2012/1/27

Balentzategi herri eskolan urtarrilaren 30etik aurrera izena eman ahal izango da

Hezkuntza Sailak urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean ireki du matrikula egiteko epea. Hori dela eta, Gabiriako Balentzategi herri eskolak duen eskaintza eta funtzionamendua agertu nahi die interesatuta dauden guztiei, batez ere, aurten bi et...

Estitxu Imaz

Gabiriarrak aurten egun osoan ibiliko dira Santa Ageda eskean

Aurten otsailaren 4a larunbata denez, gabiriarrak egun osoan ibiliko dira Santa Ageda eskean. 07:30ean Osinalde elkartean bilduko dira kafea hartzeko, eta ordu erdi beranduago Aztiriara abiatuko dira. 08:30erako bertan egongo direla aurreikusten dute. ...

Estitxu Imaz

Euskal Herriko Mus txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa larunbatean egingo dute

Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa larunbatean, urtarrilak 28, jokatuko dute Itzala tabernan, 16:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Lehendabiziko postuan sailkatzen den bikoteak herrialdeko kanp...

Estitxu Imaz

«Nafar guztiek betebehar berdinak dituzte, baina eskubideak ez»

Itziar Aizpeolea eta Xabier Carnicer «Egoera ekonomiko larrian» daude Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolan, eta ekarpen ekonomikoak eskatzeko, kanpaina solidarioa egiten ari dira Euskal Herriko ikastoletan. Itziar Aizpeolea eta Xabier Carnicer beas...

Beasaingo Hitza

Jakintzako aurrematrikula astelehenetik aurrera egin daiteke

Jakintza Ikastolak gogorarazi nahi du datorren astelehenetik, hilak 30, otsailaren 10era bitarte egin daitekeela 2012-2013 ikasturterako ikasleen aurrematrikula. 2010ean edo lehenago jaiotako haurrek egin dezakete aurrematrikula, bai Villa Eugenian eta...

Ordiziako Hitza

Odilo Rivela: «Motzak izaten dira borrokaldiak, baina intentsitate handikoak»

Txinako kultur ondareak utzitako osagairik nabarmenetakoa da Wu-shua. Wu hitzak militar esan nahi du, eta shu hitzak, berriz, artea. Borrokaren artea edo arte martziala da, beraz, haren itzulpen egokia. Odilo Rivela (Beasain, 1978) zortzi urte zituenet...

Beasaingo Hitza

Badator... GoiBerri!

Goierriko Hitza

Ampo Ordiziak Gernikan du Kopako finalerdietako partida, bihar

Ampo Ordizia denboraldi borobila osatzeko bidean da aurten. Ligan, Valladoliden irabazi zuen aurreko igandean, historian lehengo aldiz. Asteburu honetan historia egiten jarraitzeko aukera izango du, Errege Kopako  finalera iristeko bidea samurtu baitezake Gernikan irabazita. Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du  Bizkaia Gernikaren kontra, bihar, 16:30etik aurrera, Urbieta zelaian. Partida jokatzeko Phil Huxforden baja izango du Ampo Ordiziak. Gernikak, berriz, gizon guztiak jokatzeko prest ditu. Altamiran jokatutako ligako partidan ordiziarrek irabazi zieten basurdeei, baina kopako partida ezberdina izango delakoan daude Axio Arañaren mutilak. Urbietako zelaia lokaztuta egon ohi da neguan eta zelai mota horretan jokatzen asmatu beharko dute Ordiziako mutilek. Ostikoetan ondoen moldatzen den taldeak partida eskura izan dezake.  Finalerdietako itzulerako partida otsailaren 19an jokatuko da.

Ordiziako Hitza

Goierri elkarteak iazko mendi irteeren irudiak bildu ditu ikus-entzunezkoan

Gaur egingo dute mendizale elkartearen irteerako argazki emanaldia, 20:00etan, Labeaga aretoan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarragatik Izazpira igoko dira mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak taldekoek Goierri garaian barrena egingo dute astebururoko mendi irteera. Zumarragatik Izazpira mendira igoko dira, Samiñotik barrena. Irteera igandean da, eta 08:00etan abiatuko dira elkartetik.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa