2011/3

Udalak azken bi urteetan 174 lanpostu sortu dituela esan du Serranok

Enplegua sustatze aldera ''jasaten ari garen egoera honetan'' Udalak egindakoaren berri eman du alkateak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Ez adarrik jo’ turismo kanpainako kartela jaso du Edurne Albizu Zegamako alkateak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ez adarrik jo’ kanpaina egin du gazteen artean bertako turismoa sustatzeko helburuarekin eta horretarako Zegamako herriaren izena erabili dute. “Berlinen, Amsterdamen, Londresen egon zara eta ez duzu Zegama ...

Estitxu Imaz

Banatu dituzte CAF-Elhuyar sariak

Atzo arratsaldean banatu zituzten Usurbilen (Gipuzkoa) CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Jose Maria Rivadeneyra informatikari usurbildarrak jaso du, Merezi ote digu banda-zabalera handitzea? izenburupean aurkeztutako arikuluare...

Eskeine Legorburu

Patxi Plazaola: «Sasietak ondo lan egin du eta eredugarria izan da Gipuzkoan»

Lau legealdi egin ditu Beasaingo Udalean Patxi Plazaolak (Legorreta, 1944). Bi legealditan, Euskara eta Hirigintza zinegotzi izan da, eta azken zortzi urtetan, berriz, alkatea, EAJren ordezkari. Adinean aurrera egin duela dio, eta horregatik erabaki duela politikagintza uztea. «60 urtetik aurrera, jarrera, ohitura, pentsaera eta erreakzioak aldatu eta harremanak zaildu» egiten direla dio. Alkatetza utzitakoan herriari lotuta jarraitzeko asmoa du. Zergatik erabaki duzu politikagintza uztea? Adinagatik, 67 urte egitera noalako. Zortzi urte nahikoa dira geneuzkan asmoak betetzeko, eta atzetik jendea oso prestatuta dago. Lau urte gutxi dira alkatetza baterako, baina nik hasitako etapa amaitu da. Lehengo alkatetzak egindako lanari jarraipena eman diogu urte hauetan; orain, atzetik datozenek jarraituko dute. Pentsatu al duzu  zer egingo duzun? Oraindik ez; herriarekin lotuta jarraituko dut, hemen bizi naizelako eta iniziatiba interesgarriak sortuko direlako. Ekainean izango da aldaketa, eta ordura bitartean, nahiko lan badut. Gero zer etorriko den ikusiko dugu, baina gizarte lanetan murgilduta jarraituko dut. Krisi ekonomikoarekin, inbertsioak egiteko aukerak murriztu egin dira, eta hainbat proiektu E Planetik jasotako laguntzekin egin dira. Nola hartu dituzue laguntzak? E planetik jasotako dirua eskertzekoa bada ere, proportzioan ez da hain esanguratsua izan, eta proiektu txiki asko egiteko aukera eman digu . Proiektu handiak udalaren baliabideei esker eta Eusko [...]

Eskeine Legorburu

Zeraingo Ostatuan mus txapelketa jokatuko da bihar

Zeraingo Ostatuak mus azkar txapelketa antolatu du biharko, larunbata, martxoak 26. Jatetxean bertan izango da saioa. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da sarrera. 16:00etan zabalduko dute izen-ematea, eta jokoan 16:30ean hasiko dira.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Quina eta Arrese-Irureta irabazle Goñiren omenezko XX. pilota txapelketan

Atzo arratsaldean jokatu ziren Goñiren omenez Zumarragan urtero egiten den pilota txapelketaren finalak. Aurtengoa hogeigarrena izan da eta Zumarragako Beloki pilota elkarteak antolatu...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gazte ezkertiar eta abertzaleak herri programa osatuko dute

Maiatzeko hauteskundeei begira bi herrietako ezker abertzalea herri programan osatzen ari da. Gazteek dituzten kezka eta proposamenak bilduko dituzte horretarako bihar Areizaga-Kalebarrenen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Prentsa idatziaren etorkizuna ezbaian

Irra-Hegoa kultur astearen barruan komunikabideen gaia ari dira lantzen egunotan. Atzo paperezko prentsaren etorkizuna eta sare sozialetan euskararen presentzia izan zituzten hizpide lau gonbidatuek: Mikel Etxeberria Radio Kultura Internet bidezko irratiko kideak, Pantxika Maitia Kanaldude tokiko telebistako ordezkariak, Luis Fernandez Interneten adituak eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak. Otamendik aipatu zuen azken hamar urte hauetan komunikabideen kontsumoaren krisia ematen ari dela, zeina Estatu Batuetan hasi eta pixkanaka Europara hedatu den. «Juxtu hazten ari ginenean, lehenagotik zetorren krisi soziologikoari krisi ekonomikoa gainjarri zaio eta guretzat hiltzailea izan da bere eragina». Otamendiren hitzetan salmentetan eta harpidetzetan ez dute horrenbesterainoko alderik nabaritu, baina bai ordea, publizitatean. Publizitate komertzialaren galeraren ondorioz milioi bat eta berrehun mila euro gutxiago fakturatu dituzte bi urtean. «Kopuru hori ikaragarria da gurea bezalako enpresa batentzat». Ondorioz zenbait neurri hartu behar izan dute. «Pentsatu genuen ordea, krisiak-krisi ezin ginela geldirik egon eta herrialdeetako Hitzak jarri genituen abian». Interneten ere egin dituzte esku-hartze berriak, sare moduko batean. «Ezin dugu utzi krisiak behar lukeena baino gehiago eragiten. Gerrikoa estutuz eta irudimena pixka bat landuz ari gara aurrera egiten». Paperezko prentsa «larri» Fernandezek paperezko prentsa «krisian eta egoera larrian» dagoela esan zuen. Krisia ekonomikoa izateaz gain orokorra ere badela aipatu zuen eta agintariei ez [...]

Estitxu Imaz

Fernando Mendizabal euskaltzain urgazle zaldibiarra hil da

Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea eta idazlea atzo hil zen Donostian, 76 urterekin. Zaldibian jaioa zen, 1934ko abendauren 15ean. Jakin aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera. Ondoren UZEI elkartean lan egin zuen urte askoan, eta Udako Euskal Unibertsitatearen kolaboratzaile izan zen. Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen euskaltzain urgazle; 1981ean aditza lantzeko batzordean lan egin zuen. Dibulgaziora eta jakintzaren zabalkundera bideratu zuen Mendizabalek sorkuntza lanaren zati handi bat. Euskararen gramatikaz hainbat liburu argitaratu zituen 1956az geroztik, Lardizabalen euskara moldetik abiatuta. Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) atera zuen 1972an. 1980an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Autonomi Estatutua itzuli zuen, eta elizen arteko Biblia euskaratzeko lan-taldean ibili zen. Itzulpegintza landu zuen Mendizabalek, Inmanuel Kant-en Prolegomenoak, Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia, edota Lau Ebanjelioak euskarara emanez. 1990eko hamarkadan arlokako hiztegiak prestatzeari ekin zion. Kirol hiztegiak argitaratu zituen (atletismokoa, futbolekoa eta pilotakoa) 1994an; hirigintzakoa urte berean. Fernando Mendizabalen hileta elizkizuna gaur, asteazkena, egingo dute Donostian, Atotxako Frantziskotarren parrokia-elizan, 18:00etan.

Aimar Maiz

Osakidetzak pediatria alorrean murrizketak egingo ditu

Osakidetzak igo egingo du pediatra bakoitzak artatu beharreko gaixo kopurua eta erabakiak gizartean eragin handia izango duela diote pediatrek. Beasaingo anbulatorioan lan egiten duen Josi zudaire pediatrak ere hala uste du, eta gurasoei erabakiak sor...

Eskeine Legorburu

Ezker abertzaleak gogoratu du inkestak jasotzeko epea larunbatean bukatuko dela

Ordiziako ezker abertzaleak gogoratu du larunbatean, martxoak 26, bukatuko dela herriko buzoietan banatutako inkestak jasotzeko epea. Inkesta hori Udal eta Foru Hauteskundeetarako herri-programa osatzeko banatu zuten, herritarren ekarpenak jaso asmoz. ...

Ordiziako Hitza

Ahozkotasunari bide eginez

Ahoz aho ahozkotasunaren III. jaialdiaren saioa nagusia izango da ostiral arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan. Aste guztian ari dira Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleak ipuin kontalariren baten saioekin gozatzen, baina ikuskari...

Ordiziako Hitza

Isiltasunari ahotsa emanez [eta argazki galeria]

Herri minez hiltzen direnak hilezkor bihurtzen dira. Hala dio pasa den astetik Legazpiko udaletxearen atzealdean ikus daitekeen oroimenaren plakak. 36ko gerraren garaian EAJren Legazpiko buru izan zen Estanislao Gisasolaren hitzak dira; ondo laburbiltzen dute azken egunetan Legazpin burutu dituzten ekintzen zentzua. Pasa den igandean Ormakiora egin zuten ibilaldiak itxi du 36ko gerran faxisten aurkako borrokan hil ziren legazpiarrak eta haien senideak omentzeko ekintzen egitaraua. Ez dira bukatu ordea ikerketak, argitaratu berri duten liburuak hizketarako gai asko emango baitu oraindik Legazpiko sukaldeetan. Gerraren biktimak omendu dituzte, dramatismoetan erori gabe, eta ikasgaia burdinezko plaka batean iltzatu dute udaletxean. Ormakio inguruan eman zieten pasa den igandean ekintzei amaiera. 1936. urtean leku hartan prestatu zuten milizianoek Legazpiren lehen defentsa, eta Zegamatik zetozen nazionalekin ere han izan zituzten lehen borrokak. Pasa den igandean berrehun bat legazpiar bildu ziren, txalapartaren, bertsoen eta txistu hotsen laguntzaz, orduan gertatutakoak ezagutzeko asmoz. Aitor Ibañez de Garatxana, Jose Luis Ugarterekin eta Iñaki Iurrebasoren koordinazioarekin, Legazpi 1936 ekimenean lanean aritu da. Berak azaldu zuenez, «trintxerak jada ez dira existitzen, ez dira kontserbatu. Faxistak Zegaman zeuden, eta defentsa lerroa Ormakiotik Ormaiztegira luzatzen zen. Pinudian ibilita, lubakien arrastorik soma daiteke, lurrean dauden franja modura». Pinuek eta mendi pistek gerra eskenatokia itxuraz aldatu dute. [...]

Alex Areizaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa