2022/7

Aspaceren 50. urteurreneko erakusketa Urretxura iritsi da

Juan de Lizarazu aretoan egongo da, hilaren 27a arte. Elkarte horretako erabiltzaileek eguneko zentro berria eta apartamentuak izango dituzte aurki Urretxun

Urbiako fonda San Inazio egunez zabalduko dute

Jabe berriekin eta aro berri bati ekingo dio Urbiako fondak. Hilaren 31n, San Inazio eguneko ospakizunarekin batera zabalduko dute.

Beasaingo ezpatariek Amaiur omendu dute

Aurtzaka dantza taldeko kideak Amaiurko gazteluaren setioaren 500. urteurrena gogorarazteko ekitaldian izan dira asteburuan. Igartzako ezpata dantza egin eta Nafarroako bandera zeruratu dute

Bidaiei buruzko ikus-entzunezkoa Ikatza elkartearen ikasturtea ixteko

Lau emanaldi prestatu dituzte aurtengo Uztakale programarako. Legazpi Hirian abuztuaren 31ra arte parte hartu daiteke. Batis Goikoetxea rallya irailaren 18an da

Martin Diazek eta Irati Larrañagak irabazi dute Aztiriko karreran

Ibilbide berriko denbora-erreferentziak jarri dituzte, 57:09 gizonetan segurarrak, eta 1:15:22 nesketan usurbildarrak. 83 korrikalari irten dira. Festak bukatu dira

Garbiketa lanak egin dituzte San Adrianen eta zenbait ehiza lekutan

Partzuergoak egindako deialdiari erantzunez, San Adrianen 7 lagun elkartu dira asteburuan auzolana egiteko, eta ehiza lineatan beste 13 lagun.

Ordiziako 99. Klasikoa

Punta-puntako txirrindulariak elkartuko ditu Ordiziako 99. Klasikoak

Vincenzo Nibali, Miguel Angel Lopez, Esteban Chavez, Juan Ayuso, Alessandro De Marchi eta Simon Yates Ordizian izango dira astelehenean. Alejandro Valverde izena emandakoen zerrendan dago oraingoz, baina ez dute erabat baieztatu lehian izango da. Ehun urte dira lehen klasikoa jokatu zenetik, eta mendeurreneko ospakizunei hasiera emango die 99. Klasikoak.

Iñaki Gurrutxaga

Haurren asteburua danbor hotsez agurtu dute Ordizian

Ordiziako haurrek asteburu bikaina pasa dute Santa Ana Jaietako haurren asteburuan, baina iritsi da honi agur esateko ordua eta danbor hotsez egin dute.

Barrabeig: "Behin hemen egonda, dena eman beharra zegoen"

Gemma Barrabeig kataluniarrak irabazi du G2H ultra. Ilunpetan ongi moldatzen den korrikalaria dela dio, bere burua harritzeko adina

Eskudero: "Lagunek, familiak... asko lagundu didate"

Ioseba Eskuderok G2Hko podiumerako dozena bat minutuko aldea zuen. Halere, ez zen fio, Mutiloatik aurrera asko sufritu duela aitortu baitu

Egea: "Bazen garaia ultra bat horrela bukatzeko"

Aritz Egeak Goierriko Bi Handiak lasterketa nagusitasun handiarekin irabazi du. Bigarren sailkatuari hamazazpi minutu sartu dizkio eta errekorra hamar minututan hobetu du. "Bakarrik geratu naizenean estutzeko motibazioa horixe zen"

G2Hko 515 korrikalariek 88 kilometro dituzte aurretik

Beasaingo Loinazko San Martin plazatik, 23:00ak puntuan abiatu dira Goierriko Bi Handiak traileko korrikalariak.

G2H probaren irteera zuzenean

Goierriko 2 Handiak probaren irteera zuzenean eskainiko du Goierriko Hitzak, 22:50etik aurrera. Jarraitu hasierako irudiak lotura honetan.

Kronometroa martxan da

Ehunmiletako 515 korrikalariak bidean dira. Ikusi irteera ekitaldia, osorik, hemen. Goierriko Bi Handiak probako lehiakideak 23:00etan abiatuko dira. Ehunmilak ultra traila abian da. 18:00ak puntu puntuan, bertsoen eta aurreskuen ondoren, 515 korrikalariak Usurbe aldera abiatu dira. 168 kilometro dituzte aurretik.Goierriko Hitzak ere zuzenean eskainiko du.

Ehunmilak probaren irteera zuzenean

Ehunmilak ultra-trail probaren irteera zuzenean eskainiko du Goierriko Hitzak, 17:50etik aurrera. Jarraitu hasierako irudiak lotura honetan.

Aldabeak ireki du atea

Aste honetan inauguratu dituzte herri erdi-erdian dauden bi apartamentu turistikoak . Energia berriztagarriak erabiltzen dituzte . Udarako okupazio aurreikuspen onak dituzte

Baserria eta kalea gertu

Goierrin ere ospatuko da 'Ongi etorri baserrira' ekimenaren 7. edizioa, gaur eta bihar. Baserri munduaren eta hiriaren artean zubiak eraikitzeko jarri zuen martxan ENBAk ekimena 2014an

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa