2025/9

2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasean da Lazkao

Bederatzi proiekturen artean hiru aukeratu beharko dituzte bozketa bidez. Irailaren 30a izango da bozkatzeko azken eguna, udaletxean edo Internet bidez.

Izaro Villarreal
Elkartasuna

Elkartasun Asteburua egingo dute urriaren 3an eta 4an Legorretan

Aurten, Ataxia Telangiectasia gaixotasunaren inguruko sentsibilizazioa egingo dute. Herri lasterketarako izena eman daiteke dagoeneko eta garagardo azokarako ere bai.

Udazken kulturala

Olaia Inziarte eta Eñaut Elorrietaren Altzagako kontzertuetarako gonbidapenak

Udazken kulturalaren barruan, urriaren 3an Inziarterekin solasaldi musikatua egingo du Ianire Aranzabalek. Eñaut Elorrietaren kontzertua urriaren 11n izango da.

Mugikortasuna

CAF taldeak Polonian duen posizioa hobetu du

109 ibilgailu hornituko ditu guztira, 80 milioi eurotik gorako balioarekin.

Udako azoka antolatu du Ordizian merkatari elkarteak

Irailaren 19an eta 20an izango da, goiz eta arratsalde. Hamar saltokik dendaren aurrean jarriko dituzte postuak, eta lauk Plaza Nagusian.

Olentzero eta Mari Domingi hasi dira prestatzen Mirandaolako bisitak

Lenbur Fundazioak ireki du aurtengo kanpaina, eta salgai jarri ditu sarrerak. Azaroaren 8an hasiko dira saioak. Aitona-amonen eskolara eta Igartubeiti baserrira bisitak ere eskaintzen ditu, plan osagarri gisa.

Zaintza

Ordizian, Zaintza Mahaia lanean

Zaintzarako eredu komunitarioa sortu nahi dute. Herritarren inplikazioa «behar-beharrezkoa» dutela diote.

Txirrindularitza

Xabier Berasategi bikain ibili da Italiako klasikoetan

Zortzigarren sailkatu da Matteotti Sarian, eta podiumera igo da Tarteko Helmugak irabazita. Isaac del Toro mexikarra nagusitu da.

Iñaki Gurrutxaga
Ordiziarrock

Ordiziarrock musika jaialdia, urriaren 16tik 18ra

Urriaren 17an Trannce, John Dealer&The Coconuts, La Perra Blanco eta Dj Necora izango dira Ordizian. Urriaren 18an, berriz, Esanezin, Maskak, Bengo eta Dj Riko.

Eraitz Saez de Egilaz izango da EH Bilduren taldeko koordinatzailea Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk belaunaldi berrien aldeko apustuaren barruan hartu du erabakia.

Erromesaldia

Legazpiarrek bete dute aurten ere Arantzazurekin

Atzo, irailaren 8an, ohiko pelegrinazioa egin zuten Legazpikoek, batzuk menditik oinez joanda, eta beste batzuk udalak jarritako autobusean. Goiz Deiako txistulariak ere han izan ziren.

Lehiaketa

Pilar Ugarte izan da egutegiko lehiaketako abuztuko irabazlea

Hilabete horretan asmatu beharreko hitzak 'Gure mendiak' ziren. Saridunak Legazpin gastatzeko 50 euroko txartela jaso du.

Zinema

Irailaren 21ean estreinatuko dute 'Maspalomas' filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean

Jose Mari Goenaga ordiziarrak Aitor Arregirekin batera zuzendutako filma da. Jose Ramon Soroiz legorretarra da protagonista nagusia, 75 urteko Vicente.

Dantza

Korosti dantza taldea ikasturtea hastear da, udan Kosovon izan eta gero

Herrialde horretako folklore jaialdian parte hartu dute dantzari legazpiarrek. Agorreko Santikutzetarako Viladecans-eko eta Euskal Herriko castellers taldeak gonbidatu ditu. Ikasturte berrirako izen-ematea irekita du.

Futbola

Beasainek indarra erakutsi du Liga hasieran, baina ezin izan du punturik lortu

3-1 izan da Bigarren Federazioko estreinakoan emaitza Beasaingo taldearentzat. Bigarren jardunaldian etxean, Loinatz zelaian, jokatuko dute, Ejea taldearen aurka.

Euskal Jaiak

Presoen etxeratzea eskatuko dute asteazkenean Ordizian

Sarek eta Etxeratek giza katea egingo dute azoka bereziaren egunean, 12:00etan, Ordiziako udaletxeko arkupeetatik abiatuta.

Areto futbola

Areto futbolerako taldea osatu dute Ataunen

Ataungo Udalaren, Ataun Kirol Elkartearen eta bestelako babesleei esker lortu dute talde berria osatzea.

Izaro Villarreal
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa