuingurua ikertzea dute helburu. Orain urtebeteko epea dute biek ikerketa egiteko, eta 7.000 euroko laguntza izango dute. Ramosen eta Iriainen nahi nagusia Victor Mendizabalen biografiaz haruntzago joatea da. Honakoa diote ordiziar jatorriko pertsonaiaz: «Haren testuinguruak  itsasargi gisa ezartzen du. Ikusle pasiboak diren bere herrikideen aurrean itsasargi bihurtzen da, eta beraien erreferenteen zain daude herrikideak». Lana hiru fasetan egingo dute: lehenengoan, artxiboak irakurri eta kontsultatuko dituzte; bigarrenean, datuak eskuratu, informazioa kontrastatu eta kapituluak antolatuko dituzte; eta hirugarrenean lana idatziko dute. Gizarte zientzien, natur zientzien eta humanitateen arloko ikerketa bultzatzea da bekaren xedea, Ordizia eta ordiziarrak erreferente izanda. Belen Maiza kultura zinegotziak, Nekane Balluerka EHUko katedradunak, Jesus Mari Gaztañaga Mondragon Unibertsitateko Goierriko campuseko arduradunak eta Patxi Garmendia historialari eta irakasleak osatutako epaimahaiak “lanaren kalitate zientifikoa, originaltasuna eta egileen ikerketarako gaitasuna” baloratu dituzte Ramosi eta Iriaini beka emateko garaian. Deialdira aurkeztutako bost lanen artean egin behar izan dute aukeraketa.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa