Patxi Arrondo bolari zeraindarrak irabazi du Osinalde txapelketa

Patxi Arrondo zeraindar bolariak irabazi zuen larunbatean Gabiriako 18. Osinalde Bola Txapelketa, Alkain-Buru bolatokian 40 partaideren artean jokatutakoa. Seiko jokoarekin fidel izan zen Arrondo. Lehiaketako sei tiraldietan seina puntu lortu (36 dener...

Goierriko Hitza

Joxe Munduate laugarren izan da Elgoibarko saioan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetan asteburuan jokatu den saio bakarrean, Elgoibarren, zapatuan, Joxe Munduate ataundarra zen partaide goierritar bakarra. Laugarren puntuazio altuena atera zuen Munduatek: 447,5 puntu. Jokin Uranga az...

Aimar Maiz

1970ean jaiotako lagunek bazkaria dute, Lazkaon

Kinto bazkaria antolatu dute Lazkaon 1970. urtean jaiotako lazkaotarrentzat. Urriaren 15ean egingo dute, Olaberriko Etxezuri sagardotegian. Izena larunbat honetarako, urriak 8, eman behar da (680 48 40 78, arratsaldez). Joan behar dutenek 50 euro sartu...

Aimar Maiz

Itsasondon zabaldu dute mendi bizikleta zeharkaldirako izen-ematea

Urriaren 15ean jokatuko da Itsasondon mendi bizikleta zeharkaldia, 15:30ean hasita. Izena emateko epea ireki du Ijitu elkarte antolatzaileak. www.itsasondobtt.com webgunean apunta liteke. Bi ibilbide egin ahalko dira, 22 edo 30 kilometro luzekoak.

Aimar Maiz

Nafarroako Andia mendira irteera egingo du igandean Ostadarrek

Euskal Herriko erdigune geografikoa bisitatzeko aukera izango da iganderako, Ostadar mendi taldeak antolatu duen ibilaldian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Asfaltatze lanak direla eta, trafikoan aldaketak Zaldizurreta kalean

Gaur hasi eta ostiralera arte, asfaltatze lanak egingo dituzte Zaldizurreta kalean. Lanek irauten duten bitartean trafikoan hainbat aldaketa egingo dituztela iragarri dute Beasaingo Udaletik. Trafikoa noranzko bakarrean egongo da aste guztian, biribil...

Beasaingo Hitza

Barrenako zeramika ikastaroan izena emateko epea ireki dute

Barrena kultur etxeak urtero antolatu duen zeramika ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Eskolak asteartero eta ostegunero izango dira, 19:00etatik 21:00etara, Barrenan. 943 80 56 30 zenbakira deitu behar da izena emateko.

Ordiziako Hitza

Hilaren 14ko kantu afarirako txartelak Hitzaron daude salgai

Ordizia Kantuz ekimenari bukaera emango dion kantu afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Hitzaro elkarteak Milagrosan duen bulegoan (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66). Kantu afaria hilaren 14an izango da Plaza Nagusian, 21:00etan. Aurretik kantu...

Ordiziako Hitza

San Migel jaiak Gaintzan

10:30: Meza nagusia. Ondoren: Jubilatuentzat hamaiketakoa Kale Txiki tabernan. 12:00: XXVIII. Txirrindulari igoera Eneritz eta Amets trikitilariek alaiturik. 19:00: Mondejua eta ardoa neurrian. Ondoren: Erromeria Eneritz eta Amets trikitilariekin.  

Goierriko Hitza

San Migel jaiak Altzagan

17:00: Bizikletaz ginkana, 10 urte bitartekoentzat. 18:00:  Patinetan ginkana, 10 urtetik gorakoentzat. 19:00: III. Patata tortilla lehiaketa.

Goierriko Hitza

«Zaldibiako jendeak gosea zeukan udal kudeaketan aritzeko»

Joxean Etxabe (Zaldibiako alkatea). Elkarrizketa. Zaldibiako udalaren buru da Joxean Etxabe (Zaldibia, 1970). Alkatearen figura aldatu nahi du, ororen gainetik eta gainean dagoen pertsonaje izatetik eskumenak batzordeen lanketari utzita. Hirugarren haurra izan berritan, «etxean lan bikoitza, eta udaletxean zer esanik ez», dio. Udalen martxa ezagutzen du lehendik, Zeraingoan lan egiten baitu. Ostegunetan egongo da udaletxean, herritarrak hartzeko. Beste egunetan, lanaldi erdirako laguntzaile bat dauka. Udalaren ardura hartu zenuenetik, zertarako astia izan duzu orain arte? Taldeak osatzen eman dugu orain artekoa, herritarren iritzi piloa jasotzen. Talde osatze jatorra joan da, parte-hartze handiarekin. Guk hori bultzatzen genuen gainera. Orain, ea batzordeak martxan hasten zaizkigun. Bost batzorde dira, erabakitzeko ahalmenarekin. Bat berria da, parte-hartzearena. Bost batzordeak hirigintza, kultura, zerbitzuak, ingurumena eta sortu dugun berria dira: herritarren parte-hartzea sustatzeko batzordea. Gai konplexu batzuk badauzkagu Zaldibian —bat, Bilorekoa— eta orokorrean ahal den jende gehieneko batzorde bat osatu nahi genuen. Zer funtzio du? Biloreren kasuan sektore asko ukitu beharko ditugu. Ez da zer egingo litzatekeen, baizik horri soluzioa nola eman. Bestetik, korapilo handiak sortzen badira, hau izango litzateke denei eragiten dieten gaiak lantzeko gunea. Herri batzarrak egiteko asmoa ere baduzue, urtean bi gutxienez. Bai, gai horiek berriz hartu, eta nola doazen informazioa zabalduko da. Batzarrean bertan [...]

Aimar Maiz

Itsasondoko haur eskolan 19tik 30era da matrikula

Itsasondoko haur eskolan 2011-2012 ikasturterako matrikulazio epea datorren astelehenean irekiko dute. Irailaren 19tik 30era eman ahalko da izena. Gurasoek aurrez informazioa jaso nahiko balute, aste honetan eskura dezakete, 07:30etik 17:00etara bitart...

Aimar Maiz

Agirreren ‘Dolpo’ ikuskaria Maizpiden, bihar

Joxe Ramon Agirre Marron mendizale ataundarrak ekoitzitako Dolpo ikus-entzunezkoa emango dute bihar, asteazkena, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Udako 38. Ikastaroen egitarauko azken aurreko emanaldia da. 21:30ean hasiko da, euskaltegiko zinema aretoan...

Aimar Maiz

Artasoroetan kaltea sortzen ari zen basurde bat ehizatu dute Zaldibiako ehiztariek

Zaldibiako ehiztariek 138 kiloko basurdea ehizatu zuten, herenegun. Herriko soroetan eta alorretan «sarraski handiak» egiten ari zen aurreko asteetan, eta erakundeen baimen berezi bat lortu ondotik akabatu dute basapiztia, ehiza handiaren garaia izan ez arren. Harrapaketa igandean izan zen. Zaldibiako ehiztari talde bat elkartu, eta goizeko bederatzietan ekin zioten basurdearen aztarnen atzetik. Aranguren baserritik Barriola baserrira arteko artasoroaren ondoan atzeman zuten piztia, eta tiroz bota. Basurdeak, ehizatua izateko herioan, gogor egin zuen aurre. Ehiztarien zakur bat hil zuen, eta beste bat hilzorian utzi du, ehiztariek egunkari honi azaldu diotenez. Ehiza bukatutakoan, baskulan 138 kiloko pisua eman zuen basurdeak. Ehiza larrirako debeku garaia da oraindik, baina kasu horretarako baimena lortu dute. «Basurdeak Zaldibia inguruko artasoro eta bestelakoetan egiten ari ziren txikizioak ikusita, baserritarrek kexa asko eman dituzte. Sarraskiak egiten ari zen», esan dute ehiztari taldekoek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Ehiza Federazioaren baimena zeukaten igandeko animalia akabatzeko.   Gezia barruan Behin basapiztia hildakoan eta ehiza bukatutzat emandakoan, ezusteko bat gehiago iritsi zen. Tripak ateratzeko eta garbitzeko barrena ireki ziotenean, basurdeak barruan arku tiraketan erabili ohi diren jaurtigai bat zeukala jabetu ziren ehiztariak. «Gezi handi bat zeukan, 20 bat zentimetrokoa. Bizkarrezurraren azpian zegoen, solomoa esaten zaion haragian sartuta. Biriketara iristeko gutxi falta [...]

Aimar Maiz

Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko ikastaroa antolatu dute

Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko beste ikastaro bat antolatu du Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. Ikastaro horren helburu nagusia, «herritarren artean euskara lantzeko zabalkundea» egitea da. Zabalkunde hori, herritar guzt...

Ordiziako Hitza

Ruben Lanzen garaipena eta errekor berria Urnietako Herri Biran

aiurri.com• Herenegun eguerdian egin da Urnietako Herri Biraren XV. edizioa. 9,5kilometroko ibilbidean 113 parte hartzaile izan dira; horietatik 111 iritsi dira helmugara. Ruben Lanz legazpiarra izan da garailea eta errokor berria jarri du 28:47ko de...

Legazpiko Hitza

Helduen eskolan matrikula egiteko epea ireki dute

Helduen eskolan matrikula egiteko aukera ireki dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. Irakurtzen eta idazten ikasteko, DBHko titulua lortzeko eta ingelesa eta euskara ikasteko aukerak ematen dituzte. Baita unibertsitateko eta goi mailako moduloak egit...

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa