
http://youtu.be/dVQ29hhHuyg Eskozian independentziari buruz atzo egin zuten galdeketarekin bat eginez, erabakitzeko eskubidearen aldeko bilkura ugari egin zituzten Goierrin. Gure Esku Dago ekimenak deituta, giza-mosaikoa eta pintxo-pote berezia egin zituzten Beasainen. Urretxu-Zumarragan, Lazkaon, Ordizian eta Seguran, EH Bilduk deituta egin zituzten bilkurak, Herriek erabaki: Eskoziarekin elkartasuna lemapean. Legorretan berriz, udalak deituta atera ziren kalera herritarrak.

Aisialdira zuzendutako giza heziketarako baliabide gisa pentsatuta dago Zumarragako Antonino Oraa kalean dagoen Gazte Txokoa. Gaur ate irekien eguna egingo dute, eta gurasoek gunea bisitatu ahal izango dute 18:30etik 19:30era.
The post Gazte Txokoan ate irekien eguna egingo dute gaur appeared first on Otamotz.


Urretxuarrak ere Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzen ari dira. Datorren astelehena bitartean Auzobusa doan izango da. Bizikletan ibiltzen direnek, berriz, saria edukiko dute. Bihar, ostiralean eta larunbatean pertsona batek oparia emango
The post Auzobusa, doan appeared first on Otamotz.