
Hasi dira nobedadeak Ampo Ordizia errugbi taldean. Lehena, behintzat, datorren denboraldian taldean jarraituko ez duten bi jokalariren berri ematea izan da. Klubean lau urtean egon den Tom Parker eta iaz etorritako Kesomi Lolotonga ez dira ariko datorren denboraldian Ordiziako taldean. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egin duten lanarengatik. Parkerrek Espainiako nazionalitatea ere badu, eta une honetan Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago Moskun Errusiaren aurka jokatzeko datorren larunbatean, hilak 19. Bestaldea, Ampo Ordiziako hamar jokalari deitu ditu euskal selekzioak Espainiako autonomien arteko txapelketan aritzeko. Joanes Aierbe, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia, Iñaki Puyadena, Aitzol Idiakez, Asier Korta eta Iker Elorza dira deitutakoak. Hilaren 19an, 23an, 29an eta 31n, eta ekainaren 5ean eta 7an lan saioak egingo dituzte, eta lehen partida ekainaren 2an jokatuko dute Altamiran Kataluniaren aurka. Hurrengo partida Madrilen jokatuko dute, ekainaren 9an.

Bear pintura tailerrean egindako lanekin erakusketa jarriko dute, ekainaren 22tik uztailaren 1era, Usurbe antzokiko erakusketa aretoan.

[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak] Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, geroz eta argiago du aukeran emanda mendiaren alde egingo lukeela. Zenbatgarren urtea dezu Zegama-Aizkorrin? Bosgarrena. Korrika egiten hasi nintzen. Mendia oso gustoko dut eta dortsala lortzeko aukera izan nuen Juanito Rubiori esker. Lehen maratoia egiteko animoso nengoen, eta are gehiago Zegaman izanda. Oso ondo joan zen. Presiorik gabe egin nuen korrika, lehen aldia nuen, eta sentsazioen arabera joan nintzen aurrerantz. Oso gustura bukatu nuen, pozik. Baita nekatuta ere, oso lasterketa gogorra delako, baina aldi berean, presiorik gabe joanda, gozatuz joan nintzen. Senarrarekin egin nuen eta lasterketari erabat kateatuta gelditu nintzen. Orain, desberdina al da? Denborarekin neurria hartzen zoaz. Gerora, lehiaketen munduan gehiago sartu nintzen. Lehenengo urtean, nola zihoan ikustera joan nintzen eta lehian sartzean, zure buruarekiko exijentzia maila ere handiagoa da, eta agian, pixka bat gehiago sufritzen duzu. Hala ere, oso gustura amaitzen duzu. Nire helburua, nire denbora hobetzea da. Urteak aurrera doaz eta hor ibiltzea lortzen badut… 5 ordu eta 27 minutuko denbora da nire marka, eta hori hobetzea gustatuko litzaidake. Mendiko lasterketak ala errepidekoak dituzu nahiago? Hasieran zalantza gehiago nituen, baina [...]

Dantza baten bidez batuta irudikatuko dute, ekainaren 9an, 18:00etan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren jarrera Lazkaon, Nazioen Munduaren Gure esku dago jaialdiaren barruan. Flashmob motako grabaketa egingo dute, Pirritx, Porrotx eta Marimo...

Diru sarrera txikia duten herritarrek herriko zergak eta tasak estaltzeko laguntza emango du Lazkaoko Udalak. Etxeko ur, estolderia eta zabor tasengatik ordaindutakoa berreskuratu ahalko dute zergadun horiek, ordenantzako baldintzak betez gero. Laguntz...

Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren orde...

Bihar eta etzi Paper handia antzezlana taularatuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, DBH 4ko ikaskideek elkarrekin egingo duten azken ekintza...

2010. urtean hil zen Xabier Lete kantariaren omenez egindako Sortuko dira besteak ikuskizuna, Beasainen izango da, ekainaren 9an. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Alex Sardui, Petti eta Arantxa Irazusta ...

Astrazurri eta Zanbo taldeek jokatuko dute aurtengo Beasaingo lagun arteko areto futbol txapelketako finala. Denera X taldek eta 180 lagunek parte hartu dute txapelketan. Urtero bezala, herriko festen barruan izango da partida, astelehenean, 12:00etan,...

Denboraldi borobil bati merezi zuen bukaera eman dio Beasainek. Sailkapeneko laugarren postuan bukatu dute liga erregularra, eta ondorioz, 2.B mailarako igoera fasea jokatuko dute. Aurreneko partida, etxean jokatuko dute gainera, igande honetan. Klubak, zaleek orain arte erakutsitako babesa eskertu, eta datorren kanporaketari begira, «festak jarrai dezala» lortu nahi du. Ligako azken partida erabakigarria zen beasaindarrentzat. Larunbatean Leioa aldera jo zuten Iker Lasaren mutilek. Igoera fasea gertu bazuten ere, puntu bat behar zuten, sailkapena ziurtatzeko. Koldo Zaldua Beasain taldeko presidenteak azaldu duenez, hobeto jokatu bazuten ere, ez zen partida erosoa izan. «Lehenengo zatian taldea oso ondo atera zen eta pare bat aukera izan genituen; beraiek ez zuten arriskurik sortu. Bigarrenean zer edo zer gehixeago egin zuten, baina gauza handirik ez. Gehiago zen hutsean joateak ematen duen urduritasuna». Golik egiten asmatu ez bazuten ere, husnako berdinketa garaipen baten moduan ospatu zuten, Beasaindik joandako zaleekin batera. Taldearen joko onari, zaleen babesa gehitu behar zaio, beasaindarrek autobus bat bete baitzuten taldea animatzera Bizkaia aldera joateko. «Oso momentu polita» izan dela dio Zalduak. «Asko animatu zuten, umeak ere asko joan ziren, denak taldearen kamisetekin, polita izan zen, bai». Joaneko partida, etxean Asteburuko puntuari esker, Beasainek laugarren postuan bukatu du denboraldia, 72 punturekin. Hala, igoera fasea jokatzeko sailkatu dira, Laudio, [...]

Hiru partida jokatu ziren Ederrenan, maila bakoitzeko bat; kadeteetan eta seniorretan urretxuarrak izan ziren garaile, gazteen mailan Alegirentzat izan zen...

Adin txikikoen harrera etxeak kudeatzen dituen elkartea da, baina, aldundiak zuten akordioa hautsi berri du

Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoa plaza eta Urbieta etxearen artean dagoen aparkalekua erabat hustuta gelditu behar da gaurko. Izan ere, gaurtik aurrera hasiko dira txosnak jartzen, gune horretan.

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bihar jakinaraziko du aurtengo festa nolakoa izango den, prentsaurrekoan (18:30ean, plazan). Urteko festa «erraldoia» Lazkaon izango da, ekainaren 9an. Pirritx eta Porrotxek flas-...

Ander Geresta Azurmendi (Gabiria 1978) Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari zen euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen Parisek joan den ostiralean. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik zegoen espetxe zig...

Zegama-Aizkorri mendi maratoia igandean egingo da, eta hainbat goierritarrek hartuko dute parte bertan; hori dela eta, aste osoan zehar, Goierriko Hitzak parte hartzaile horietako batzuei egindako elkarrizketak argitaratuko ditu webgunean. Lehena, Ari...

