2014/9

"Euskaraz biziko den Goierri elkarlanean eraikitzeko" deia egin dute hainbat eragilek

http://youtu.be/_HmzNwuIOUg Goierriko Manifestaua aurkeztu dute eskualdeko hainbat eragilek, taldek, elkartek eta norbanakok Beasaingo Igartza jauregian. Kontseiluak bultzatuta eta Goierriko euskalgintzak zein hainbat udalek babestutako egitasmoa da Goierriko Manifestua, "euskaraz biziko den Goierri elkarlanean eraikitzeko".

Goierriko Hitza

Zinemaldira begira hasiko da zine denboraldi berria, Zumarragan

Udako etenaldiaren ondoren, Zumarragako Zelai Arizti aretoak zineari ateak irekiko dizkio berriro datorren asteburuan. Udazkeneko karteldegia prest dute dagoeneko zinearen kudeatzaileek. Edonola ere, ostiralean denboraldiari ekin aurretik, Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldia Zumarragako zine aretora iritsiko da ostegunean. Izan ere, zinemaldiaren lankidetzari esker, Marsella filma emango dute Zelai Ariztin.

Otamotz.com - Albisteak

Txistularien Alardea eta The Sparteens taldearen kontzertua

http://youtu.be/gkU-4pM-fYw Urretxuko jaien barruan, musikaz betetako eguna izan zen larunbata. Lizarriturri taldeak antolatuta, urteroko Txistularien Alardea egin zuen Iparragirre plazan. Herriko hainbat taldetako musikarik, dantzarik eta kantarik ere parte hartu zuten emanaldian. Gauerdi partean berriz, The Sparteens Ipar Euskal Herriko taldearen txanda izan zen. 50 eta 60ko hamarkadetako musika estiloan moldatutako euskal abesti ezagunak jo zituzten, Gernikako Arbola plazan.

Otamotz.com - Albisteak

Urriaren 24ean eta 25ean ospatuko dute Jazpanaren seigarren edizioa

http://vimeo.com/106316287 Aurkeztu dute aurtengo Jazpana jaialdiaren egitaraua. Urriaren 24ean eta 25ean ospatuko dute Rural Postmodern bezala etiketatzen duten jaialdia, ohi bezala Beasaingo Bernedoeneako aparkalekuan. Jazpanaren barruan, Jazpanart!en hirugarren edizioa ere egingo dute Igartza jauregian, eta hasiera urriaren 18an emango diote, DAC taldearen kontzertuarekin.

Ane Arrieta

Gazta tarta

Goierriko Hitza

Urola klubak neskei izena emateko deia egin die

Urola futbol klubak Urretxuko eta Zumarragako neskei taldean izena emateko deia egin die. Kategoria ezberdinetan nesken taldeak sortu nahian dabiltza. Izena emateko Zumarragako Argixao zelaira jo daiteke astegunetan. The post Urola klubak neskei izena ...

Otamotz.com - Albisteak

Jaiek aparkatzeko debekuak, kale mozketak eta autobus zerbitzuan aldaketak ekarriko dituzte

Bihar Santa Anastasia jaiak hasiko dira Urretxun eta udaltzaingoak hainbat ohar argitaratu ditu. Hainbat tokitan debekatua egongo da aparkatzea, autobus zerbitzuan aldaketak egongo dira eta hainbat kale moztu egingo dira.

The post Jaiek aparkatzeko debekuak, kale mozketak eta autobus zerbitzuan aldaketak ekarriko dituzte appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa