2022/7

Mokela taldea XVI. Bigantxa-futbol Txapelketa-Johan Usabiaga XII. Memorialaren txapeldun

XVI. Bigantxa-futbol Txapelketa-Johan Usabiaga XII. Memoriala egin dute ohi bezala ordiziarrek, futbola eta bigantxak uztartuz ikuskizun bikaina sortuz. Mokela Taldea izan da aurtengo txapelduna.

Aulki hutsak eta maitasuna erdigune Ordiziako Txosnagunean, Preso eta Iheslarien eguneko bazkarian

Sareren eta Etxeraten ekimenez bazkaria izan dute ordiziarrek txosnagunean, Preso eta Iheslarien egunean. Jaietan ere herrian ez dauden horiei keinu bat egin nahi izan diete.

Txupinazoarekin lehertu da festa Ordiziako Santa Ana Jaietan

Ordiziarrek 2022ko Santa Ana Jaiai hasiera ofiziala eman diete txupinazoa, presoen bazkaria eta bigantxa-futbola tarteko. Ordiziako kaleak zapi urdinez lepo bete dituzte.

Buruhandiek eta erraldoiek Ordiziako kaleak alaitu dituzte Santa Ana jaien bezperan

Burrunbazale txarangak lagunduta, kalejira alaitsua eta jendetsua egin dute herriko erdigunean.

Akelarre eguna da gaur Ordizian

Osiñe talde feministak eta Ordiziako Koordinadora Feministak antolatuta, bazkaria, batukada kalejira eta manifestazioa dira eguneko ardatzak.

Sagardo irabazlea, Arrumuino baserrikoa

Zubi-Buru elkarteak antolatutako Zaldibiako Sagardo Txapelketa Herrikoira 18 sagardogilek eraman dute etxeko uzta.

Goierriko Hitza

Amaitu da aurtengo Uztalai

Legazpiko udaleku irekietan 259 haur, 24 begirale eta zuzendari bat ibili dira. Uztailaren 4an hasi, eta gaur amaitu da Uztalai.

Brinkolako ezkurrek ez dute txortenik

Brinkolako Aitzondo basoa Gipuzkoako haritz kandugabeen baso bakarra da, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako handiena. Zuhaitz horren berezitasuna da haren fruituak ez duela txortenik. 600-800 metroko garaieran hazi ohi dira.

Kerman Garralda Zubimendi

Parrokiako erretaula nagusia salbatzeko misioa martxan dago

Jasokundeko Andre Mariaren elizako erretaula erortzeko arriskuan dago, pipiek erasanda. Piezaz pieza eraitsi, fumigatu, egonkortu eta berriz muntatuko dute

K. Garralda zubimendi

Fotogramekin ari da lanean Gorka Salmeron bere arte proiektu berrian

Argazki paper zaharrak eta eguzki argiaren esposizioa dira oinarria. Lore, maskara eta kondoien fotogramak egiten ditu. Zarautzen erakutsi ditu lan batzuk erakusketa kolektibo batean

Uxue Kerejetak kontzertua egingo du larunbatean Eitzan

Musikari zumarragarrak bere auzoan joko du, Eitzako Jai Batzordeak antolatutako kontzertuan.

A.Zaldua

Argazki kamerak prest

GOIERRIKO HITZAK 17. urtez antolatu udako argazki lehiaketa. Edonork har dezake parte. HitzaKide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango dute. Irailaren 16an amaituko da epea

erredakzioa

Nerea Murillok egin du Santa Anastasia jaietako egitarauko azala

Urtero parte hartzen du lehiaketan 21 urteko urretxuar honek. Hamar lan aurkeztu dira eta Aizpurunea kultur etxean ikusgai jarri dituzte

Legazpi Hiria argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte luzatu dute

Lehiaketaren 23. edizioa da, eta aurten gaia aukeratzeko askatasun osoa izango dute partaideek. Argizaiola sarirako puntuagarria izango da.

Aztiriako Santa Marina Festetan XVI. mendi lasterketa egin dute

Santa Marina Festak ospatu dituzte Aztirian eta XVI.mendi lasterketarekin alaitu dute igande goiza, musika eta giro ona nagusi.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa