
Itxi dituzte dagoeneko 2023ko Udal eta foru hauteskundeetako hauteslekuak, erlojuak zortziak jo orduko. Zenbaketak aurrera egin ahala jakin ahal izango dira herritarren botoek utzitako emaitzak. GOIERRIKO HITZAK emaitzen zuzeneko kontaketa egingo du.

Beasaingo Loinatz Jaiei dantzan eman diete agurra haurrek, Atxipi Aisialdi Taldeak antolatutako playback-ean.

Bi ordu eskas falta dira 2023ko udal eta foru hauteskundeak amaitzeko; 20:00etan itxiko dira hautetsontziak. Botoen kontaketaren zuzeneko kontaketa egingo du Goierriko Hitzak. 51.331 goierritarrek daukate botoa emateko eskubidea.

Hurrengo parte hartze datua 18:00etan eman du Hauteskunde Batzordeak. 20:00etan itxiko dira hauteslekuak. Goierriko Hitzak hauteskunde egunaren eta gauaren jarraipena egingo du webgunean.

Arun Mohanraj eta Arai Alonso izan dira aurtengo Beasain Hiria eta Igartza argazki lehiaketako garaileak, hurrenez hurren. Gaur goizeko 12etan egin dute sari banaketa ekitaldia.

53 urteko beasaindar bat zendu da moto istripuan Torrelaran. Atzo goizeko 12ak aldera aurkitu zuten BU-P-8012 errepidean.

Kadete zein junior mailako txapelak jantzi zituzten txirrindulari donostiarrek. Legorretan jokatu ziren atzo bi txapelketak.

Eskualdeko 51.331 herritarrek izango dute 2023ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea. 20:00etan itxiko dira bozkalekuak. Guztira 208 zinegotzi hautatuko dituzte herritarrek. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere eratuko dira. 51 batzarkide aukeratu beharko dituzte gipuzkoarrek. Goierriko Hitzak hauteskunde egunaren eta gauaren jarraipena egingo du.