
Urola Triatloi Taldeko ordezkaritza batek parte hartu du Frantzian jokatu den Munduko Triatloi Txapelketan.

Benjamin eta alebin mailetan legazpiarrak izan ziren nagusi: Odei Otermin benjaminetan eta Naia Garrido alebinetan. Infantiletan eta helduetan, berriz, Beasaingo taldekoak: infantiletan Ander Zurutuza eta helduetan Xabat Mujika.

Axari Trail Txikia Josu Urrestarazuk eta Irati Zubizarretak irabazi dute

Ordiziako Altamiran jokatu dira Euro Basque Rugby Challenge edo Euskal Errugbi Ligako azken partidak. Baionako Aviron izan da txapelduna, Miarritzeko Olympique bigarrena, Angelu hirugarrena eta Ampo Ordizia laugarrena.

La Veia SkyRace lasterketa jokatu dute gaur Italian, Europako mendi lasterketen txapelketako proba. Podiuma zapaldu du urretxuarrak.

Igartzako Dantzarien Kofradiak 13. emanaldia egin du gaur eguerdian Beasainen, bertako kaleak eta Igartza Monumento Multzoko inguruak euskal dantzaz eta doinuz beteta. 110bat partaide izan dira guztira, tartean dantzari-konpartsa berri bat.

Emaneurre Euskarari Egunak eman die hasiera aurtengo Euskal Jaiei Ordizian. Goizean zehar herri kirol eta sokatira norgehiagoka egin dute herriko gazteek Plaza Nagusian, eta bazkarian elkartu dira gero. Festak jarraipena du arratsaldean eta gauean, Nogen taldearen kontzertuarekin

Irantzu Aizpurua gogoratzeko aitzakiarekin, emakumeen futbolak kirol giro bikainaz jantzi du gaur Beasaingo Loinatz zelaia; Goierri Gorri klubeko neska gazteak elkarren artean jokoan egin gero, talde nagusiak eta Real Sociedad klubeko bigarren taldeak partida jokatu dute. Realekoek irabazi dute

Gaur, Bideluze plazan, 'Esku-Harriak Oteizaren (H)aria' aurkeztuko du Mugmus Kultur Laborategiak. Hilaren 10ean Aukeran eta 24an Tio Teronen Semeak taldeak ariko dira

Gaur arratsaldean hasi eta igandera arte ospatuko dituzte festak Lazkaomendin. Bihar pailazoak, auzo afaria eta erromeria izango dira, eta igandean, txirrindulari proba eta herri kirolak.

Beasaingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagai taldea aurkeztu du, Nerea Manzisidor eta Hasier Agirre buru dituela. «Benetako justizia sozialean oinarritutako Beasain» baten alde egitea dute erronka nagusia.

Larraitz Urrestilla coach eta mindfulness irakasle urretxuarrak Gain ongizate eskola ireki du Zumarragan. Lau ikastaro antolatu ditu herritarren ongizate maila igotzeko.

Larunbatean hasiko dituzte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak. Hamabost bertsolari goierritar ariko dira sailkatze fasean.

Proba luzeak 25 kilometro eta 1.600 metroko desnibel positiboa du, eta laburrak 14,5 kilometro eta 880 metroko desnibela. Errekorra hobetzen duenarentzat 100 euroko saria egongo da.

Ezkioko San Migel festak bihar, ostiralarekin batera hasiko dira. Joxe Ugarteburu aizkolari beteranoari omenaldia egingo diote larunbatean

Urretxuko Beibakar baserriko hiru ahizpak 39 seme-alaba eduki zituzten: Martzelinak 13, Anjelak 11 eta Euxebik 15. Haien hiru alaba elkartu ditugu beraien familiei eta amei buruz hitz egiteko.

Seigarrren aldiz, Boluntarioen Azoka egingo dute ostiralean, Ordizian. Hainbat elkartek haien lana ezagutzera emateko informazio postuak jarriko dituzte arratsalde osoan zehar

Legazpiko EAJko udal gobernu taldeak agintaldiko lau urteen balorazio baikorra egin du. Latxartegiko aparkalekua eta Adif-ekin tren geltokia lekuz aldatzeko egindako elkarlana azpimarratu dituzte.