
Egutegia zehaztuta, ordutegiak eta bolatokiak finkatuta, eta eskualdeko txapela jokoan dela, hastera doa Goierriko Bola Txapelketa. Hogeita laugarren aldia izango du aurtengo lehiaketak, larunbatean hasi eta martxoaren azekenera arte luzatuko denak. Denera zazpi jardunaldi izango dira, guztiak larunbatetan, eta tiraldi bakoitzean lortutako puntuen batura handiena duenak jantziko du Goierriko txapela. Aurreko urteetan bezala, berrogei bat bolarik parte hartuko duten aurreikuspena dute antolatzaileek. Txapelketaz txapelketa jarduten diren bolariek eurek atondu dute oraingoan ere egutegia, eta jardunaldi bakoitzaren martxa lehiaketak bisitatuko duen herrikoek hartuko dute beren gain. Ia hutsunerik gabe, otsailean geratzen diren zapatu guztiak eta martxokoak hartuko ditu Goierriko bola demak. Izena emateko aukera goizez nahiz arratsaldez egongo da, 10:30etik 11:30era, eta 16:30etik 17:30era. Bi ordu horietan izena eman duten partaide guztiek bota arte jarraituko du jardunaldiak. Otsailari dagokionez, hiru tiraldi izango dira. Gabirian ekingo dio bolak bueltaka, etzi, Alkainburu pilotaleku atzeko bolatokian. Ondoren, Idiazabalera eta Segurara joango dira bolariak. Martxoan, berriz, Zerainen berrekingo zaio txapelketari, hilaren 10ean. Lehenengo larunbatean tiraldia egongo da, Olaberrian, baina ez da txapelketarako baliagarria izango. Joxe Kerejeta bolari olaberritar zenaren omenezko lehiaketa independentea jokatuko da martxoaren 3an. Zerain eta Legazpi igaro ondoren, Olaberriara itzuliko da berriz bolatea, martxoaren 24an, baina orduan lehia ofiziala jokatzeko. Bukaera, Mutiloan [...]

Koldo Zubeldia olerkari zaldibiarrak poesia errezitaldia egingo du bihar herrikideen aurrean, noizean behin halako kultur ekitaldiak garatzeko duen ohiturari segiz. Beste batzuetan bezala, Pello Ramirez biolontxelo-jotzaile ordiziarra izango du lagun; ...

Lazkaoko San Benito ikastolan gaur arratsaldean ez da eskolarik izango. Sektore publikoan aurreikusten diren murrizketen kontra hainbat sindikatuk deitu duten lanuztearekin bat egin dute ikastolako langileek, bozketan. Hala, gaur 14:30etik 16:30era ez ...

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Su Eskola Fundazioak gazte lokaletan suaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan. Azken bost urteetan 21 sute izan dira gazteek erabilitako egoitza, lonja eta txaboletan, eta horietako gehienak neguan izan dira. Koltxoi eta sofak erre izan dira halakoetan, zenbaitetan, barruan sua egitearen ondorioz, beste batzuetan hautsoentzia zakarrontzian husteagatik, edota bestelako zenbait prebentzio neurri ez hartzeagatik. Sute horiek gehienetan txikiak izan diren arren, zenbaitetan kalte larriak eragin dituzte etxeetan. Maider Ziganda Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzuetako zuzendariak eta Su Eskola Fundazioko zuzendari Iñigo Aldasorok aurkeztu dute kanpaina. Aldundiak 2.500 liburuxka banatuko ditu Gipuzkoako udalerrietan, horiek gazteen lokaletara helaraz ditzaten. “Kanpaina honen helburua lokal hauetan bildu ohi diren gazteei istripuak ekiditeko kontuan hartu beharreko irizpideen berri ematea da. Izan ere, negua da urteko garai arriskutsuena, hotza dela eta erabiltzen diren berogailu sistemek sor ditzaketen arriskuen ondorioz”, adierazi du Zigandak. Istripu kopuru hori saihesteko hainbat prebentzio neurri eman dituzte ezagutzera. Gazte lokaletarako aholku erabilgarriak Lokal horietan suteak saihesteko honako bederatzi neurriak eman dituzte ezagutzera: -Lapurrak ez dira aparatu gehiegirekin gainkargatu behar. -Zaborrontzira ez da hustu behar busti gabeko hautsontzirik. -Berogailuak ez dira jarri behar gortina, sofa edo altzarien ondoan, eta horien gainean ez da arroparik lehortzen jarri behar. -Lotara joan edo [...]

Zeraingo Udalak Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren segidan zeuden lur sailak erosi zituen. Egun lur horietan zeuden pinuak atera eta bertako zuhaitzak landatzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik 400.000 euroko diru laguntza jaso zuen Zeraing...

Beasaingo udal aurrekontuak onartzeko osoko bilkura gaur zortzi egingo dute. Horren aurretik ordea, udal gobernu taldeak egindako proposamena aurkeztu du herritarren aurrean. Proposamen horren arabera, udalak 13,5 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino %5 gutxiago. Horri, fondo foralari itzuli beharreko dirua eta aurreko urteetatik datozen maileguak gehitu behar zaizkio. Hala, udalaren zorpetze maila %6,67koa dela azaldu dute udal gobernuko ordezkariek. Egoera horretan, gastu arruntak eta inbertsioetarako diru kopurua murriztu egingo dute. Koldo Agirre alkatearen arabera, aurrekontua «orokorrean nahikoa adostuta» dago, eta ez dute aldaketa handirik espero. «Alderdiekin bilera batzuk egin ditugu, eta nahikoa adostuta daudela esan liteke». Hala, datorren ostegunean egingo duten osoko bilkuran proposamen hori aurrera ateratzea espero du alkateak. Gobernu taldeak egindako proposamenaren arabera, udalak 13,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2012. urtean, iazkoa baino %5 txikiagoa. Hori dela eta, «inbertsioetarako nahiko genukeena baino diru gutxiago» izango dutela azaldu du Agirrek. Kopuru horren atzean, udalaren diru sarreretan izandako «murrizketa handiak» daude. Udal tasak eta zergak ere ez dira igo azken hiru urteetan –zaborrarena salbu–, eta aurten ere mantendu egingo dira. Tasak igo ez badira ere, «populazioaren gorakadari esker» sarrera horiek hobetzea espero dute. Aurrekontu murrizketa dela eta, gastu arruntak ere ahalik eta gehien murrizten saiatu dira. Agirreren arabera, «azken hiru urteetako gastu [...]

Asmube emakume elkarteak egun pasako irteera antolatu du martxoaren 6rako. Donostiako San Telmo museora joango dira, eta sarrera doakoa izango da. Talde osoarentzako gidaren prezioa berriz, 100 eurokoa da. Izena, otsailaren 15a baino lehen eman behar d...

Otsailaren 4an zabalduko dute ‘Euskadin moda zapore’ erakusketa. Balentziagaren omenez, hamabi euskal diseinatzailek egindako lanak jarriko dituzte ikusgai Igartzan. 18:00etan hasiko da ekitaldia. Erakusketaren ordutegia: Ostegun eta ostira...

Itsasondo guraso elkarteak bihar egitekoa zuen Santa Ageda bezperako kantu eskea bertan behera utzi du. Eguraldi iragarpenak hotz egingo duela dio biharko eta horregatik hartu dute erabakia.

Santa Ageda bezpera bihar da, baina Ordizian gaur hasiko dira kantuan. Jubilatuen egoitzako AEKren ikasleek koplak abestuko dituzte gaur, 15:30etik aurrera, elkartean bertan. Bihar, berriz, Santa Ana abesbatzakoak eta Larrun-Arri elkarteko abesbatzakoa...

Ampo Ordizia B taldeak Gasteizen jokatuko du bihar, 16:00etatik aurrera, Gaztedi errugbi taldearen aurka. Asteburuan partida duen Ordiziako talde bakarra da. Ordiziarrak bigarren doaz sailkapenean, eta bolada onari eutsi nahi diote goian segitzeko.

Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak «beste final bat» jokatuko du bihar Majorin, 18:00etan, Leioako Askartza taldearen aurka. Bizkaitarrak bigarren dira sailkapenean, eta puntu bakarreko aldea ateratzen diete ordiziarrei. A-1 mailara...

Beasaingo erretiratuek Loinazko San Martin egu-na ospatuko dute igandean. 11:30ean meza egingo dute CAFeko kaperan, eta segidan, mokadutxoa jango dute. Arratsaldean, Julia Astarloa eta Samuel Nieto herritarrei omenaldia egingo diete, erretiratu...

Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, euskara ikastaroa bertan behera gera daiteke. Maila bakarra ematen dute, baina ikasle gutxi daude, eta jende gehiagok izena ematen ez badu ezingo dute aurrera jarraitu. Ormaiztegiko Udalak euskara ikastera anim...

Lasurtegiko hezegunea Zerainen dago. Bertako herritarrek betidanik iztinga bezala ezagutu izan dute. Zeraindarrek badakite berau berreskuratzea eta babestea «ezinbestekoa» dela bertako biodibertsitatea iraunarazteko. Horretarako, lehenik eta behin azterketa sakon bat egin zuten Aranzadi elkartekoekin batera, inguru guztia tentu handiz ezagutzeko helburuarekin. Gaur Hezeguneen Nazioarteko Eguna izanik, oso konsziente dira zeraindarrak hezegune horrek duen balioaz, eta berau babesteko eta ezagutzera emateko urratsak ematen ari dira. Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sailetako urak bilduz, Zerainen sortzen den Lasurtegi errekaren arroan kokatzen da hezegunea. Bertan eman diren prozesu geologikoen eta hidrologikoen ondorioz, eta gizakiaren eragin desberdinen ondorioz, ur-ekosistema aberatsaren sorlekua izan da eremu hori: ur istildu iraunkorrak, istingak, errekak, iturriak, ibarbasoak etab. Historian zehar, hainbat giza jarduera ere garatu dira bertan, ingurunea itxuraldatuz eta egungo Zerain Paisaia Kulturaleko ondare naturala eta kulturala osatuz. Hezeguneak urak hartutako inguruak izaten dira, ur geruza txikikoak. Lehorrean (aintzira, zingira, zohikaztegia), zein itsas bazterrean (itsas padura, albufera, bokalea) berez sortu ohi dira. Eremu horiek beti edo noiz behinka urez aseta egoten dira. Hidrogeologia Lasurtegikoa, adin eta ezaugarri desberdinak dituzten bost material geologikok osatzen dute. «Material horietako bakoitzaren iragazkortasun maila garrantzitsua da, uraren dinamika horrek baldintzatuko baitu». Iragazkorrenak direnetan, ura lur azpira sartzen da, aldiz, iragazkortasun txikikoetan, ur gehiena lur gainetik [...]