Jose Luis Zurutuza (Arantzazuko takoaren egilea)

«Hogeita hamasei urte egon nintzen takoa egiten, obedientziaz»

Zegamatik harrikada bide Arantzazura, eta haraxe egin zuen Jose Luis Zurutuza Arregik (Zegama, 1935). Frantziskotarra, musika ikasketak egin eta bertako organista izan zen hogeita hamar urtean. Aldi berean, eskolak ere ematen zituen eta, halako batean, egutegia egiteko ardura hartu zuen.

Pentsio duinen alde mobilizatzen jarraituko dute Goierriko Pentsiodunek

Ordiziako Plaza Nagusian egin dute pentsiodunek elkarretaratzea eta 40 bat lagun elkartu dira.

Beasainmendiko auzotarren egun handia

Beatxurreta baserriko Juanito Elorza eta Ana Beitia omendu dituzte.

Artzain eguna ospatu da Legazpin

Ardiak eta gazta izan dira protagonista Gipuzkoako Artzain egunean. Elgoibarko Mausitxak irabazi du Gipuzkoako Artzai Gaztaren 35. gazta lehiaketa.

Mikel Beunza eta Sara Alonso Usurben irabazle

65 korrikalarik hartu dute parte. Lehenengo beasaindarrak Koldo Agirre eta Elena Calvillo izan dira.

Hauteskundeak

Zumarragako EH Bilduk bost zerrendaburuak aurkeztu ditu

Josu Aztiria alkategaiarekin batera, Eñaut Urbizu, Ainhoa Zaldua, Aritz Elgarresta eta Idoia Agirre izango dira udal hauteskundeetako zerrendako lehen bost izenak.

Joseba Apaolazak 'Soinujolearen semea' aurkeztuko du Zumarragan

Aktore urretxuarrak izenburuko soinujolearen rola jokatzen du Fernando Bernuesek zuzendu duen pelikulan. Larunbat arratsaldean, Zelai Ariztiko emanaldian izango da. Beasain eta Ordizian ere emango dute

Ataunen 100 urte atzera

Baserrien eta parajeen argazki erakusketa zabalduko dute gaur. Mende bateko aldearekin, herria nola aldatu den ikusiko da. Joan Arinen irudi zaharrak kultura elkarteek berritu dituzte

Hauteskundeak

Zegamako EH Bildu, Garmendia buru dela

Zegamako EH Bilduk aurkeztu du udal hauteskundeetarako taldea. Imanol Garmendia izango da zerrendaburu eta alkategai.

Mendi irteera hezitzailea egin du Aizkorri elkarteak

Eva Aiestaran eta Aitor Montes biologoak izan dituzte gida lanetan, Otsaurte-Beunde-Txurruko Punta ibilbidean.

Bi emakumezko atxilotu dituzte Ordiziako denda batean lapurtzen saiatzeagatik

Bidaia-agentzia bateko erakusleihoa puskatu eta atea behartzen saiatu dira. Lekuko batek atentzioa eman die eta berak eman dio abisua Ertzaintzari.

Loinazpe ikastetxean ‘Ondo jan dezagun’ proiektuan murgilduta

Gaur, azokan izan dira garaian garaiko produktuak ezagutzen.

Hauteskundeak

Aitziber Meabe, EAJren alkategaia Legorretan

Larunbatean aurkeztu zuen Legorretako EAJk udal hauteskundeetako hautagaitza, Markel Olano diputatu nagusia eta hautagaia ere bertan zela.

Hauteskundeak

Eztitxu Mujika izango da Zaldibiako EH Bilduren alkategaia

Eztitxu Mujika izango da Zaldibiako EH Bilduren hautagaia. Zerrendako gainontzeko kideak ere jakinarazi dituzte.

Beasaingo EAJ-k agintaldiaren balorazio "positiboa" egin du, "hauteskunde programaren %80a gauzatuta"

Aitor Aldasoro alkatearen eta alkategaiaren esanetan, "guztira, 16 milioi euro inbertitu ditugu beasaindarrei herri atseginagoa eta kultur, kirol eta euskara alorretan aukera berriak eskaintzeko helburuarekin».

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa