Iritsi dira beasaindarren festa egunak
Gaur txoznetako ‘Ansioso Eguna’ izango dute herritarrek. Elustondori eta Turrientesi harrera egingo die udalak bihar. Danborrada bakoitzean 110 bat lagun ariko dira jotzen.
Haur, gazte eta helduak Gernika pasealekuko frontoian, 2025eko Loinatz jaietan, pala eta pilota txapelketako finalak ikusten.Ariane Vierbücher Joan den asteburuan jada nabaritu zen Beasaingo kaleetan festa giroa areto futbol txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partiden aitzakian. Motorrak berotu ondoren, gaur Ansioso Eguna izango dute herritarrek, Beasaingo Txoznek antolatuta. Bihar lehertuko da festa. Ezohiko jaien hasiera izango da, Aritz Elustondo eta Beñat Turrientes futbol jokalari beasaindarrei harrera egingo baitie udalak, Realarekin lortutako Espainiako Kopako garaipena ospatzeko. Garaikurra eskainiko diete herritarrei udaletxeko balkoitik arratsaldean, haurren txupinazoaren aurretik.
Udalak azaldu duenez, ospakizuna arratsaldeko lehen orduan hasiko da eta hainbat une garrantzitsu izango ditu: 17:15ean Loinazko San Martin plazara iritsiko dira koparekin, eta han Beasain KE-ko gaztetxoen taldeetako jokalariek pasabidea egingo diete udaletxeko sarreraraino. 17:30ean Leire Artola alkateak harrera egingo die, eta jaietako zapiak jantzi eta oroigarria emango zaie. 17:45ean protagonistak udaletxeko balkoi nagusira aterako dira kopa beasaindarrei eskaintzera.
BERTSO POTEOA
Txoznetako egitarauak irekiko ditu festak. Gaur, pintxo lehiaketa izango da 18:00etan, eta Fito Skins eta Edu Zardoyaren kontzertuak 20:00etan. Beasaingo Asanblada Feministak herritarrei dei egin die 19:00etan topa egitera koktel feministan, osagai hauekin: plazera eta desioa; bazterrak gorpuztu eta gorputzak ez baztertzea; tratu onak eta ligoteo sanoa; zaintza arduratsua; askatasuna; eta LGTBIQ+ erasoen aurrean garrasia. Bihar, berriz, 18:00etako bertso poteoarekin hasiko da txoznetako egitaraua, June Aiestaran eta Amets Zubizarreta bertsolari beasaindarrekin.
TXUPINAZOA, LA SALLEK
Ondoren hasiko dira ofizialki Loinatz jaiak, 18:00etan. Pregoia eta txupinazoaren ardura La Salle ikastetxeko ikasleek izango dute, eta beste ikastetxeetako ordezkariek lagunduta egongo dira. Jarraian, Ekaitz elkarteko erraldoi eta buruhandiak irtengo dira Goizeresi Txistulari Elkarteko txistulariek eta Loinatz Udal Musika Eskolako bandak lagunduta.
MARIREN JAITSIERA
Jaiak hasita, jende gehien biltzen eta erakartzen duen ekitaldia izango da 22:30ean: Mariren Jaitsiera. Zuzenean ikusteko aukera izango da Beasaingo Udalaren YouTube kanalean. 1990ean Arrano Kulturak sortu zuen ekitaldia, eta Loinatz jaien ikur bilakatu da. Lehen urteetan 30 dantzari-partaide elkartzen baziren ere, 2000. hamarkada hasieratik ehundik gora izan ziren, eta harrezkero egokitzapenak egin dituzte parte hartu nahi duen jendetzarengatik. 2018an hartutako neurria izan zen oholtza gainean urtean 17 urte betetzen zuten gazteek bakarrik dantza egin ahalko zutela; 2024an, plazan dantza egingo zuten pertsonen kopurua mugatu zen: 340 dantzari, urte hartan 17 urte betetzen zituzten eta zozketaz aukeratuko ziren 40 gaztek oholtza gainean dantzatuko zuten, eta bigarren zozketa baten bidez aukeratuko ziren 300 gaztek oholtzaren inguruan.
Aurten bada berritasun bat Mariri lotuta: 1990 eta 2025 bitartean Jokin Telleria beasaindar artistak egin du Mariren panpina urtero, ekitaldian erretzeko; aurten profesionalizatu egin dute, eta Urretxuko tailer batean molde bat eginda enkargatu dituzte panpinak.
DANBORRADAK
Larunbata danborradei eskainitako eguna izango da. Haurrena 12:00etan irtengo da Amiantoagatik hildakoen omenezko eskulturatik, eta helduena 18:30ean Igartzako Monumentu Multzotik. Biak Loinazko San Martin plazan amaituko dira. Eguraldi txarrarekin Gernika pasealekuko frontoian egingo dira. Bakoitzean 110 lagun inguru aterako dira jotzen.
KUADRILLEN EGUNA
Igandean sokadantza egingo dute udalbatzako kideek 12:00etan. Eta astelehenean kuadrillen eguna izango da. Arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, 360 graduko formatua duten bideoak egiteko aukera izango dute lagun taldeek Zubimuzu plazako (eguraldi txarrarekin Erauskin plazan) bideomatoian.
AUTOBUS ZERBITZUA
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu hilaren 16an eta 23an: Beasain (04:50) – Ormaiztegi (05:00) – Ihurre (05:10) – Idiazabal (05:20) – Segura (05:30) – Zegama (05:40); Beasain (05:10) – Ordizia (05:20) – Zaldibia (05:35) – Arama (05:40) – Itsasondo (05:50) – Legorreta (05:55); eta Beasain (06:10) – Lazkao (06:15) – Ataun (06:25).
Jaietako zazpiak eta banderak salgai daude, eta herritarrei dei egin die udalak etxeetako balkoietan Beasaingo bandera zintzilikatzera. Udaltzaingoak zenbait ohartarazpen egin ditu festei lotuta.
Lehen asteburuko egitaraua
Maiatzak 15, ostirala
16:30. Aldibereko xake txapelketa, Loinazko San Martin plazan.
18:00. Loinatz jaien hasiera ofizialaren txupinazoa. Jarraian. Ekaitz elkarteko erraldoien eta buruhandien irteera, Goizeresi txistulari taldeak, Beasaingo Loinatz udal musika eskolako bandak eta txistulariek lagunduta.
18:30. III. Sasipilotari txapelketako azken partidak: 3. eta 4. posturako partida, eta finala. Gernika pasealekuko frontoian.
19:00. Txistor jana, Zubimuzu plazan.
22:00-01:00. Indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko informazio gunea, Gipuzkoa plazan.
22:00. Beasaingo Joaldunen irteera, Andre Mari elizapetik.
22:30. Mariren Jaitsiera, Loinazko San Martin plazan.
23:00. Koskola txarangaren eta Ekaitz erraldoi eta buruhandi konpartsaren irteera.
23:00. Muxutruk taldearen kontzertua eta erromeria. Bideluze plazan.
Maiatzak 16, larunbata
09:00. ‘Beasain jaietan’ urtekaria salgai: Loinazko San Martin plazan, Erauskin plazan, Barrendain plazan, Nafarroa Etorbidea 10ean, Igartza auzoan eta Ezkiaga auzoan (astearteko azokan ere bai).
10:00. Esna-deia, Goizeresi txistulari taldearekin.
10:00. Meza, Loinazko Andre Mariaren emitan.
12:00. Haurren danborrada, Ezkiaga auzoko amiantoaren eskulturatik. Koskola txarangarekin eta Loinatz Udal Musika Eskolako bandarekin. Plazan, Ekaitz konpartsako erraldoiak.
13:00. Kalejira, Koskola txarangarekin.
17:00. Zirku tailerra, Zirkum Zirko eskolaren eskutik, 12-17 urte bitartekoentzat. Iturralde plazan (euria bada, Ezkiagako frontoian).
18:30. Helduen danborrada, Igartzako monumentu multzotik irtenda. Koskola txarangak, Goizeresi txistulari taldeak eta Loinatz musika eskolako bandak lagunduta.
20:00. Erretreta, Loinazko San Martin plazan.
22:00-01:00. Indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko informazio gunea, Gipuzkoa plazan.
23:00. Kontzertuak, Bideluze plazan: Neomak taldea, eta ondoren I.C&Hodi
00:00-03:00. Testing programa, drogen erabileraren arriskuak murrizteko informazio eta sustantzia ilegalen analisi gunea. Zaldizurreta kalean.
Maiatzak 17, igandea
09:00. Heriotzarik gabeko arrantza lehiaketa, eskualdeko gaztetxoentzat. Izen-ematea 08:30ean; sari banaketa, 12:00etan. Igartzako zubian.
10:00. 53. Loinazko San Martin nazioarteko xake jokaldiak, Gernika pasealekuko frontoian.
10:00. Kalejira, Goizeresi txistulari taldearekin.
12:00. Udalbatzaren sokadantza, Loinazko San Martin plazan.
12:30. Loinatz Musika Eskolako bandaren kontzertua, Aitor Mitxelenak zuzenduta. Loinazko San Martin plazan.
13:15. Zuttik elektro-txaranga, Bideluze plazan.
17:00. Gynkana Baserri, euskal joko herrikoiak adin tarte guztientzat. Iturralde plazan (euria bada, La Salle San Jose ikastetxean).
18:00. Ekaitz erraldoi eta buruhandi konpartsaren irteera, Doinuzar gaiteroek lagunduta, Loinazko San Martin plazatik Igartza aldera.
18:30. III. Emakumezkoen Pala Txapelketa Herrikoiko 3. eta 4. postuetarako partida, Gernika pasealekuko frontoian.
19:15. XV. Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Herrikoiko 3. eta 4. postuetarako partida.
19:30. Rockalean musika taldea, kalean. Bideluze plazan.
22:30. Dron ikuskizuna, Igartzako monumentu multzoan.
22:55. Rockalean taldea, Igartza aldean.
Maiatzak 18, astelehena: Kuadrillen eguna
08:00. Esna-deia, Goizeresi txistulari taldearekin.
09:00. Prozesioa, Andre Maria Zeruratzearen elizatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari, dantzari eta erraldoiekin.
Jarraian. Meza, Loinazko San Martinen basilikan.
10:30. Erromeria, Loinatz Musika Eskolako trikitilari taldearekin. Barraskiloak, odolkia, txorizoa eta gazta. Loinazko San Martinen basilikan.
11:00. Kuadrillen arteko 48. Areto Futbol Txapelketako finala, La Salle San Jose ikastetxean, Oria eta Incansables txarangek alaituta.
11:30-14:00. Haurrentzako jolas parkea eta puzgarriak, Barandiaran plazan (euria bada, Ezkiagako frontoian).
11:45. III. Emakumezkoen Pala Txapelketako finala, Gernika pasealekuko frontoian.
12:30. XV. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finala.
13:00. Kuadrillen irteera, Oria eta Incansables txarangek alaituta.
16:30. Jundajo txaranga, Bideluze plazan.
16:30-19:30. Haurrentzako jolas parkea eta puzgarriak, Barandiaran plazan (euria bada, Ezkiagako frontoian).
17:30. Kuadrillen bilkura eta jaitsiera Barrendain plazatik behera, Oria, Incansables eta Jundajo txarangek alaituta.
18:00. Oria txaranga Arangoiti egoitzara, eguneko zentrora eta Urbiberri jubilatu etxera.
18:00-21:00. Indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko informazio gunea, Gipuzkoa plazan.
18:00-20:00. 360 Bideomatoia, Zubimuzun (euria bada, Erauskin plazan).
19:00. Zutik erromeria taldearekin dantzaldia, Bideluze plazan.
19:00. Zinema Paradise emanaldia, Erauskin plazan (euria bada, Gernika pasealekuko frontoian).
23:00. Bull DJaren kontzertua, Bideluze plazan.
TXOSNETAKO EGITARAUA
Maiatzak 14, osteguna
18:00. Pintxo lehiaketa.
22:00. Kontzertuak: FitoSkins eta Edu Zardoya.
Maiatzak 15, ostirala
19:00. Bertso poteoa, June Aiestaran eta Amets Zubizarreta bertsolariekin.
22:00. Kontzertuak: Hozkia, Iltze eta Istillu taldeak, eta Mondongo DJa.
Maiatzak 16, larunbata
22:00. Kontzertuak: Kunbialari, Skareggaekasko eta Tintz DJa.
Maiatzak 18, astelehena
18:30. Distopia elektro-txaranga.
22:00. Kontzertuak: Txointzan erromeria taldea, eta Lizarrusti DJa.











