
Ainhoa Sanz eta David Garcia dira Euskadiko kros lehiaketako garaileak. Lasterketa nagusiak, bestalde, Maajida Maayoufek eta El Hassan Oubbadik irabazi dituzte.

Josu Urrestarazu izan da helduen kategoriako garailea. Haurren artean Izar Etxezarretak, Xeber Muruak, Sua Muruak, Unai Aranburuk, Elaia Alberdik eta Ugutz Lasak lortu dute garaipena.

Barne hauteskunde prozesua burutu ondoren, Legazpiko EHBilduk Edurne Gonzalez izendatu du udal hauteskundeetarako alkategai.

Arratsaldeko lehen orduan hasita, goitibehera jaitsiera egin da Idiazabalen, Euskadiko Txapelketarako baliagarria. San Blas jaiek aurrera jarraitzen dute, biharko egun handiaren zain

Gipuzkoako Eskolarteko Eskuz Binakakako pilota txapelketa jokatu da gaur goizean Zaldibiako Resti pilotalekuan, kimu eta infantil mailetan. Zaldibiako bikoteak bigarren egin du kimuetan.

Alerta laranja zegoen ezarrita gaurko egunerako Elena izeneko ekaitzak izan zitzakeen ondorioengatik. Goiza bustia eta batzuetan haizetsua joan den arren, ekaitza espero baino arinago igaro da Goierritik.

Aurtengo festetako haurren playback-ean ikastolako haurrek parte hartu dute. Lehen Hezkuntzako maila guztiek egin dute dantza idiazabaldarren aurrean.