2011/2

Eskola kirolerako gunea eraikiko dute Igartzan, lur azpiko garajeen gainean

Igartza auzoan egingo dituzten lur azpiko garajeen gainean eskola kirolera bideratutako gunea eraikiko du Beasaingo Udalak. Loinatz futbol zelaiaren ondoan egun aparkaleku modura erabiltzen den gunean atlestismora zuzendutako eremua egingo dute. Gaur egun Beasainen ez dago atletismo probak prestatzeko eremurik, eta herritar gazteen artean gero eta gehiagok parte hartzen du halako probetan eskola kirolaren barruan. Beasaindar horiei guztiek non entrenatua izan dezaten prestatutuko dute gunea, eta bide batez, ingurua konpondu eta berritu egingo dute. Proba ezberdinetarako Eremura gaur egungo sarreratik sartu ahalko da eta Antzizar kiroldegitik bertara joateko sarrera ere prestatuko dute. Bi aldagela eta biltegia izango dituen eraikina ere eraikiko dute. Urte honetan zehar egingo dituzte gunea atontzeko lanak eta behin horiek bukatuta, guztira atletismoko lau proba ezberdin prestatzeko aukera egongo da. Errekaren ondoan laurogei metro luze izango dituen lau kaleko pista zuzena egongo da. Besteak beste, abidura zein hesien probak egin ahalko dira bertan.Beste aldean, errepide ondoan, luzeera proba egiteko eremua prestatuko dute. Bi gune horien erdian pisua jaurtitzeko lekua egongo da. Oinezkoen sarreraren parean altuera proba egiteko beharrezko aire lastariak edo koltxonetak jartzeko lekua egongo da eta atzean tenisean eta padelean aritzeko pista bana. Herrian sortuko den eremu berri honekin kirol ezberdinak egiteko aukera jarri nahi du [...]

Eskeine Legorburu

Saskibaloi taldeak Deusto hartuko du bihar etxean

Ordiziako senior mailako Biok Zerbitzuak taldeak partida «interesgarria» du bihar; Deusto-Loiola taldea hartuko du Majorin, 18:00etan. Pasa den asteko garaipenaren ondoren, gogotsu daude ordiziarrak, baina partida zaila espero dute. Ibaraziz gero, ig...

Ordiziako Hitza

Kaldereroen festa dela eta trafikoa etengo dute bihar

Urteroko ohitura jarraituz, Kaldereroen jaia ospatuko dute bihar Ordizian. Hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Gudarien Etorbidea moztuta egongo da autoentzat, arboledarako bidean, 19:30etik 21:30era. Joseba Rezola pasealekutik datozen ibil...

Ordiziako Hitza

«Ordizia kirol aldetik oso aberatsa da, Goierri mailan biltzeko tokia izan delako»

Kirola du pasio eta bizibide. Hamahiru urterekin hasi zen Jon Ander Gorospe (Itsasondo, 1966) errugbian. Jokalari eta entrenatzaile ibili izan da, baina azken urteetan kirola beste ikuspuntu batetik bizitzea tokatu izan zaio; kirol kazetari lanetan dabil ETBn. Itsasondon jaio eta Araman bizi bada ere, ordiziartzat du bere burua, bertan bizi eta hazi baitzen. Ordiziarra, kirolzalea eta kazetaria. Nola ari zara biziten Ampo Ordiziaren denboraldia? Oso denboraldi berezia izan da, baina nik azken urteetako ibilbidea aipatuko nuke. Aurtengoak pena eman dit, baina etorriko dira beste aukera batzuk. Aldiz, poza ematen didana, kluba bera nola dagoen ikustea da, oinarri sendoa duelako. Nik barrutik ezagutzeko aukera izan nuen, jokalari eta entrenatzaile ibili nintzen eta. Badira 10 bat urte klubaren barruko lan horiek utzi nituela eta geroztik, bazkide eta zale moduan jarraitu izan dut. Azken urteetan, ETB3n egindako erretransmisioekin eta, beste era batera bizitzea tokatu zait. Nolabait ere kanpotik, nahiz eta behin barrukoa ezagututa, ezinezkoa den erabat kanpotik bizitzea. Egungo egoera urte askotako lanaren emaitza dela aipatzen da. Bai, baina ez taldearen jokoari dagokionean bakarrik, baita klub bezala ere. Goranzko bide horretan klubak jakin du jendez inguratzen, lanerako, jokatzeko… eta baita zaleak eta babesleak ere. Gustoa ematen du kluba nola dagoen ikusteak. Tituluak, kopak [...]

Arkaitz Apalategi

Inauteriak ekintzaz beteta datoz aurten Legazpira

Aurtengo inauteriak berrikuntzekin datoz Legazpira. Ohiko egitarauan txertatuta, inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu edo asmatu zuen Lintx pertsonaiaren etorrerarekin emango zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala aurten. Hainbat ekintza burutuko dituzte Legazpin inauterietan. Musika eskolakoen kalejirak, ikastetxeetako haurrentzako desfileak, Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak eta Iñude eta Artzaiak konpartsak Legazpiko kaleak jai giroz jantziko dituzte datorren astean. • Martxoaren 3an, osteguna, Doinua Musika eskolako ikasleek inauteri kalejira egingo dute, 17:30etik aurrera. • Martxoaren 4an, ostirala, herriko ikastetxeetako haurren desfilearen txanda izango da. 16:00etan abiatuko da desfilea Santikutz egoitza paretik. Santikutz kalean eta Kale Nagusian zehar abiatuko dira, plazan amaitu aurretik. 17:00etan Lintxen etorrera ospatuko dute Euskal herria plazan. Ordu horretan, Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen hasiko da, 21:00ak arte. Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azalduko zaigu plazan ikastetxeen desfilearen amaieran eta bertan bildutakoen lana izango da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) Lintx eta katamaloak uxatzea. Behin lortuta, etxafleroen jaurtiketarekin inauteriei hasiera ofiziala emango diete. LYNX (grekera) Izen honekin izendatua agertzen da Legazpiko udal dokumentu zahar batzutan katamotza. Katamotzak, otsoa eta beste animalia harrapakeri  batzuk bezalaxe, inguruko baserritar eta artzainei buruhauste ugari ekartzen zizkien: artalde eta etxe-abereetan kalteak egiten zituzten eta beldurra eragin ere bai. Gisa honetako animalien ehiza baimendua zegoen eta ehizaldiak [...]

Legazpiko Hitza

Zine Kluba: Two Lovers

zingizango.com• Oraingo honetan emanaldi bikoitza izango da, lehena otsailaren 25ean (ostirala) gaueko 22:15etan eta bigarrena 27an (igandea) arratsaldeko 19:30etan Zuzendaria: James Gray. herrialdea: Estatu Batuak. Urtea: 2008. Iraupena: 110 min. Ge...

Legazpiko Hitza

Bezeroen behar globalei erantzuteko GetGoierri lankidetza sarea sortu dute

Nazioarteko merkatuetako bezeroek izan ditzaketen behar globalei erantzuteko sortu den ekimen berritzailea da GetGoierri Basque Country. Goierri beheko enpresa txikiek bi urte baino gehiago daramate lankidetzan, beraien errealitatea aztertu, kapazitatu eta merkatuaren beharrei aurre egiteko helburuz, eta lankidetza horixe dinamizatzeko sortu dute GetGoierri, Goiekiren industria alorraren gidaritzapean. Niko Errasti Goiekiren industria arloko buruak, Miren Estensoro arlo bereko ordezkariak, Patxi Plazaola Beasaingo alkate eta Goiekiren lehendakariak, eta Luis Mari Altuna Goierriko industria gaietako adituak aurkeztu zuten atzo ekimena Goierri Berrikuntza Gunean. Entzuleen artean Goierriko enpresa ertain eta txikietako jabeak, eta Frantzia, Belgika eta Suediako lau enpresatako ordezkariak zeuden. Bat egitearen indarra Errastiren arabera, Goierriko enpresa txikiek «argi» dute bat egiteak eta beraien arteko osagarritasunak balio erantsiko proiektuetara sartzeko abantaila ekarri diela. «Lankidetza sare honek eskualdeko enpresa handi eta ertainen arteko lankidetza proiektuak eragitea ahalbidetu du. Ikasketa prozesuak eta ingeniaritza prozesuaren txertaketak produktu propio bat abiatzeko aukera ematen die enpresa hornitzaileei». Eskualdean garatu duten esperientzia hau nazioartera zabaldu nahi dute orain, urteetan pilatutako jakintzaren bidez «mugak gainditzea» nahi bada. «Goierriko ekoizpen indar osoa bere ahalmen industrial oro baturik eta berezko identitate zigilu batekin eskaini nahi dugu», dio Errastik. Industria ahalmen hori enpresa sare «sendo, esperientziadun eta berritzaile» baten oinarrien gainean eraikitakoa da, [...]

Iñaki Gurrutxaga

Iriondo promesetan garaile Goñiren omenezkoan

Final laurdenak aurrera doaz Goñiren omenezkoan. Final erdiak martxoaren erdialdean jokatuko dira eta finala berriz hilaren 23an.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Familia inguruan zaintzeko laguntzen berri eman dute

Mendekotasunaren balorazioan 1. edo 2. gradua duten pertsonen senitartekoak eskatu dezakete laguntza.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Arana eta Iturrioz kaleetako eraikinak berritzen hasi dira

Bi urteko prozesu luze eta gogorraren ondoren, Arana eta Jose Migel Iturrioz kaleetako eraikinak birgaitzeko lanak hasi dituzte. Oraingoz kale bakoitzean eraikin banatan ari dira lanean, baina datozen asteetan beste atari batzuetan ere hasiko dira. Eraikin gehienetan etxebizitzen kanpoaldea berrituko dute, inguruari itxura berria eta txukunagoa emateko asmoz. Beste hainbat eraikinetan atariak ere berrituko dituzte, igogailua jarriz, eta eskailera eta instalazio elektriko berria jarriz. Arazo gehien dituen eraikina Arana kaleko bosgarren ataria da. Horma oso egoera txarrean dago eta erreka aldetik laguntza zutoienen gainean. Eraikin horretan bizi diren hainbat bizilagunek ez dute komunitateko kuota ordaintzen eta, beraz, ezin dute lanik egiten hasi. Gainerako bizilagunek bide judizialetik jo dute eta epailearen erabakiaren zain daude. Arana kaleko bigarren zenbakian eta Iturrioz kaleko hamargarrenean hasi dira fatxada konpontzen. Komunitate bakoitzak erabaki beharko du zein itxura ematen dion eraikinari, baina dirudienez bizilagunek eraikinen itxura historikoa berreskuratu nahi dute. Horretarako, teilatupea, balkoiak eta leihoak kolore marroiz margotuko dituzte egurraren itxura har dezaten. Bizilagunen parte hartzea Bi kaleetako bizilagunek gero eta gogo gehiago dute eraikinak birgaitzeko. Ingurua oinezkoentzako egokitu ondoren, eraikinek ere itxura hobea izan behar dutela irizten dute. Herrian atzera geratu den eremua dela uste dute eta iritzi hori aldatu nahi dute, auzoak orain hamarkada [...]

Eskeine Legorburu

”Eta zer?” antzezlana eskainiko diete ikasleei

Berdintasuna hizpide duen antzezlana ekarriko du Zelai Arizti aretora udaleko berdintasun arloak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jorge Fernandes: “Sindikatu txikiak nekez iristen dira handiek dituzten baldintzetan lan egitera”

Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen ireki du egoitza nagusia. Orain bost urte inguru CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitza. Jorge Fernandes (Lisboa, 1958) da sindikatuko Idazkari Nagusia. Zer da Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatua? Sindikatu sozio-politikoa da OAS, gizarte justu eta bidezko baten alde egiten dugu, eta oinarrian sozialismora bideratuta gaude eta Estatu Espainolean hirugarren Errepublika lortze aldera. Hori garela esaten dugu, estatutuetan hala jartzen du eta hala sentitzen dugu. Zergatik erabaki duzue CCOO sindikatutik banatzea? Barne krisi bat eman zen, batez ere eta hasieran eraikuntza alorrean lan egiten genuenon eta zuzendaritzaren artean. Egoera konponezina zen eta eskualde ezberdinetako hainbat delegatuk bost pertsonek osatutako gestora bat sortzea pentsatu genuen, beste alternatiba batzuk behar zirela uste genuelako. Bat-batean babes sindikalik gabe gelditu ginen eta horri irtenbidea emateko asmoz sortu genuen OAS. Egungo kide guztiak CCOOko kdie ohiak al zarete? Gehienbat bai, baina orain arte LABen zeuden batzuk ere badaude eta UGTko bat ere bai. ELAko inor ez dago oraingoz, baina badakigu enpresa batzuetako hauteskundeetan bozkatu gaituztela. Badakigu ez dela arrazoi ideologikoengatik izan, hauteskunde sindikaletan jende askok zerrendetan dauden izenengatik bozkatzen duelako, eta ez akronimoen arabera. Eraikuntza alorrean lortu dituzue lehen emaitzak. [...]

Eskeine Legorburu

Goierriko udalek iaz jasotako 300.000 euro itzuli beharko dizkiote Foru Aldundiari

Goierriko 22 udalerriek guztira lehen jasotakotik 293.227 euro itzuli beharko dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ogasunak aurreikusi baino sarrera txikiagoak izan zituen iaz ere, eta udalek urtean zehar lau ordainketatan zatituta jaso zuten dirua baino gutxiago zegokiela ebatzi du UFFF Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren 2010eko likidazioak. Diputatuen Kontseiluak likidazioko txostenari oniritzia ostegunean eman zion, eta ostiral honetan aplikatuko diete herrietako erakundeei dagokien deskontua. Gipuzkoa kontuan hartuta denera 3 milioi euro pasatxo berreskuratuko ditu Aldundiak. Hortik %99,85 udalek ordainduko dute, eta gainontzeko %0,15 Eudelek. Iazko urtearen hasieran 38.148.4121 euro izendatu zituen Aldundiak Goierriko 22 udalen artean banatzeko. Biztanle kopuruaren eta bestelako aldagai fiskalen arabera kalkulatzen da herri bakoitzari dagokiona. Udalek hiruhileroko lau alditan kobratu zuten izendatutako kopurua. Urrian ordu arteko itxiera aurreikuspenek ez zutela ezer itzuli beharrik izango aurreratu zuten. Baina abenduaren 31 arteko balantzea osatzerakoan azken hiruhilekoak sarrera-garapenean uzkurdura eragin zuen. Hala, Goierriko udalek denera jasotakoa baino 293.229 euro gutxiago dagozkiela ondorioztatu du behin betiko likidazioak. Hirugarren urtea itzulketekin Krisi ekonomiko-finantzarioa 2008ko erdialdean lehertu zenetik urtero itzuli behar izan dute udalek jasotako foru ekarpenaren zati bat. Iazko UFFFri dagokion itzulketa bataz beste kopuru apalekoa da, %0,77 urritu baita aurreikuspenetik likidaziorako diferentzia Goierri mailan. 2008an, eta batik bat 2009an, gainbehera handiagoak gertatu [...]

Aimar Maiz

Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du asteburuan Azurmendik

Igandean Espejon (Araba) Donato eta Oihan Larretxeari irabazita, Binakako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu dute Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Guztira 23 minutu eta 34 segundo behar izan zuten...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa