Concepcion Ruizen ''Paisaiak eta erretratuak'' ikusgai Juan de Lizarazun

Urretxuarrak egindako margolanak igandera arte izango dira ikusgai, egunero 17:30etik 20:30era; gaur erakusketa gela itxita izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Berritsun eta Txelotxen izena emateko epea ireki dute

Berritsu eta Txelotxe ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 30era arte, 16:00etatik 17:00etara eman ahalko da izena bi ludoteketan. Berritsun, egunero bi txanda egingo dituzte. Lehen txandarako, 17:00etatik 18:30era, lau eta zortzi urte...

Beasaingo Hitza

Euskal Herriko finalerako txartela lortu du Azurmendik

Euskal Herriko I. Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finalean aritzeko txartela lortu du asteburuan Iñaki Azurmendi arriarandarrak. Atzo, igandea, Arbizun (Nafarroa) jokatu zen kanporaketan, hirugarren egin zuen eta, beraz, azaroaren 6an Elizondon (...

Beasaingo Hitza

Stock azokarako izena etziko eman behar da

Ordiziako merkatari elkarteak udalaren laguntzarekin irailaren 30, eta urriaren 1 eta 2rako antolatu duen stock azokan parte hartu nahi duten merkatariek etziko 20:00ak baino lehen eman behar dute izena 943 88 73 edo 615 79 64 68 zenbakietara deituta. ...

Ordiziako Hitza

Tximista eta geltokia lotzeko bidegorria egiten aste honetan hasiko dira

Tximistako zubia eta Renferen tren geltokia lotuko dituen bidegorri zatiaren lanak aste honetan hasiko dituzte Barrena parkearen sarreran. Obra horrek hilabete eta erdi iraungo du, Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailak dioenez....

Goierriko Hitza

Ederki sufrituta irabazi dio Ampo Ordiziak Vigori

Uste baino gehiago sufrituta irabazi du Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen partida (21-16). Universidade de Vigo talde igo berria izan du aurkari, eta aurrez aurre, lotsarik gabe, egin diete aurre galiziarrek goierritarrei. Lehen z...

Goierriko Hitza

Eskarabilla auzoan jaiei hasiera eman diete, gaur

Konbo Soyuz talde goierritarraren kontzertua Hasi dira Eskarabilla auzoko jaiak. 12:00etan bota dute txupina, eta 13:00etan patata tortila lehiaketara aurkeztutako hamalau lagunen tortilak dastatzeari ekin dio epaimahaiak. Paso tabernako Bittor San ...

Goierriko Hitza

Santaisabeletako balorazio positiboa egin dute

Modu oso positiboan baloratu dituzte Santa Isabel jaiak; gauzak hobetu daitezkeela onartu du, dena den, festa batzordeak eta egindako gomendioak kontutan hartuko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Indiatik, Japoniara eta Beasaina

Saori tenpluko fraideek utzitako ondarea da kempoa. Bigarren Mundu Gerran, txinatarrek eta japoniarrek elkarri erakutsitako tekniken oinarria. Txinatik Japoniara eraman zituzten arte martzialei erreferentzia egiteko erabiltzen den izena ere bada, baina, sustraietara jota, adituek uste dute Indian duela jatorria. Askorentzat, arte martzial guztien ama ere bada. Beasainen eta Goierrin, asko izan dira, eta dira gaur egun, kempoa ikasten dutenak. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza da, 1984tik Beasaingo Shorinji-Kempo elkarteak erakusten duena. Antzizar kiroldegia obretan zela egin zuten elkarteko kideek lehen erakustaldia. Estreinatu gabeko pista zapaldu zuenetako bat da Jon Cuña, 35 urte baino gehiagoz irakasle lanetan ari dena. Urte batzuk beranduago hasi zen Juan Lasa, «orain 26 urte inguru», eta ordutik elkarrekin aritzen dira. Beasainen, ia familia guztietako kide bat behintzat, kempoko eskoletara joan dela kontatu du  Cuñak. Zumarragan ere antzekoa gertatzen omen da, eta eskualdean ez omen dago «kempoak adina jende mugitzen duen beste ekintzarik». Izan ere, onurak besterik ez ditu kempoak, «nahiz eta lehen begiratuan ostikoak eta golpeak besterik ez diren ikusten», zehaztu du Cuñak. Gorputza egoera fisiko onean mantentzeko ariketa aproposa da, eta norberak bere burua defendatzen ikasten du. «Kempoan ez da inolaz ere erasorik onartzen, lan guztia defentsa lana izaten da». Burua arin mantentzen ere laguntzen du, [...]

Eskeine Legorburu

Apustu ikusgarria egin dute Alegia auzoko festetan

Auzotarrek ederki gozatu dute gaur arratsaldean herriko bi talderen artean egin duten apustuarekin. Behin hasita, desafio xelebrea prestatu dute gainera. Aurrena, sokatiran; gero, behia jezten; segidan lastoa leretan eraman; astoarekin zelaiari bina i...

Goierriko Hitza

Inoxcra eta Caja Rural nagusi Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketan

Goierriko bi taldek, Beasaingo Inoxcrak eta Ordiziako Caja Ruralek irabazi dituzte Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelak, aurrenekoak kadete mailan eta bigarrenak jubeniletan. Jose Ramon Marotias zenaren omenezko X. proba jokatu dute gaur Ordizian eta Gipuzkoa mailako taldeak aritu dira lehian; kadeteetan 15 taldek parte hartu dute eta jubeniletak 13 taldek. Caja Rural taldeko Santi Osorok azaldu duenez, “kadeteetan ez da alde haundirik izan” eta nahiko proba estua izan da, aurreneko hiru taldeak minutu baten gorabeheran iritsi baitira helmugara. Inoxcrak egin du denborarik onena, eta haren atzetik gelditu dira Andoaingo Txirrindulari Eskola eta Lan Mobel taldea. Jubeniletan berriz, “erraz” nagusitu da Caja Rural. “Aurreko bi taldeak harrapatu” egin dituztela azaldu du Osorok, eta minututik gorako aldea atera diote bigarren egin duen Galdiano taldeari. SAILKAPENA Kadeteak: Inoxcra                  36.02 Andoaingo T.E.    36:36 Lan Mobel             37.09 Jubenilak: Caja Rural             47:29 Galdiano eraik.    48:46 Sumofic                 49:34 Ordizian lortutako txapelekin, aurten egin duten denboraldi bikaina borobildu dute Goierriko bi txirrindulari taldeek. Bi ibilbide Ordizian hasi eta bukatuta, bi ibilbide zituzten antolatuta. Kadeteek 20 kilometroko ibilbidea egin dute, Ordiziatik Alegiaraino. Jubenilek berriz, 34 kilometroko zatia egin dute, Amezketaraino joan eta etorri.

Arkaitz Apalategi

Auzitegi Nazionalak debekatu egin du biharko presoen aldeko manifestazioa

Bihar Ordizian euskal presoen eskubideen alde egitekoak ziren manifestazioa eta ondorengo ekitaldia debekatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ordiziako txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauaren barruan, Maite zaituztegu eguna antolatu d...

Ordiziako Hitza

Gabiriako aktoreek egindako film laburra bihar estreinatuko dute

Iritsi da gabiriarrek azaroan grabatu zuten film laburra ikusteko eguna. Orduan herriko toki askotan grabatutako sekuentziak batu eta pelikula nola geratu den bihar ikusi ahalko dute, estreinaldian, 22:30a aldera, plazan. Gazteen ekimenez egin da filma. Azken hilabeteetan pelikularen edizioa egiten eta beste eszena batzuk hartzen aritu dira. Lan horretan Alex Areizaga aritu da.  Aritz Ormazabal ibili da kameralari eta diseinu lanetan, eta Haritz Berasategi arduratu da soinu teknikari zereginaz. Filmak apustu gosez bizi den herria irudikatzen du. Erronka, desafio eta apustuak azaltzen dira pelikulan, umorearekin uztartuta. Ikusleak barre egingo duela aurreratu dute egileek. Hala ere, amaieran parabola baten bidez zer pentsatua emango dio ikusleari. Jende aurrean aurkeztu ondoren, kopiak herritarren eskuragarri jartzeko asmoa dute egileek. Aurretik afaria Filma ikusi  aurretik, gabiriarrek herri afaria egingo dute. Grabaketa eguneko oroitzapenak berritzeko garaia izango da afal ordua.  Ondoren lana ikusteko unea etorriko da, norberak egindako aktore lana gogoratu eta barre egiteko. Filmaren atzetik, beste oroitzapen batzuk berritzeko irudi gehiago emango dituzte, duela urte batzutako festetako bideoa eta argazkiak, adibidez.

Goierriko Hitza

Ioseba Izagirre: “Jendea ezagutu, eta proposatutakoa egiteko gai zarela ikusten duzu”

Ekainaren 10ean abiatu zen Erromatik Ioseba Izagirre (Ormaiztegi, 1980) Donejakue bidea egiteko. Santiagora abuztuaren 6an iristea du kalkulatuta, eta handik Fisterrara joango da. Guztira bi hilabete inguruko bidaia ari da egiten. Orreagara (Nafarroa) aurreko asteburuan irtsi zen, eta Santiago egunak Burgosen (Espainia) harrapatuko du astelehenean. Zergatik erabaki zenuen bidea egiteko Erromatik hastea? Orreagatik eta beste leku batzuetatik dagoeneko dezentetan eginda daukat, eta pixka bat aldatu nahi nuen. Lagun batek esan zidan bere lagun batek egina zuela, eta informazioa biltzen hasi nintzen. Erronka polita iruditu zitzaidan, eta egitea erabaki nuen. Italia eta Frantzia zeharkatu dituzu, eta, Nafarroatik igaro ondoren, Espainian sartu zara. Non ibili zara ondoen? Orain arte, zati guztiek denetik izan dute, eta Espainian ere hala izango da. Adibidez, Italian oso gustura ibili nintzen, batez ere italiarrek duten jarreragatik. Asko hitz egiten dute, eta laguntzeko prest daude beti. Ibilbidea ere oso polita zen, baina Frantziakoa gehiago gustatu zait. Jendearen jarrera ordea, batere ez. Ez zuten laguntzen, eta zerbait galdetu eta beste aldera begiratzen zuten.Baina jende ona ere aurkitu dudala esan behar dut. Ez da lehen aldia Donejakue bidea egiten duzuna. Zer du horrenbeste erakartzeko? Nik uste dut bide guztiek izan dutela esanahiren bat. Aurrenekoa nahi nuelako egin nuen, gai nintzen [...]

Goierriko Hitza

Izagirre anaien lagun-taldea etapa ikustera joango da

Ormaiztegiko Izagirre Anaiak Jarraitzaile Taldeak datorren astelehenerako, uztailak 25, goiz pasa antolatu du. Ordiziako Klasika jokatuko da, eta ormaiztegiar txirrinduzaleek herrikideak animatzera joateko txangoa prestatu duela jakinarazi du. Oraingoz...

Goierriko Hitza

Ordiziako presoen aldeko manifestazioa debekatzeko eskatu du PPk

Ordiziako jaien barruan, txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauan, manifestazioa deituta dago igande arratsalderako, Euskal presoak beraien eskubideen jabe lemapean. PP alderdiko Carlos Urquijo legebiltzarkideak, martxa hori debekatu dezala eskat...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa