Goierritarra 411. zenbakia

Elkarrizketa:

Goierriko Hitza

Estanda Ordiziako neskek Logroñon dute partida

Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko liderra den Estanda Ordizia taldeak Logroñon jokatu dute bihar, 16:00etan. Emili Ortiz entrenatzaileak arabera, errioxarrak zortzigarrenak dira sailkapenean bederatzi punturekin, eta denboraldi hasiera kas...

Ordiziako Hitza

Capoeira eta maculele erakustaldia bihar Plaza Nagusian

Majori kiroldegian capoeira ikastaroa egiten ari diren gaztetxoek capoeira eta maculele erakustaldia egingo dute bihar arratsaldean Plaza Nagusian, 18:00etatik 19:00etara. Haiekin batera, Aldaia Capoeirakoek Donostian antolatzen duten ikastaroko ikasle...

Ordiziako Hitza

Gaztelekua itxita egongo da asteburuan

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla eta, Ordiziako Gaztelekua itxita egongo da asteburuan. Lukusain plazako gaztelekua hauteslekua izan ohi da hauteskundeak dauden bakoitzean, eta hautes mahaiak-eta prestatu behar dituztenez, ez dute zerbitzur...

Ordiziako Hitza

Jostailuak trukatzeko azoka egingo du Aisihezik

Aisihezi aisialdi elkarteak, jostailuen trukerako azoka egingo du datorren asteburuan. Eguerdian egin dute azokaren aurkezpena Asier Sarriegi Gazteria zinegotziak, Mikel Apaolaza Gazteria saileko teknikariak eta Alazne Elortza Aisihezi elkarteko kideak. Azken honek jakitera eman duenez, “azokaren helburuetako bat Gabonetan ematen den kontsumo handi horri bira bat ematea da”. Gaur egun “gizartea zein egoeratan dagoen eta errealitatea ikusita, trukean gauza asko egin daitezkeela” trasmititu nahi dute ekintza honen bidez, etxean erabiltzen ez diren jostailuak aldatuz, dirurik gastatu gabe jostailu “berriak” etxera eramateko aukera emanez eta gehiegizko kontsumoarekiko kontzientzia hartuz. Azoka azaroaren 25ean eta 26an izango da, Loinazko San Martin plaza azpian. Azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etatik 19:30era izango da truke azoka, eta larunbatean, azaroaren 26an, 10:30etik 13:00etara.

Beasaingo Hitza

Anjel Etxeberria gogoan, haur ibilaldia egingo da igandean

Aurtengoa 24. edizioa izango da, eta irteera honek emango dio, urtero bezala, hasiera Ostadar taldeak antolatzen duen Mendi Asteari....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Isabel Muela, Turismo zuzendariak Antioko lanak bisitatu ditu gaur

Mikel Serrano alkateak harrera egin dio lehendabizi udaletxean; ondoren Antion izan dira lanak bertatik bertara ikusten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

2012 urterako tasak onartu dituzte Legazpin, %3,1eko igoerarekin

Gaur goizean aparteko osoko bilkura ospatu dute Legazpin. Udal tasen ordenantzak izan dituzte hizpide, eta baita udal eraikinen garbiketarako enpresa aukeraketan izan diren arazo batzuk. Lehen puntua garbiketari dagokiona izan da. Hemen, Udalak Uni2 enpresari esleitu zion zerbitzua, baina zerbitzu hau eskaintzen hasi behar zirenean, forma arazo batzuekin topatu ziren: lehengo enpresak aurkeztutako pertsonal datuak eta benetan zirenak ez zetozen bat. Hau konpondu asmoz, udalak bertan behera utzi du hartutakoe esleipen erabakia, eta berriro ere lehiaketa publikora atera du zerbitzuaren kudeaketa. Bitartean lehengo enpresak jarraituko du zerbitzua eskaintzen. Alderdi guztiek aho batez onartu dute proposamena. Udal tasen puntua eztabaidatuagoa izan da. Udal gobernuan dagoen taldeak, Bilduk, oro har %3,1eko KPIaren igoera duten tasak aurkeztu ditu 2012 urterako. Uztaileko KPIa aplikatu diete aurtengo tasei. Zaborrei dagokienean, igoera %10ekoa izango da, Sasietak hala proposatuta. Ibilgailuen kasuan, %5eko, %7,5eko eta %10eko igoera izango dute tasek, ibilgailuaren potentziaren arabera, eta ibilgailu elektrikoentzako eta hibridfoentzako hobariak ere onartu dituzte. Azkenik, enpresen zaborra jasotzeko zerbitzuan mailakaketa berri bat egin dute, 20 eta 100 langile bitarteko enpresak, 100 eta 200 artekoak eta 200ndik gorakoak bereiztuz. EAJk desadostasuna agertu dio proposamenari. Ordenantza hauen onartze bideko formak ere kritikatu ditu, tasak Osoko Bilkurara ongizate batzordean landu ziren egun berean [...]

Legazpiko Hitza

Batzordeetan izena emateko epea ireki du Ordiziako Udalak

Ordiziako Udalak gaikako aholku batzordeetan izena emateko epea ireki du, udalak lantzen dituen gai desberdinen erabakietan parte hartzeko aukera eskainiz. Batzorde batzuk martxan daude dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, abiarazteko puntuan. Batzordeak “indartzea” eta “falta direnak abiaraztea” da udalaren asmoa. Horrez gain, herritarrak auzoz auzoko batzarretan parte hartzera deitu ditu udalak. Batzordeek dagokien arloa landuko dute, eta udaleko teknikariak, zinegotziak eta laguntzaileak arduratuko dira koordinazio eta funtzionamendu lanak egiteaz. Udalaren esanetan, batzordeak eragile zein norbanako orori irekita daude eta “ordainetan eskatzen den gauza bakarra konpromisoa da”. Parte hartzeko hilaren 18a baino lehen eman behar da (goizez harrera bulegoan -943 88 58 50–, arratsaldez Barrenan –943 80 56 30– edota partaidetza@ordizia.org helbidean). Batzorde bakoitzaren lehen bilera egunak zehaztu dituzte dagoeneko: Partaidetza eta komunikazioa, azaroaren 21ean; Gazteria 22an; Euskara 23an; Kirola eta Agenda 21, 30ean; Berdintasuna abenduaren 13an; Hirigintza abenduaren 14an; Kultura abenduaren 15ean; eta Ongizatea abenduaren 20an. Bilerak auzoz auzo Horrez gain, auzoz auzoko dinamikaren bigarren txandari ekingo diote berriz ere datorren asteartean. Txanda honetan, Ordiziako 6 auzo edo guneak lau batzarretan banatu ditu udalak. Aurreko txandan gehien hitz egin zutenak auzotarrek izan baziren, oraingoan udal ordezkariak izango dira azalpenak emango dituztenak. Bilerak 19:00etan dira udaletxeko batzar aretoan. Hauxe da batzarren egutegia: azaroak [...]

Ordiziako Hitza

Bideo esketxen lehiaketan botoa eman daiteke jada

Otamotzen eta Zingi Zangoren web guneen bitartez eman ahal izango da botoa; boto emaileen artean 2 pertsonentzako afaria zozketatuko da. Bideo...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

''Tournee'' luzemetrai frantziarra gaur, zineklubean

Mattieu Almaric-e, filmak Frantziako ikuspegi ezberdin bat erakusten du, industrialde, gasolindegi, errepideko hotel kaxkar eta tren klaustrofobikoez betetako eskenatokien bitartez.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Munduko musiken jaialdia bihar izango da, Ordizian

Sustraiez Blai kultur elkarteak antolatuta, hamaikagarren urtez egingo dute Sustraiez Blai jaialdia bihar, Ordizian. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean hasi eta egun osoan zehar, artisau azoka izango da herrigunean. 18:00etan berriz, La Tromba Matarusca eta Dilshad taldeak ariko dira Garagartza plazan. Jaialdi nagusia berriz, gaueko 21:00etan hasiko da. Flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Adabegi taldea, rumba katalana egiten duten Samueliko y los Guailers, eta Bombino, bluesman tuarega dira aurtengo gonbidatuak. Omara Bombino Moctar (bideoan), desertuko rock & roll eta bluesaren adierazle nagusitzat jotzen dute. Bere taldearekin batera, kaleratu berri duten Agadez diskoa aurkeztera dator. Jaialdiaren ondoren, parranda goizaldera arte luzatu nahi duenak, Sugaar tabernan izango du horretarako aukera, goizeko 01:00etatik aurrera, DJ Talo ariko baita bertan, musika jartzen.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa