Lantokiek gune seguruak izan behar dutela aldarrikatu eta biktimei babesa adierazteko lanuztea egin dute CAFen
Ordubeteko lanuztea egin dute eta elkarretaratzea egin dute Beasaingo lantegiko sarrera nagusian goizean.
Enpresa Batzordearen elkarretaratzea gaur goizean.LAB CAF Sail Sindikala Joan den astean zabaldu zen CAFeko komun batean kamera bat aurkitu zutela eta langile batek bere burua aurkeztu zuela erasoaren egiletzat. CAFeko Enpresa Batzordeak eraso matxista salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuen, eta elkarretaratzeak deitu zituzten Itaiak, Goierriko Gazte Feministek zein Goierriko Koordinadora Feministak ere. Zaldibiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen adierazpenak egin zituzten. Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak lanuztea egin du erasoa salatu eta babesa adierazteko.
Ordubeteko lanuztea egin dute eta elkarretaratzea egin dute Beasaingo lantegiko sarrera nagusian. LAB CAF Sail Sindikalak sareetan esan duenez, komunean aurkitutako kamerak “ezinegona sortu” zuen langile guztiengan, eta “desadostasuna agertu eta sexu erasoa jasan duten langileei gainerako lankideen elkartasuna eta babesa adierazteko” ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte. Lantokiek gune seguruak izan behar dutela aldarrikatu dute.














