2011/4

Legazpiko EAJk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Legazpiko alkatetzarako EAJren hautagaia Javier Iraeta izango da. Zerrenda “jende gazte eta prestatuaz” osatu dute, “zintzotasunez, gardentasunez eta ilusioz beterik Legazpi eta bere herritarren alde lan egiteko asmoz”. EAJren Legazpiko zerrenda: 1. Fco. Javier Iraeta 2. Ane Urkiola 3. Aitor Madina – Independientea 4. Eric Galvez 5. Amaia Alzelai 6. Rafa Segurajauregi 7. Xabier Larrea – Independientea 8. Aitziber Beldarrain – Independientea 9. Agustin Beloki 10. Amaia Aizpurua – Independientea 11. Felipe Etxeberria 12. Mª. Glori Martinez de Gereñu – Independientea 13. Mª. Soledad Arostegi Ordezkoak 14. Tomas Beloki 15. Olatz Urrestilla 16. Jose Luis Urteaga Hauteskunde hauetan, “aukera politiko guztiek baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea” nahiko luke Iraetak “normalizazio politikoaren adierazle izango litzateke eta, indarkeria guztiak gaitzestuz eta bakean, denon artean etorkizuneko erronkei aurre egiteko”. “Udaletxeak, ez dago zalantzarik, hautetsiengatik kudeatuak izan behar dira, beraiena da ardura eta, baina herritarren parte hartzea geroz eta garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa suertatzen ari da: herritarrok asko duzue esateko, eta horregatik, herritarren partehartzea sustatzeko nere konpromiso zintzoa agertzen dut, dagokidan ardurari uko egin gabe, legazpiarron beharrei behar bezela erantzuteko eta erabaki egokienak hartzeko”. Iraetak azken hilabeteetan enpresariekin, merkatariekin eta elkarteekin bildu direla azadu du, “euren proiektuak eta beharrak zuzenean ezagutzeko eta ezinegon horiek [...]

Legazpiko Hitza

VI. lore azoka eguzkipean

Jende ugari bildu zen igandean Lizeoko patioan egin zen azokara eguraldi onak lagunduta; guztira zortzi postu jarri dituzte aurten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

”Liburuak Plazara” ekimenari agur esan zioten atzo

Larunbatean egin zen azokarekin eta atzo, Andoni Salamerok eta Jose Luis Canchok eskaini zuten solasaldiarekin amaitutzat eman dira ''Liburuak plazara!'' egitarauko ekintzak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Henna bidezko tatuaje ikastaroa egingo dute hilaren 20an

Aste Santuko oporretarako Zegamako Gaztelekuak antolatutako egitarauaren barruan, asteazkenean, apirilak 20, henna bidezko tatuaia ikastaroa egingo dute 17:30etik 19:30era.

Alex Areizaga

Korrika batzordeak deituta bihar bilera egingo dute Seguran

Segurako Korrika batzordeak deituta bilera egingo dute bihar, apirilak 19, kultur etxean 19:00etan. Korrikari buruzko balorazioa egingo dute lehendabizi. Ondoren Segurako diru ekarpenak izango dituzte hizpide, eta azkenik bertaratutakoen iritziak ja...

Estitxu Imaz

Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen Ataunen

Torto Ataungo Gazte Asanbladak antolatuta, Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen gaur Ataunen. San Martingo plazan elkartu dira herriko gazteak goizeko hamaikak inguruan, eta handik Arrondora joan dira. Lizarrako Batukadak jarritako erritmoan “...

Goierriko Hitza

Bihar goizean euskal dantzen ikastaroa egingo dute Ezkion

Bihar, apirilak 16,  San Migel festei begira euskal dantzen ikastaroa egiteko asmoa dute Ezkion, 10:30etik 12:00etara bitartean. Ezkioko eskola zaharrean elkartuko dira eta deialdia herritar guztiei zabaldu nahi diete. Irakasleak Ainara Zumarraga eta ...

Estitxu Imaz

Dantzari txiki eguna igandean Legazpin

Apirilren 17an, igandean, Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Legazpin. 11:00etan hasiko dituzte ekintzak, kalejirak eginez. 13:00etan eta 17:00etan saio bateratuak egingo dituzte Euskal Herria plazan. Honez gain, bihar arratsaldean, apirilak 16, &#822...

Legazpiko Hitza

Urrezko Aizkolarietan bi goierritar lehiatuko dira bihar, Mañarian

Urrezko Aizkolariak banakako aizkora lehiaketaren bosgarren jardunaldian bi goierritarrek parte hartuko dute, bihar, larunbata, Mañarian (19:30ean, frontoian). Xabier Zaldua zumarragarra eta Jesus Mari Lasa legorretarra daude zortzi lehiakideen artean...

Aimar Maiz

San Prudentzio pilota lehiaketan gaur izendatuko dituzte falta diren finalistak

Lazkaoko II. San Prudentzio esku pilota lehiaketa finalei begira geratuko da gaur iluntzean, jokatzeko falta diren finalaurrekoak bukatu eta gero. Bi mailatako partidak izango dira, 19:30etik aurrera, plazako frontoian. Eliteko pilotari afizionatuak di...

Aimar Maiz

Liburuaren Egunean, erosketak %10eko deskontuarekin egiteko aukera dago gaur Lazkaon

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an bada ere, Lazkaon astebete aurreratu dute eta gaur ari dira ospatzen, GEE Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak antolatuta. Data ofiziala Larunbat Santu egunean egokitu da aurten –opor garaia askorentzat–, eta liburuak %10eko deskontuarekin erosteko aukera eman ahal izateko egingo dute gaur ospakizuna. “Ospatu edo ez pentsatzen aritu ginen, eta azkenean baiezkoa erabaki dugu, jendeari aukera emateko eta liburuak erostera animatzeko”, azaldu du gaur GEEren koordinatzaile Joxepa Madariagak. Liburuaren Egunarekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren hirugarren aldia eta San Prudentzio festetarako eranskailua ere aurkeztu dituzte. Lazkaoko Gerriko liburu-dendaren aurrean jarri dituzte erakus-mahaiak, liburu sorta ugariarekin. Euskarazko nahiz gaztelaniazko tituluak merkeago eros daitezke, prezioa baino %10 gutxiagoan. Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko beste ekimen bat ere aurkeztu du gaur GEEk: Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina. Euskara elkarteen Topagunea federazioak sustatutako ekimena hirugarren aldiz garatuko dute Lazkaon, apirilaren 23tik uztailaren 23ra. Bitarte horretan ere deskontu aipagarriak eskuratu ahalko dira liburuak erosteko. Kasu horretan euskarazko tituluak soilik izan daitezke. “Euskarazko liburuak irakurtzeko eta erostera animatzeko kanpaina da. Liburutegiko edo etxeko liburu bat irakurri, fitxa bete, eta harekin udal liburutegian %25eko deskontu txartela emango diote irakurleari, gero Gerriko liburu-dendan erabiltzeko. Goierriko Euskal Eskolaren edo Gerrikoren bazkideek %50eko deskontua izango dute”, azaldu [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa