2011/5

Monica Aguilera ultratrail korrikalaria, Ehunmiliaken ibilbidea ezagutzera etorriko da asteburuan

Monica Aguilera korrikalaria, asteburuan Beasainen izango dela jakinarazi dute Ehunmiliak probako arduradunek. Ultratrail munduan lehen mailako korrikalaria da Aguilera. Salomon Santiveri nazioarte mailako taldeko partaidea da kataluinarra, eta Trail aldizkariko erredaktore buru. Ehunmiliak probako ibilbidea aztertzera eta eskualdea ezagutzera dator Aguilera. Bihar iritsiko da Beasainera, eta ingadera arte egongo dela esan dute antolatzaileek. Monica Aguilerak kirol arloan izan duen ibilbidea ezagutzeko, kirolariak duen webgunearen berri ere eman dute Ehunmiliakoek: www.monicaaguilera.com. 5. eta 6. etapak asteburuan Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, asteburuan egingo dituzte Ehunmiliak probako ibilbideko beste bi zati. Larunbatean, bosgarren etapa egingo dute, eta seigarrena igandean. Bi etapetan, Larraiztik Otzaurtera arteko tartea egingo dute. Larunbatean, Larraitzen hasiko dute ibilaldia eta Txindokira igoko dira lehenik. Handik Egurral lepora jaitsiko dira Ganboko gailurrerako bideari ekiteko. Handik Lareoko urtegiaren inguruetara jarraituko dute oinez, Lizarraustiko mendateraino. Guztira larunbatean, 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekutik irtengo dira etzi mendizaleak 07:15ean. Itzulera 15:30ak ingururako izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Igandean, Lizarraustitik Otzaurtera Igandean egingo dute Ehunmiliak ibilbideko seigarren etapa, Lizarrausti eta Otzaurte artekoa. 19 kilometroko ibilbidea da, eta modu bortitzean hasten dela diote Arrastakakoek. Lizarrausti-Etxegarate mendatean hasiko dute txangoa, kilometro bateko luzeera duen aldapa gogorrarekin. 15 kilometroko pagadia zeharkatuko duten ondoren, Nafarroarekiko mugekin bat [...]

Eskeine Legorburu

El Salvador auzoko jaiak izango dira asteburuan

Gaur gauean hasita igandera arte luzatuko dira jaiak; lau eguneko egitarauan lehiaketak, dantza saioak, bazkari herrikoiak eta haurrentzako ekintzak izango dira, besteak...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkarlanaren aldeko aldarria, oinarrian

Gabiriarrek zazpi zinegotzi aukeratuko dituzte maiatzaren 22an (horietako bat gero alkate izendatuko dute). Hiru taldek aurkeztu dituzte hautagaitzak Gabirian. Horietatik bi herritarrek osatutakoak dira: Auzo Artea eta Gabiria Aurrera. Hirugarrena PPk osatu du. Auzo Arteak herri parte hartzailea nahi du. «Udalari herria dinamizatzea eta herritarrei ateak irekitzea dagokio, ez ixtea». Herri programa atera aurretik, inkesta egin du herrian, eta bertan bildutako iritziak kontutan hartuta osatu du proposamena. Auzo Artearen hitzetan «emaitzak aztertu ondoren ikusi dugu Udalak arreta maila handiena herriguneari ematen diola». Horregatik, auzoei arreta maila handiagoa eskaintzea da helburua. Gabiriako gehiengo zabala baserritarra denez, beraien kezkei eta proposamenei buruz hitz egiteko «talde sendo» bat osatu nahiko luke Auzo Arteak. Herrigunean ere badaude hobetu beharreko guneak, esaterako jolas parkea. «Herritarrak herrian geratzeak sortzen duen giroa kontutan hartuta», gabiriarrei etxebizitza bat eskura dezaten laguntza eman behar zaie, bere iritziz. Horretarako, alokairu merkeak bultzatzea, etxebizitza ahalik eta modurik egokienean lortzea, etxe eta baserri hutsen zentsoa egitea eta horrek sortu ditzakeen aukerak aztertzea planteatzen du. Kulturan, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu behar direla dio, eta kultur etxea herritar guztiei ireki behar zaiela «denok baitaukagu berau erabiltzeko eskubidea». Jubilatuentzat txoko baten beharra aldarrikatzen du Auzo Arteak. Bestalde, Auzo Arteak dio azken urteetan herrian, [...]

Goierriko Hitza

Liburu trukerako gunea

Urretxuko KZ gunea ‘book crossing’-a egiteko gunea ireki duen lehena da Euskal Autonomia Erkidegoan

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Haurren emozioez eta arauez hitzaldia egingo dute bihar Ataunen

Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako ikasleen gurasoen Agauntza elkarteak hitzaldia antolatu du, biharko, osteguna. Nerea Mendizabal adituak haurren emozioei buruz eta bete behar dituzten arauen eta haien moduen gainean hitz egingo du. Hitzaldia...

Aimar Maiz

Itsasondon jaiak prestatzeko bilera, gaur

Itsasondo herriko festa nagusiak –irailean izan ohi dira– antolatzeko lehenbiziko bilera gaur egingo dute Itsasondon. 18:30ean udaletxean elkartuko dira Kultura Batzordekoak eta parte hartu nahi duten herritar guztiak.

Aimar Maiz

Judo eta Jiu-Jitsu asteburua Legazpin

Pasa den larunbatean, hilak 14, Legazpiko Judo taldeak Judora eta Jiu-Jitsura zuzendutako ekintzak antolatu ditu. Goiz partean infantilen topaketa bat egin dute: Arrasatetik, Azpeitiatik, Eibartik, Soraluzetik, Hindarribitik, Debatik, Ondarroatik eta Z...

Legazpiko Hitza

Begirale gisa jarduteko lan eskaintza ireki dute

Uztailean zehar egingo dira udalekuak herriko haurrei zuzenduta; interesatuek maiatzaren 30a baino lehen bidali beharko dituzte euren kurrikulumak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezker Batua-Berdeak, Ordizia “hobe” baten alde

Badago Ordizia hobetzerik. Horixe da Ordiziako Ezker Batua-Berdeak alderdiak hauteskunde kanpainan darabilen goiburua, F. Hebbelen esaldi bat azpititulu modura jarrita: “Zerbait egin daitekeela pentsatzean, zerbait hori egi bihurtzen da”. Maijo Vazquez Amondarain da EBren zerredanburua datozen hauteskundeetarako. Orain lau urte koalizioan joan ziren Aralarrekin, eta legealdi honetan ordezkari bat izan dute udalean. Ezker Batua-Berdeak alderdiak bost lan ildo nagusitan laburbiltzen du bere eskaintza. Fiskalitate “progresiboa” ezartzeko eskatuko dute, “gehien daukanak gehiago ordain dezan”. Genero indarkeria desagerrarazteko, berriz, “sexuen arteko benetako berdintasuna” proposatzen dute. Garraioan, “kalitateko garraio publikoa” sustatuko dute. Kalitateko enplegua sortuko dutela dio EBk, “langileen partaidetza sustatuz enpresetan”. Azkenik, eta hondakinen kudeaketaren arloan, errausteko planta gaitzetsiko du Ezker Batuak. “Atez ateko zaborren gaikako bilketa bultzatuko dugu”. Hamar egitasmo zehatz Maijo Vazquez buru duen zerrendak Ordiziarako hamar proiektu zehatz bildu ditu hauteskunde programan. Altamira auzoan, esaterako, ibilgailuen abiadura murrizteko pasabideak jarriko dituzte. Aparkalekuen arazoari irtenbideren bat emate aldera, Eroski saltokiaren atzealdean, San Bartolome auzoan, aparkaleku libreak sustatzeko proposamena egin dute. Irisgarritasun eta mugikortasun arloan, berriz, espaloiak egokituko dituzte, “irrist ez egiteko eta erorketa larririk ez egoteko”. San Joan auzoan garraioa noranzko bakarrekoa izatea nahi dute, eta horretarako araudia aldatuko dute. “Eta garraio publikoa sustatuko dugu, bai egunerako eta baita gauerako [...]

Ordiziako Hitza

Aralar, “ordiziarrentzako Ordizia helburu”

Orain lau urte bezalaxe, Mikel Leunda da Aralarren hautagaia Ordiziako Udalerako. Orduko hartan Ezker Batuarekin joan zen koalizioan Aralar, eta Leunda  zinegotzia izan da bukatzear den legegiltzaldian. “Ordiziarrentzako Ordizia nahi” dutela dio Aralarrek herri programan, “ezkerreko planteamendu abertzaleak” jorratuko dituena. “Emakume eta gizonentzat aukera berdinak eskainiko dituen herria izatea da gure helburua, gure herriko aniztasuna aintzat hartuko duena, sufrimendu guztiei erantzuna emango diena, bakea helburu nagusi hartuta”. Euskaraz bizitzea ahalbidetuko duen Ordizia eraiki nahi du Aralarrek, “benetako parte hartzea” sustatuz. “Hori da nire konpromisoa, gure konpromisoa”. Lan ardatz nagusiak Zerbitzuen eta enpresa publikoen “kudeaketa zuzena” egitea proposatzen du Aralarrek, eta diru publikoaren “kudeaketa eredu eraginkor eta gardena” egingo dutela, “austeritatea” ikur hartuta. Kultur azpiegiturak berritzearen aldeko apustua egiten du Aralarrek. “Liburutegia eta antzokia modernizatu behar da, arte eszeniko eta plastikoen zentroa eginez”. Horrez gain, kultur elkarteentzako lokalak egokitu eta ludoteka zabaltzeko beharra aipatzen ditu. Hezkuntza arloan, berriz, udal haurreskolako plaza kopurua handitu behar dela uste du Aralarrek, “egun dagoen eskaerari erantzun ahal izateko”. Kirol elkarteei diru laguntza handitzea ere proposatzen du. “Biolentzia matxista guztion arazoa” dela, eta horri “guztion artean aurre” egin behar zaiola iritzi dio. Gizarte arloko beste gaia San Jose egoitzarena da. Egoitza berria eraiki eta egunezko zentroa [...]

Ordiziako Hitza

Josu Garai argazkilariak Malin ateratako argazkien erakusketa dago Aterpen

Iosu Garai argazkilari oñatiarrak Malin ateratako argazkiekin osatutako erakusketa dago Aterpe tabernan. Guztira, hamabi erretratu ikusi daitezke erakusketan, 2009an ateratakoak. Argazkiek izan dezaken balio artistikoaz gain, irudietan harrapatuta ge...

Eskeine Legorburu

Arantxa Urretabizkaia idazlearekin solasaldia egingo dute gaur Lazkaon

Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak antolatzen duen Liluratura literatura solasaldian Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra izango da gonbidatua gaur, asteartea, Lazkaon. Urretabizkaiak azkena argitaratu duen Hiru Mariak liburua izango dute hiz...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa