EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Berdintasunaren alde bertso afaria egingo dute larunbatean Zeraingo Oiharte sagardotegian

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta bertso afaria antolatu du herritar talde batek 0a kultur elkartearen laguntzarekin larunbaterako (martxoak 12) Oiharte sagardotegian. Bertsotan Alaia Martin eta Amaia Agirre arituko dira.

Estitxu Imaz

Akelarreei eta inkisizioari buruzko antzerkia ikusgai larunbatean Zerainen

Segurako Iparra-Hegoa ekimenak eta Zeraingo 0a kultur elkarteak antolatuta, larunbatean, martxoaren 12an, 19:30ean Iduzkilore antzerki taldearen Lapurdi 1609-2009 Gertakizun lazgarrien oroimenez akelarreei eta inkisizioari buruzko antzerkia ikusi ah...

Estitxu Imaz

Txalok ‘Ipuin baten gerizpean’ antzerkia egingo du Lazkaon

Txalo antzerki taldeak emanaldia egingo du bihar, ostirala, Lazkaoko Areria antzokian 18:30ean. Haurrentzat zuzendutako Ipuin baten gerizpean lana taularatuko dute. Sarrera doan da, baina toki mugatua dagoenez txartelak aurrez hartu behar dira udaletxe...

Aimar Maiz

Ordiziako ikasleek 60 ezpel landatuko dituzte bihar

Jakintza ikastolako LHko 6. mailako 52 ikasleek eta Urdaneta ikastetxeko maila bereko beste 62 ikaslek 60 ezpel landare (Buxus semprevirens) landatuko dituzte bihar Oreja parkean. Binaka landatuko dituzte, udal lorazainen laguntzarekin. Jakintzakoak 10...

Ordiziako Hitza

Lazkaon Elosegi kalea itxi dute

Hirigintza lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak Elosegi kalean, Antsoategi taberna ondotik Beneditarren komentu pareraino espaloia eta bizikletarien bidea eraikitzeko proiektua garatzeko. Errepidea estutu egingo dute, eta inprimatutako hormigoi koskaduna jarriko dute bide-zoruan. Etxe multzoaren albotik bost metroko espaloia izango da behin obrak bukatutakoan. Atzo hasi ziren langileak eginkizunean, eta errepidea herenegun eguerdian itxi zuten. Lau hilabeterako moztuta egongo da, norantza batean. Orain kotxearekin Beasain aldetik bakarrik sar daiteke Lazkaoko herrigunera; irteteko, berriz, saihesbideko Ataun aldeko bidegurutzea erabili behar da. Autobus geralekuak ere ezeztatuta daude Lazkao Txiki Zelaian.

Aimar Maiz

Demode Quartet laukoteak izen bereko antzezlana taularatuko du ostiralean

Demode Quartet ahots laukote nafarrak izen bera duen ikuskizunaren euskarazko bertsioa taularatuko du etzi, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Patxi Barco aktore ezaguna da antzezlan “dibertigarri” honen zuzendaria. Antzerki ikuskizun honetan a capella egindako “bertsio alaiak” entzun ahal izango dira, pianoz, biolaz, kaxoi flamenkoz eta koreografiaz lagundutakoak. Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruko saioa da biharkoa. Demode Quartek taldea Iruñean sortua da, eta Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta Mikel Espinalek osatzen dute. Laurek dituzte musika arloko ikasketak, eta aurrez hainbat talde eta abesbatzatako kide izanak dira. Laukoteak beraien itzalari edo abestien itzalari barre egiten ikasi dute ikuskizun honekin, eta egiten dituzten interpretazioak «originaltasun dosi handia» dute. Aretha Franklin, Michael Jackson, Queen edota Madonnaren bertsioak egiten dituzte saioan.

Ordiziako Hitza

Hartsuaga euskararen etorkizunaz ariko da bihar Ataunen

Joan Inazio Hartsuaga idazle tolosarrak euskarari buruz hitzaldia egingo dute bihar, osteguna, Ataunen. Atauniker kultur elkarteak antolatuta Euskarak ba al du etorkizunik? gaia erabiliko du. Hitzaldia etzi 19:30ean hasiko da udaletxeko areto nagusian....

Aimar Maiz

Ezagutu, errespetatu eta zaindu

Joan den astean elkarbizitza eta biodibertsitatea lantzeko helburuarekin hainbat ekintza burutu zituzten Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolan. Ekimen sorta horri bukaera emateko igandean, martxoaren 6an,  Zuhaitz Eguna ospatu zuten. Joxe Goikoetxea Eskola Agenda 21eko ordezkariaren hitzetan jende ugarik parte hartu zuen, «giro ezin hobean» eta beraz, oso gustura daude herri eskolakoak jasotako erantzunarekin. Igandean goizeko bederatzietan herriko plazan elkartu ziren haurrak, gurasoak eta irakasleak. Guztira 85bat lagun eta Juan Mari Aldanondo buru zutela ibilalditxoa egin zuten herrian zehar hainbat zuhaitz ezagutzeko helburuarekin. Lehendabizi erreka ondoko landaretza ikuskatu zuten eta ondoren, Gorri baserriaren inguruan ibili ziren. Bertan haritzak, lizarrak, urkiak eta makalak bezalako zuhaitz autoktonoak ikusi zituzten. Baita kanpotik ekarritako Insignis pinua bezalako zuhaitzak ere. Ondoren herrigunera jaitsi eta zuhaitzak landatzeari ekin zioten. Txomenarena parkean madroño bat landatu zuten, futbito ondoko lorategian bi arte eta Gurutze Berri eta Zigor auzoetan berriz, hogei bat haritz. Joxe Goikoetxeak jakitera eman duenez, aurten zuhaitzak herrigunean landatzeko erabakia hartu dute «haurrek zein helduek egunez egun zuhaitz horien jarraipena egin dezaten». Talo tailerra Eguerdi partean Zuhaitz Egunean parte hartutako lagunek zein beste zenbait herritarrek talo tailerra egin zuten. Asko izan ziren ore zati bat hartu eta taloa egitera animatu zirenak. Besetak berriz, aldamenetik begira eduki zituzten. [...]

Estitxu Imaz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa