Igandean, apirilak 3, beteko dira 18 urte Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela. Orduz geroztik urteroko legez, Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak omenaldi ekitaldia antolatu du etziko. Ohi bezala bertsolariaren izena duen Zelaian ...
Estatuko jubenil mailako errugbi talderik onenak bilduko dituen txapelketa asteburuan hasiko da Ordizian. Gaur arratsaldean hasi eta igandera bitartean, hiru taldek beste horrenbeste partida jokatuko dituzte; Garabi Ordiziaz gain, El Salvador, Olimpi...
Berdintasuna gizonezkoen azalea jarrita aztertzeko aukera izango da, 18:30etik aurrera Ongiz Berdintasuna taldeko kide baten eskutik.
Zegamako udal pilotalekuan izango da finala gaur, 20:00etatik aurrera, bertan izango dira Beloki pilota elkarteko pilotariak, finalerdiak pasatzea lortuta.
Beasain Kirol Fundazioak eta Shorinji-Kempo elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Aurrerantzean, beraz, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute. Shorinji-Kempo elkarteak urteak daramatza Beasaingo umeen eta gazteen artean ariketa fisikoa ...
Goierriko 23. Bola Txapelketa bihar iritsiko da bukaerara. Gabiriako Alkain-Buru bolatokian jokatuko da aurtengo lehiaketako zazpigarren eta azken tiraldia. Sailkapenean txapela irabazteko aukera dutenak puntu banaka batzuen aldearekin daude bakarrik, eta azken unera arte mantenduko du lehiak irrika. Otsailean hasi zen Legazpin, eta Mutiloa, Zerain, Olaberria, Segura eta Idiazabalen segi du larunbateroko kirol probak. Sei jardunaldi horiek jokatuta, finalaren atarian sailkapenak adierazten duen gauza seguru bakarra Segurako bolarien nagusitasuna da. Lehen hirurak segurarrak dira, Agirre familiako osaba-ilobak: Martzelino Agirre (279 puntu), Xepeiño Agirre (278) eta Antonio Agirre (277). Tarte handixeagoarekin, baina bola bakarraren diferentzia besterik ez dutela, Pedro Lazkano donostiarra eta Itoitz Alustiza zeraindar gaztea daude laugarren eta bosgarren, 272na punturekin. Txapelketako jokoa zortzi bolatara da, eta azken tiraldiko kirioek pasada txarra eta hutsak eragin ditzaketen arren, esan liteke bost bolari horien artean egongo dela Goierriko txapela. Xepeiño Agirrek bost-bat aldiz irabazia du eskualdeko txapelketa; Martzelino eta Antonio Agirrek ez. Gabiriako jardunaldian izena emateko ordutegia goizean 10:30-11:30 artean eta arratsaldean 16:30-17:30 artean da. Berrogei bat lagunek parte hartu dute. Jardunaldia, txapelketa eta sari banaketa bukatutakoan, lagun arteko afaria egingo dute gero Osinalde elkartean, aurten bukaerako jardunaldia hartzea herri eta klub horri egokitu baitzaio. Sailkapena, azken tiraldiaren faltan 1. Martzelino Agirre [...]
Bertso musikatuak, bertsopaper lehiaketako sari banaketa eta gaztetxoen bat-bateko bertso saioa izango dira asteburu honetan eta datorrenean.