Azaroaren 25a iruditan

Bizkaiak irabazi ditu EAEko minibasket txapelketak

Andraitz saskibaloi taldearen 25garren urteurrena dela-eta, EAEko Minibasket Txapelketa ospatu dute asteburuan Legazpin. Mutilen eta nesken txapelketak izan dira, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako selekzioek jokatu dituztenak. Bi txapelketak Bizkaiak irabazi ditu, antolatzaileen esnetan, “joko ederra eginez”. Azaldu dutenez, “hain txikiak izanda, ikuskizun atsegina eskaini digute”. Gipuzkoako taldean, esaterako, Goierriko Ibon Sanmaniego jokalaria aurkitzen zen. Emaitzak MUTILAK BIZKAIA 91 – 66 ARABA GIPUZKOA 63 – 74 ARABA BIZKAIA 82 – 55 GIPUZKOA Sailkapena BIZKAIA 4 puntu ARABA 3 pt. GIPUZKOA 2 pt. NESKAK BIZKAIA 76 - 25 ARABA GIPUZKOA 42 - 51 ARABA BIZKAIA 64 - 56 GIPUZKOA Sailkapena BIZKAIA 4 puntu ARABA 3 pt. GIPUZKOA 2 pt.

Alex Areizaga

Egizabal erre zen eguneko ikus-entzunezkoa

zingizango.com • Julian Auzmendik Egizabal baserria erre zen egunean laguntzen jardun zuen bertan. Atsedenetan ateratako argazkiekin ikus-entzunezkoa prestatu eta urtarrilaren 8ko bertso-saioaren hasieran eskaini zuen. Gure bideoetan gorde dugu bide...

Legazpiko Hitza

“Ez nuen espero lehen urtean horrelako emaitzak lortzea”

Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) Batxilergoko bigarren maila ikasten ari da Goierri Lanbide Eskolan. Txirrindularitza du pasio, ordea. Aurten lehen aldiz, 23 urtez azpikoen mailan parte hartu du ziklo-krosean eta emaitza oso onak eskuratu ditu. Profesionaletara iristea zaila dela badaki ordea, eta argi dauka ikasketak ez dituela utziko. Ikasketak eta txirrindularitza uztartu nahi ditu, jakin badakien arren, gogorra izango dela bietan ondo aritzea. 23 urtez azpikoen mailan parte hartzen duzun lehen aldia da. Denboraldi bikaina daramazu Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazita. Bai, ez nuen espero 23 urtez azpikoen mailan, lehen urtean horrelako emaitzak edukitzea. Egia da, denboraldiaren hasieran aldaketa hori oso gogorra egin zitzaidala, baina beno, emaitzak etorri egin dira… Ezustekoa izan da niretzat eta oso pozik nago. Zer moduz aurkitzen zara fisikoki? Aurten ziklo-kros gutxiago egin dut, errepideari begiratuta, baina orain benetan oso ondo sentitzen naiz, sasoi batean. Ezustekoa izan da eta orain animo gehiagorekin nago aurrera jarraitzeko. Duela gutxi jokatu zen Zamoran, Espainiako Ziklo-Kros Txapelketa. Irabazi egin zenuen, baina Daniel Ruiz bizkaitarrarekin lehia bizia izanda. Oso lasterketa gogorra izan zen. Danik jarri zuen erritmoa hasiera hasieratik eta nik gurpilean joatea pentsatu nuen, baina kostatu egin zitzaidan. Gero, gorputzari buelta eman nionean lortu nuen bera momentu batean atzean [...]

Estitxu Imaz

Jolas Kooperatiboak egingo dituzte bihar arratsaldean

Bihar arratsaldean Jolas Kooperatiboak egingo dituzte Legazpiko kultur etxean. Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu, kultur etxean, 17:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta daude. Legazpiko Udaleko Gazteria s...

Legazpiko Hitza

EHUren eskaintza ezagutzeko saioak Beasain institutuan

Beasain Institutuak, EHUren ikasketa eskaintza ezagutarazteko orientazio saioak antolatu ditu datorren asterako.  Astelehenean, 18:30ean, bi saio egingo dituzte. Areto nagusian, EHUren Gasteizko campusaren eskaintza aurkeztuko dute, Irakasleen Unibert...

Beasaingo Hitza

Olaria aitortzarako hautagaiak aurkeztu daitezke Legazpin

Legazpiko Udalak Olaria sarirako hautagaiak aurkezteko epea ireki du. Legazpiren garapenaren alde urtean zehar gehien nabarmendu den ekintzari edota ekimen sozialari egin ohi diote herriko aitortza hau. Olaria sarirako hautagaiak legazpiar guztiek aurkez ditzakete. Hori bai, proposamenak argudiatu egin behar dira, hautagai horrek saria zergatik merezi duen azalduz. Proposamenak egiteko eskabide orria Legazpiko Udalaren webguneko (legazpiko-udala.info) berriak atalean jarri dute. Udaletxeko Arreta Zerbitzuan ere jaso ahalko dira orri hauek. Hautagaiak otsailaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Alex Areizaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa