Berdintasuna oinarri duten bi ipuin-kontaketa saio egingo dituzte

Bihar eta etzi, berdintasunari buruzko ipuin-kontaketa saioak egongo dira liburutegian. Bi saioak, sei, zazpi eta zortzi urteko umeei zuzendatua egongo dira, eta 17:30ean hasiko dira. Bihar, Filomena musugorri, errege ipuina kontatuko du Maite Frankok, eta etzi, Nire etxea, zure etxea da. Bi saioetarako sarrerak liburutegian eskuratu daitezke.  

Beasaingo Hitza

Latxartegiko saioa Bertsoa.com orrian

zingizango.com• Urriaren 15ean Latxartegin izan zen saioa jaso du Bertsoa.com web orriak. Hona hemen: Ikusi hemen

Legazpiko Hitza

Eguraldiak hobera egingo du datozen orduetan

Gipuzkoan asteburuko euri jasek zenbait kalte sortu ditu; Urretxun eta Zumarragan ere euria gogotik egin du, baina ez da nabarmentzeko moduko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampo Ordizia irabazle, azken momentuan

Ampo Ordiziak garaipen gogoangarria lortu du gaur Altamiran, La Vila iazko txapeldunari 18 eta 16 irabazita. Gogoangarria izan da, Krollek partidaren hondarrean hagetara asmatu duelako. Izan ere, Alacantekoak aurretik izan dira partida guztian. Partida...

Ordiziako Hitza

Ehun lagun inguruk parte hartu dute ‘Hartu hitza, piztu Ordizia’ ekimenean

Udaletxeko areto nagusian elkartu dira Ordiziko udaletxeko atarian datuak eman, bakoitzak bere izena zeraman gometxa jarri eta ehun lagun inguruk parte hartu dute gaur, udal gobernuak antolatutako Hartu hitza, piztu Ordizi ekimenean. Helburu nagusia ...

Goierriko Hitza

Olano harategiak 7. aldiz irabazi du Beasaingo Odolki Lehiaketa

Olano harategiko Isabel Imaz saria jaso berri Aurtengoa 27. Odolki lehiaketa izan da. Beasaineko Olano harategiak irabazi du zazpigarren aldiz. Ordu batak eta erdiak aldera, Isabel Imazek jaso ditu garaikurra eta 300 euroko txekea. “Odolkiari ezer berezirik ezin zaio egin, gauza sinplea da; mimatu, hori bai”, esan du Imazek Odolkiaren aurtengo Erregina bihurtuta jada. Erregina izanagatik, Olano harategiak Loinazeko Martin deunaren egunean, otsailean, Kofrade Egunerako odolkiak egiteko enkargua izango du. Hamasei odolkigilek parte hartu dute lehiaketan. Horietatik lau Beasainekoak izan dira, Ormaiztegiko eta Tolosako bina, eta Ordizi, Arrasate, Aia, Orio, Segura, Zarautz, Ezkio-Itsaso eta Eibarreko odolkigile bana. Beasaineko lau odolkigilek finalera pasa dira, Ormaiztegiko bi harakinekin, eta Orioko, Ezkio-Itsasoko eta Segurako harakinekin batera. Hogeita hamabi lagunek osatu dute epaimahaia. Taulatuan muntatutako mahaietan dastatu dituzte odolkiak. Argentinako La Plata hirian ‘Lazkao’ jatetxeko sukaldari Jose Boccardo, epaimahaikide izan da. Goierrin dagoela bigarren aldia dela esan du euskaraz, izan ere, Maizpiden ikasi zuen aurreko egonaldian. Euskaldun familia batean hazi zen Argentinan, eta bere berezko arbasoak italiarrak baziren ere, Euskal Herriarekin lotura berezia du Boccardok. Argentinan odolki asko jaten dela gehitu du, “baina benetakoa hemengoa da”. Beasaineko Odolki Kofradiak antolatu du lehiaketa. Eguerdiko ordu batak eta erdiak ez zirenean, tabernan saltzeko odolki pintxorik ez [...]

Goierriko Hitza

Bihar bingoan ibiliko dira Segurako jubilatuak eta pentsiodunak

Atseden pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak antolatuta, bihar, urriak 27, bingoan ibili ahalko dute segurarrek. Parte hartu nahi duenak 16:00etarako Atseden elkartera joan behar du. 18:00etara bitartean ibiliko dira joku horretan.

Estitxu Imaz

Txomenarena parkearen behin betiko epaiaren arabera, Udalak 1.300.000 euro ordaindu beharko ditu

Txomenarena parkearen behin betiko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren arabera, Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro inguru ordaindu beharko ditu. Epaiari dagokion diru kantitatea 600.000 eurokoa da, gainerakoa 20 urtez sortutako interesei dagokie. Idiazabalgo Udaleko teknikoen ustez, 700.000 euro inguru izango dira. Txomenarenako parkea dagoen lursaila duela hamabost bat urte desjabetu zuen Idiazabalgo Udalak, parkea herriarena izan zedin. Lur sailaren jabeek desjabetza auzitara eraman zuten. Lurraren balorea Desjabetza prozesuan zehaztutako lurraren balorea onartu egin zuen epaileak, baina bertako zuhaitz zaharren balorea neurtzeko erabili zen sistema, ez zuen ontzat eman. Ondorioz, Idiazabalgo Udalari diru gehiago ordaintzeko agindua eman zion. Lurjabeek ez zuten epailearen erabakia onartu, ordea, eta helegitea jarri zuten. Ioritz Imazen hitzetan «Udalak ere, bere aldetik ezer galtzeko ez zuela eta, errekurtsoa aurkeztu zuen». Urtez-urte, epaiz epai, azken muturreraino iritsia da auzia. Eta epaiaren arabera Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro ordaindu beharko ditu. Imazen arabera, «2011ko aurrekontuetan egindako kalkuluak onak izan ziren, eta beraz, orain hori ordaintzea tokatuko zaio Udalari». Azaroaren 15ean egingo du ordainketa. Udalaren desadostasuna Idiazabalgo Udala ez dago konforme epaileak erabakitakoarekin. Imazen hitzetan «lotsagarria iruditzen zaigu epaileak hartutako erabakia, jabego pribatua lehenetsi duelako interes kolektiboaren gainetik, Txomenarena parkeak herri osoari ematen baitio zerbitzua». Bere ustez, horrelako [...]

Estitxu Imaz

LABeko erretiratuek “pentsio duinak” aldarrikatu dituzte

LAB sindikatuko erretiratuen sailak  ikasturteko bigarren bilera egin du gaur, Ordizian. Azoka eguna dela aprobetxatuz, elkarretaratzea ere egin dute goizean, Gure eskubideak defenda ditzagun lemapean. Azokan zebilen jendearen artean, informazio orria...

Arkaitz Apalategi

Santikutz xake elkarteak txikienentzako eskolak hasi ditu aste honetan

Bigarren mailako liga txapeldunaren kopa Legazpin• Legazpiko Santikutz xake elkartea lanean hasi da. Aste honetan hasi dituzte gaztetxoen eskolak. Ateak irekita daude. 12 urtera arteko gaztetxoen eskolak astelehenetan egingo dituzte, 19:00etatik 20...

Legazpiko Hitza

Buruko gaixotasunen inguruan hitzaldia antolatu du Agifesek

Familiak, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen bilakaeran duten garrantziaz arituko dira gaur, 18:00etan Aizpurunea kultur etxean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zeraindar asko ari da parte hartzen kultur asteko ekitaldietan

Zeraindar asko ari da parte hartzen kultur asteko ekitaldietan, eta pozik daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin. Larunbatean hasi zen kultur astea Zerainen. 11:00etatik aurrera, haurrek marrazki rallyan parte hartzeko aukera izan zuten. Behin lanak bukatu eta gero, beraien lanak frontoian zintzilikatu zituzten bazkaltzera zihoan jendeak ikusteko helburuarekin. Arratsaldeko ordubietan pilotalekuan elkartu ziren 50 lagun inguru, indaba jana egiteko. Bertan ziren Dani eta Pello trikitilariak giroa alaitzen. Garik bibolina jo zuen bestalde, eta herritarrek makina bat euskal kanta abesteko aukera izan zuten. Iluntzean, 19:00etatik aurrera II. Patata Tortilla Lehiaketa egin zuten. Zortzi taldek parte hartu zuten. Epaimahaia berriz, bost lagunek osatu zuten. Bazkaltzen ari zirenen artean zozketa eginda aukeratu zituzten bost lagun horiek. Epaimahaiko kideek tortillak dastatu eta gero, eman zituzten jakitera irabazleen izenak: Miren Makatzaga eta Arantzazu Muñoa. Bigarren, Haritz Iztuetiak eta Ion Muñoak egin zuten, eta hirugarren, Alaitz eta Aitziber Makatzagak. Igandean, jubilatuen eguna  Igandean, jubilatuen eguna egin zuten. 13:00etan meza izan zen, eta ondoren 45 lagunek bazkaria egin zuten Ostatun. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariak ere bertan izan ziren. Bazkariaren ondoren, bi ordulari zozkatu zituzten, bat emakumezkoen artean eta bestea gizonezkoen artean. Otatza sagardotegiko Ramoni Lopetegi eta Joxe Antonio Iparragirre senar-emazteei tokatu zitzaizkien, bi opariak. Eskertza bertsolariei Urte [...]

Estitxu Imaz

Teknologi berriak familietan nola erabili izango dute bihar hizpide, Ezkio-Itsason

Bihar, urriak 26, Teknologia berriak familian nola erabili lelopean, hitzaldia emango dute Etxadiko psikologoek Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:30etan hasita. Hitzaldi hori, antolatu dituzten hiru hitzaldietatik lehendabizikoa izango da. Beste biak a...

Estitxu Imaz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa