2023/4/4

Beasaingo JM Iturriotz kalea trafikoarentzat itxiko dute asteazkenean

Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, 12:00etatik 15:00etara itxiko dute errepidea, CAF enpresaren ataria eraisteko makina handiak sartzeko.

Laburbirak Legazpin egingo du geldialdia gaur

Zazpi film labur ikusteko aukera izango da, 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Sarrera doakoa izango da.

Aztiritik Peritz eta Alcantarilla igarota, zehaztuta dago Osinaldeko seikoa

Aner Peritz ‘Euzkitze’ izan da garaile Aztiriko bertso sariketan, eta Irati Alcantarillak jaso du entzuleen saria. Osinalde saria apirilaren 15ean da, Lander Arizmendi ordiziarra tartean.

Aimar Maiz
[AZKEN ORDUKOA]

Auto pilaketak daude Beasainen

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da Beasainen, N-1 errepidean, 418 kilometroan, Irungo noranzkoan. Errei bat itxita dago eta auto pilaketak daude.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa