
Leire Moreak irabazi du Ataungo San Martin jaietan ospatu den 10. Mondeju Lehiaketa. Horren aurretik, "Mondejuaren Lagun" oroigarria eskeini diote Kaxeta etxeko Adelita Apalategiri.

Azaroaren 10a Memoriaren Eguna izanik, Beasaingo Udala osatzen duten alderdi guztietako ordezkariek lore eskaintza egin dute.

Goizeko 9:00etatik hasita, iluntzeko 20:00ak bitarte egongo da Espainiako Gorteetarako bozkatzeko aukera. Gauean kaleratuko ditugu emaitza ofizialak.

Ataunen eta Araman euripean ari dira San Martin jaiak ospatzen. Aterpeko ekitaldietan bilatu dute, ordea, goxotasuna eta giroa.

Aizpea gaztandegiak irabazi du Aizkorri-Aratz natur parkeko gazta lehiaketa. Jose Inazio Aldasoro albaitaria omendu dute ekitaldian.

Enba sindikatuak antolatuta, 'Baserritar gaztea naiz eta harro nago' jardunaldia egiten ari dira Zaldibian, lehen sektorearen egoera eta baserritar gazteen bizipenak hizpide hartuta.

Lau saio egingo dituzte urtarrilaren 18ra bitartean. Bihar da lehenengoa, 17:00etan, udaletxeko ganbaran.

Gizonezkoen osasuna eta bizitza osasungarriagoa bultzatzeko Movember mugimendua babestu dute. Igerilekuan erreleboka igeri egin dute, eta 150 euroko diru ekarpena batu dute.

Goierriko lau jatetxek parte hartuko dute ETB2-ko 'Juego de Cartas' saioan: Lazkaoko Nerea, Ezkioko Agirretxea, Aramako Toki Alai eta Legazpiko Goiherri.

Legazpin Erreka Eguna egin dute. 680 kilo zabor jaso dituzte 110 boluntarioen artean

Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak arrastoa utzi du Italiara egindako bidaietan. Haren izena hartu du akademia batek, eta baita musika talde batek ere.

Ampo Ordiziak Heineken Ligako derbia jokatu du etxean 66-14 Hernaniri irabazita

Emakumezkoetan Maria Gomez gaztelarrak irabazi du, eta bikoteka, Ekleyson Marques eta Irati Larrañaga izan dira azkarrenak.

Asteburu osorako ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon, San Migel egunaren bueltan. Haur eta gaztetxoen kirol lehiaketak izan dituzte goizean. Herri afaria bihar izango dute, musika saioekin lagunduta.

Legorretako XII. Garagardo Azoka egingo dute bihar, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. Eguerditik hasita, edatekoa, bazkaria eta musika izango dituzte.

Burdinola elkarteak antolatuta, 'Jungurea eta dultzaina' ikuskizuna egingo dute bihar, San Migel ermitan eta Mirandaolako burdinolan.

Bi hitzalditan lehena gaur egingo du Goiekiko Iker Galparsorok. Iñaki Mezquitaren 'Bizi ezkutua' argazki erakusketa eta kaiera atera dute. Urrian Ordizian eta azaroan Beasainen jarraituko du

Parte hartzaileek erabiliko duten materialari zigilua jarri beharko diote udaletxeko arkupeetan, 09:00etatik 10:00etara