2011/4

Ataungo Jentilen Bideetatik iraupen luzeko ibilaldirako izen-emate epea zabaldu dute

Maiatzaren 1ean izango da Ataunen Jentilen Bideetatik iraupen luzeko VI. mendi ibilaldia. 48 kilometro luzeko ibilbidea prestatu du Ataun Kirol Elkarteak, erritmo jarraituan eta kontrolatuan 10-12 orduko txangoa. Bi urtean behin izaten da ibilaldi h...

Aimar Maiz

Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra egingo du bihar Itsasondon

Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra antolatu du, Itsasondon. Bihar, larunbata, izango da jardunaldia, 10:30ean hasita, eskolan. Hezkuntza eta heziketaren inguruko tailerrak egingo ditu «bizimodu kontzienteago baten aldeko» taldeak. Maite Sancheze...

Aimar Maiz

Betagarri musika taldea Zaldibia izango da gaur

Zaldiban goi mailako kontzertua antolatu du gaurko  bertako Gazte Asanbladak. Betagarri taldeak bere azken diskoa, Bizitzari txistuka, aurkeztuko du, beste hainbat abestirekin batera. 22:30ean hasiko da kontzertua, antzokian. Jaialdian mojito festa...

Aimar Maiz

Urteko lehen Dantzari Txiki egunak igandean dira, Ataunen eta Zaldibian

Dantzari Txiki egunen Goierriko egutegia igande honetan hasiko da. Bi herritan aldi berean ospatuko dira, Ataunen eta Zaldibian. Ataunen dantza talde hauek parte hartuko dute: Jakintza (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Oin-Arin (Lazkao) eta bertako Otsoak. San Martin auzoari tokatzen zaio aurten txanda. 11:30ean elkartuko dira dantzariak, eta 12:15ean auzoko kaleetan barrena abiatuko dira, bidean hiru geldialdi egin eta dantzak erakusteko. Azkeneko geldialdia plazan izango da, saio bateratua. Agurra, Ikurrin dantza, fandangoa eta arin-arina denek batera egingo dituzte, eta talde bakoitzak pieza bana. 14:00etan bazkaria Auzoeta elkartean egingo dute, eta 16:00-16:30 aldera arratsaldeko saioa hasiko da. Zaldibian ere dantzaz ondo hornitutako asteburua izango dute. Igandean, Dantzari Txiki egunean,  Jakintza, Aurtzaka, Irrintzi Alai (Legorreta), Goruntz (Gabiria), Gure Txokoa (Bera) eta herriko Iztueta taldea ibiliko dira kalerik kale. 11:00etan elkartu eta hamaiketakoa jango dute lehenbizi; 12:00etan aterako da desfilea; 14:00etan bazkaldu, eta 16:00etan Modestorekin erromeria izango dute. Zaldibiako Udalak iragarri du igandean 12:00etatik 13:00etara kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat. 13:00ak arte ezingo da Txamarretxeko plazan eta Karreaneko iturri parean aparkatu. Bestetik, Zaldibian bihar, larunbata, dantza saio berezia ikusteko aukera ere izango da. 19:00etan Ibarrako Allurr eta Iztueta taldeek saioa egingo dute, plazan. Allurr taldeak 12-16 urte arteko 75 dantzari ekarriko ditu Zaldibiara, eta ordubete [...]

Aimar Maiz

Gaztetxeko bertso bazkaria bertan behera utzi dute

zingizango.com• Legazpiko Gazte Asanbladak eta Legazpiko Bertso Olariek bertso bazkaria bertan behera uztea erabaki dute. Oso jende gutxik erosi ditu txartelak. Txartelak erosi dituztenek erositako tokian hartu ahal izango dute dirua. Bertsolariei e...

Legazpiko Hitza

Sare sozialei buruzko informazioa emango dute Ordiziako Gaztelekuan

Azken boladan Facebook, Twiter, Tuenti eta antzeko sare sozialek izaten ari diren arrakasta dela eta, Ordiziako Gaztelekuak horiei buruz hitz egiteko solasaldia antolatu du larunbaterako. Hezitzaile eta gaztetxoak 17:00etan elkartuko dira Lukusain plaz...

Ordiziako Hitza

Goienizek antolatuta, ‘Camino’ filma ikusi ahalko da etzi Usurbe antzokian

Munduaren eraginetik babesteko, etxetik atera gabe bizi den familia baten istorioa kontatzen du Yorgos Lanthimos zuzendari Greziarrak Camino pelikulan. Familiako seme-alabek ezagutzen duten errealitate bakarra etxe barrukoa da. Kanpoko errealitatearek...

Eskeine Legorburu

Ostegunean UGLEren aurkezpena egingo dute Legazpin

Ostegun arratsaldean Urola Garaiako Lanbide Eskolaren aurkezpen hitzaldia egingo dute Legazpin. 18:30ean hasiko dute, kultur etxeko ikastaro gelan.

Goierriko Hitza

Toti Martinez de Lezea idazlearekin solasaldi irekia ostegunean

Bihar arratsaldean Toti Martinez de Lezea idazlearekin solasaldi irekia egingo dute Legazpin. La flor de la argoma liburuaren gainean ariko dira, 18:00etan hasita kultur etxeko areto nagusian.

Legazpiko Hitza

Moda desfilea antolatu du Bareak elkarteak larunbat arratsalderako

Herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko eta indartzeko helburuarekin lan egiten jarraitzen du Bareak elkarteak. Helburu hori lortzeko asmoz, moda desfilea antolatu dute larunbat arratsalderako. Elkarteko bazkide diren hogei dendetan, udaberrian eta udan salgai egongo diren produktuen aurkezpena egingo dute moda erakustaldiarekin. Elkarteko merkatariek martxan jarritako ideia da desfilearena, eta herritar eta goierritar guztiei irekia izango da. Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute pasarela, eta 18:00etatik aurrera egingo dute desfilea Donostiako modelo eskola bateko modeloek. Argazkiak erakusleihoetan Denetariko produktuak erakutsiko dituzte ekitaldian, eta adin ezberdinetakoentzako jantziekin. Agnes, Truk, Ol-Laia, Andreak, Cortes, Itak, Kux-Kux, Malda, Mirari, Pergola, Zuretzat, Naia, Aranburu, Rainbow, eta Otea arropa dendek eta Siboney dendek parte hartuko dute ekimenean. Argi eta Jauregi optikek udako betaurrekoen kolekzioak erakutsiko dituzte eta Fashion ileapaindegiko langileek modako orrazkerak. Desfileak irauten duen bitartean, eta aurretik eta ondoren, beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Bareak elkarteak. Ekintza horiekin batera hainbat zozketa ere egingo dituzte desfilera gerturatzen direnen artean. Aste honetan zehar errifak ere banatuko dituzte elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Xerbera eta Batzokia jatetxeetan otordu bana zozkatuko dute errifetan. Zozketa desfilearen amaieran egingo da. Imanol Aristi eta Kike Biguri arduratuko dira desfilearen aurkezpena egiteaz. Desfileko irudiak Alzuri eta Fotoetxe argazkidendetako kideek aterako dituzte, [...]

Eskeine Legorburu

Garabi Ordiziak bitik bi partida irabazi ditu asteburuan

Espainiako Gazte mailako txapelketaren hiru partida jokatu dira asteburuan Ordizian, eta Garabi Ordiziakoek jokatu beharreko bi partidak irabazi dituzte, titulua lortzeko hautagaiak direla erakutsiz. Larunbatean 20 eta 12 irabazi zioten El Salvadorri, ...

Ordiziako Hitza

Eskalatzera eta Palomares mendira irteera antolatu du Arrastaka taldeak

Arrastaka Mendi Taldeak arrokako eskalada ikastaroa eta irteera, eta Palomares mendira igoera antolatu ditu. Irteera apirilaren 16an eta 17an izango da. Eskalada ikastaroa apirilaren 16an izango da, larunbata, Nafarroako Tebas herriko Carrascal eskalada eskolan. Hastapen ikastaroa izango da, eta aste honetan zehar Arrastaka-Ehunmilak bulegoan (Beasaingo Jose Miguel Iturrioz kalean) eskaladari buruzko ikastaroa ere egingo dute. Ikastaroan oinarrizko hainbat kontzeptu ikasi ahalko dira, batez ere segurtasunarekin lotura dutenak. Korapiloak nola egin eta sokak lotzen ere ikasi ahalko da. Palomaresera hiru bidetatik Eskalada ikastaroaren hurrengo egunean, apirilaren 17an, igandea, Palomares mendira igotzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.  Antolatzaileek, hiru bide proposatu dituzte 1.446 metroko garaiera duen gailurrera igotzeko. Hiru ibilbideek Arabako Lagran herria izango dute abiapuntu, eta ibilbide bakoitzak zailtasun bat izango du. Ibilbide erraza egin nahi dutenek, Lagran herritik Palomaresera doan bidea egingo dute. Zailtasun ertainekoek Larrasa eta Castillo Gurutzea mendiak ere igoko dituzte, eta zailtasun altuko ibilbidea aukeratzen dutenek mendebaldeko gailur-lerrotik igo beharko dute Palomares mendira. Bilera bihar izango da Arrastaka Mendi Taldeak antolatu duen irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da bihar elkartearen bulegoan egingo den bilerara joatea. Bilera 19:30ean izango da, eta bertan irteerari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte eta zalantzak argituko dituzte. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa [...]

Eskeine Legorburu

Adur Gorostidik irabazi du Argi Berri bertso sariketa

Adur Gorostidik (Larraitz, Abaltzisketa) irabazi zuen larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen bertso sariketa, entzuleek hala erabakita. Epaileen puntuaketaren arabera, berriz, Gorostidi bera eta Endika Igartzabal gabiriarra dira apirilaren 16an Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalerako sailkatu direnak. Gorostidi eta Igartzabalekin batera, Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iñaki Aleman (Irurita) eta Eneritz Arzallus (Errezil) aritu ziren kantuan. Igor Eguren izan zen gai-jartzailea, eta koplak kantatzeko garaian Josu Albisu eta Aiora Gorostizuren trikiti eta panderoa izan zituzten lagun bertsolariek. Sei bertsolariek Irriz eta malkoz izeneko bertso bilduma jaso zuten opari, eta entzuleek aukeratutako bertsolari gustukoenak, berriz, Joxe Antonio Mujika eskulturgileak egindako Txikia Saria oroigarria jaso zuen. Afaltzen 80 lagun elkartu ziren Argi Berrin, eta ondoren beste hainbat jende bildu zen saioa entzutera, tartean, aurreko kanporaketan kantuan aritutako bertsolariren bat edo beste. Ostiralean, Idiazabalen Ostiralean, hilak 8, Osinalde sariketarako baliagarria izango den hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko da Idiazabalgo Elizalde elkartean. Bertan Saioa Alkaiza (Iruñea), Asier Azpiroz (Zubieta, Gipuzkoa), Xabi Igoa (Aramaio), Arrate Illaro (Getxo), Ane Labaka (Lasarte) eta Gorka Maiz (Gabiria) ariko dira bertsotan. Orduan jakingo da zein bi bertsolarik osatuko duten Osinaldeko finalerako seikotea. Aztiriko kanporaketan Odei Barroso eta Nekane Zinkunegi sailkatu ziren finalerako.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa