
Jacob de Haan konpositoreak egindako 'Zumarraga' obra estreinatu dute Antion, musika bandak lagunduta.

Zumarragako kanporaketa Unai Mendizabalek irabazi du. Nerea Elustondo izan da bigarren, eta Mikel Tapiak laugarren egin du. Elgoibarren, Endika Igartzabal seigarren gelditu da.

Gaur goizean ospatu da Ordiziako Txindoki Atletismo taldeak antolatutako XIX. Josetxo Imaz Memoriala. Aurtengo edizioa, laugarrenez, Lazkaon ospatu da Altamirako obrak direla eta.

Ormaiztegiko San Migel jaietan, harrikalari txapelketa jokatu dute gaur. Haritz Maiz eta Amaia Eskisabel izan dira harria urrutien bota dutenak.

Gaintzako San Migel jaietan, herritarren arteko herri kirol desafioa egin dute. Gauean, mozorro festa eta play back lehiaketa izango dituzte.

Ordiziako Plaza Nagusian egin dute elkarretaratzea eta Ordiziako Udala, Landarlan eta hainbat herritar batu dira.

3,5 kilometroko zatian egin dituzte lanak. Markel Olano diputatu nagusia bi herrien arteko errepide zatian egindako lanak ikusten izan da goizean.

Urretxuko eta Zumarragako Real zaleen taldeko lehendakaria maiatzean hil zen. Omenaldia Musti Mujikaren oroimenezko txapelketaren ondoren egingo dute

Lapkeko pilotari aramarra 8-18 gailendu zitzaion larunbatean Oñatin Gazteleku klubeko Goikoetxeari.

Tio Teronen Semeak taldearekin joango da Eskoziara dantzari urretxuarra, Etxepare institutuaren eskutik antolatutako bidaian.

Narama abesbatza eta harizko orkesktra elkarrekin ariko dira gaur, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Ostegunean Loinatz Musika Eskolakoak ariko dira, Igartzan.

25 urtetik beheko lehiaketara aurkeztutako hamar abestirekin osatuko dute diskoa. Xiker Larrea pandero jotzailearekin grabatu du. Ane Etxezarretaren 'Ez!' kantua ere hautatua izan da

Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioak gaur egingo du denboraldiko azken saioa. Maizpide barnetegian euskara ikasten ari diren hiru lagun izango dituzte gonbidatu.

‘La linea invisible’ telesailerako grabaketak egiten ari dira egunotan Zumarragan. Gaur, 'grisak' ikusi ahal izan dira.

Beasaingo Loinazpe ikastetxeko ikasleek aurreskua eta txapelua dantzak egin dituzte ikastetxean eta herriko hiru plazetan.

Gaur eta ostegunean dago matrikula egiteko aukera.

Gipuzkoako Txapelketa hartu du aurten Ataungo San Martin Txirrindulari Probak. Elitean Patxi Plazaolak atera du txapela; 23 urtez azpikoetan Mikel Mujika legazpiarrak.