beasain

Udal izapide guztiak leku berean egin ahalko dira Beasaingo Udaleko harrera bulegoan

Hilaren bukaeran jarriko dute martxan gune berria, udaletxeko beheko solairuan

Eskeine Legorburu

Irisgarritasuna eta zerbitzuak hobetuko ditu Renfek Beasaingo geltokian

EAJk Madrilen lortu duen hitzarmenaren barruan egingo dituzte lanak, 2015-2016 epealdian

Eskeine Legorburu

"Tokiko ekonomia eta enplegua" sustatuko ditu Beasaingo EAJk

Herriko dendek, enpresek eta ostalariek dituzten kezkak eta arazoak jasotzen ari da horretarako

Goierriko Hitza

Txilibutxof aisialdi taldeak argazkitan laburtu du 30 urteko ibilbidea

Erakusketa jarri dute Beasaingo Usurbe antzokiko erakusketa aretoan

Eskeine Legorburu

Aitor Larburu: «Gazte lokal guztien izaera hartu da kontuan ordenantza egiteko»

Gazteak biltzen dituzten lokalen erabilera arautzeko ordenantza onartu du Beasaingo Udalak.

Eskeine Legorburu

Antzizar kiroldegi atzeko aparkalekua itxita dago

Antzizar kiroldegi atzeko aparkalekua itxita egongo da datozen egunetan, kiroldegiko biltegian azken 25 urte hauetan gordeta egon den Igartzako presa aterako baitute. Presa kiroldegitik Igartza jauregira garraiatu ahal izateko itxi dute aparkalekua. Ez...

Eskeine Legorburu

Erauskin kalean margotze lanak egingo dituzte etzi

Erauskin kalean, errepidea margotzeko lanak egingo dituzte etzi, asteazkena. Erauskin kaleko 52. zenbakitik hasi eta Kutxa pareraino egingo dituzte lanak, eta beraz, errepidea itxita egongo da 08:00etatik aurrera. Lanak egin ahal izateko, eremu horreta...

Eskeine Legorburu

Josi Insausti da Hamaikabaten hautagaia Beasaingo Udalerako

“Aniztasuna eta partaidetza” bultzatzeko asmoz aurkeztuko da Beasaingo Hamaikabat alderdia maiatzaren 22ko hauteskundeetara. Josi Insausti da zerrendaburua, eta hamazazpi hautagaitatik hamabi independenteak dira. Insaustik atzo egindako aurkezpenean azaldu zuenez, Hamaikabaten “zerrendan, proiektu abertzale honekin konpromisoa duten aurpegi berriak daude, independenteak haietako asko, eta haien ondoan, kudeaketa publikoan izandako ibilbideagatik ezagunak diren pertsonak”. Hamaikabatek, “ikuspegi abertzale batekin eta udal gobernu plural eta bateratzaile batean oinarrituta” lan egin nahi du Beasainen datozen lau urteetan, “herritarren beharrei erantzun garbi eta eraginkorra emanda”. Horretarako herria ondo ezagutzen duten gizonez eta emakumez osatutako taldea aurkeztu du alderdiak, Insaustiren arabera. Zerrendan independente asko egoteak, “proiektu abertzale berri batekiko eta haren ezaugarriekiko konpomisoa dagoela” zehaztu du udalerako hautagaiak: “Batzean oinarritutako politika egiteko modu berri batetiko, eta frontismoa edo bloke politika egin beharrean, adostasunaren alde egiteko konpromisoa”. “Gehiengo abertzalea abiapuntutzat” Beasaingo gizartean dagoen aniztasun soziologikoa kontuan hartuta, Hamaikabateko kideek uste dute “Beasainek gehiengo abertzalea abiapuntutzat hartuta hazi eta garatu behar duela, gobernu jardun pluralista eta bateratzaile batekin”. Insaustiren arabera, ezin da agintekerian oinarritutako gobernurik egon, eta ezta “inposizioa beste helbururik ez duten blokeak sortu”. Hamaikabat horregatik sortu zela ere azpimarratu du Beasaingo hautagaiak, “ez dugulako abertzaletasun frontistarik nahi”. Herritarren partaidetzan oinarritutako gobernu jarduera bultzatu nahi du Hamaikabatek Beasainen, [...]

Eskeine Legorburu

Gaita doinuekin eta pulpoa dastatuz hasi dute galiziar festa Beasainen

Galiziar kulturaren eta gastronomiaren erakustoki bihurtu da Beasain. Atzo arratsaldetik bihar arte, galiziar festa ospatzen ari dira, Loinazko San Martin plazaren azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probaren antolatzaileek prestatu dute festa, Pulpalia enpresarekin batera. Gaur goizean, pulpoa eta galiziako beste hainbat jaki tipiko probatzeko aukera izan dute plazapera gerturatu direnek. Eguerdian gainera, Triskele folklore taldearen gaita doinuak entzuteko aukera izan da. Olagarroaz gain, txorizoa, piperrak, ardoa, urdaiazpikoa edota patata egosiak ere eskaintzen dituzte. Galiziar festak bihar arte jarraituko du, ordea. Gaur gauean, queimada banatuko dute doan. Bihar berriz, errekorren Guiness liburuan sartzeko ahalegina egingo dute. Francisco Ferreiro sukaldariak gidatuta, inoiz prestatu den galiziar erako olagarro platerik handiena egiten saiatuko dira. Bihar ere, izango da Triskele taldearen doinuak entzuteko aukera.

Beasaingo Hitza

Mendigurenen ‘Sakoneta’ liburua landuko dute irakurketa taldean

Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarraren Sakoneta liburua landuko dute  irakurketa taldean. Dagoeneko irakurleen esku dago liburua, eta irakurketa taldean parte hartu nahi duenak maiatzaren 6a baino lehen eskuratu beharko du. Liburua lortzeko...

Alex Areizaga

Indar enpresak 145 langileko soberakina duela adierazi dio enpresa batzordeari

Beasaingo Indar enpresak, 145 langileri eragiten dien erregulazio espedientea luzatu nahi du; Eolikoen eta Repair sailean lan egiten duten langileei, zehazki. Eolikoen sailean, eskariek %80 egin dute behera azken urteetan, eta, enpresaren iritziz, langile soberakina dago. Hala adierazi zien zuzendaritzak enpresa batzordeko kideei. 2008an 128 milioi euroko etekinak izan zituen Indarrek, 2009an 80 milioikoak eta iaz 25 milioikoak. Aurtengorako 18 milioi euro etekin izatea espero dute, eta beherakada horrek eragin du lan erregulazio espedientea aurkeztea. 2009an langile talde batek ordu negatiboekin amaitu zuen urtea, eta urte berean, azaroan, aurkeztutako EREari jarraipena ematen zaio orain. Lau fasetan egingo dute Orain bi urte Indar enpresak aurkeztu zuen lan erregulazio espedienteak ez du emaitza positiborik ekarri, eta ezin izan diote orduko arazoari aurre egin. Enpresak emandako argibideen arabera, arazoa ez da merkatuarena, estrukturala baizik, eskaerarik ez baitago. Hala, arazoari irtenbidea emateko asmoz aurkeztutako dosierraren arabera, lan erregulazio prozesua lau fasetan egingo dute. Aste Santuko oporren aurretik aurkeztu zuen Indarrek EREa, eta enpresa batzordeak eskatuta, maiatzaren 16ra arte inolako neurirrik ez hartzea adostu zuten. Momentuz, modu boluntarioan lana utzi nahi dutenekin negoziatuko du enpresak. Ondoren, Indarrek eta enpresa batzordeak adostutako pizgarriak onartzen dituzten langileen paperak bideratuko dituzte. Uztailean lan erregulazio espedientea beste sei hilabetez [...]

Beasaingo Hitza

Berrogei bikotek parte hartuko du aurten pilota txapelketa herrikoian

Ostiralean hasiko da bigarren pilota txapelketa herrikoia, eta aurten, berrogei bikotek parte hartuko dute. Iaz baino hamabi bikote gehiagok eman du izena aurten. Partidak ostiral eta igande arratsaldetan jokatuko dira, eta finala Loinatz jaietako iga...

Eskeine Legorburu

Film laburren lehiaketa antolatu dute

Euskarazko komunikazioa eta elkarbizitza bultzetzeko asmoz, Beasaingo film laburren lehiaketa antolatu dute Akkua eta taZEBAez enpresek. Txapelketan Beasaingo ikastetxeetan ikasten duten D.B.Hko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek parte h...

Eskeine Legorburu

Herrian egin diren aldaketak ikusten izan da Markel Olano

Gipuzkoa osoan zehar, herriz-herri ibilida Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, herri horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin diren berrikuntzak ikusten. Gaur Beasainen izan da, Gipuzkoa osoan zehar egin duen itzuliari amaiera emanez. Patxi Plazaola alkateak egin dio ongietorria, udaletxeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Karlos Ormazabal Garapen diputatua ere Olanorekin batera egon da Beasainen. Udaletxe aurrean egindako harreraren ondoren bilera egin dute, eta ondoren herrian zehar ibilalditxoa egin dute. Herri erdigunean hasi dute paseotxoa, kaleak oinezkoentzako egokitzeko egindako lanak ikusiz. Olaran lantegia ikusten ere izan dira, etorkizunean lantegi izandako eraikinean zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Handik Ezkiaga auzoko zaharren egoitzara joan dira eta ondoren Arangoiti egoitzara. Igartza jauregiaren inguruetan eman diote amaiera bisitari. Elkarlana eskertu du Plazaolak Eguneko bi zentro ditu Beasainen Foru Aldundiak eta kulturalki ere hinbat inbertsio egin ditu Igarza inguruan. Patxi Plazaolak berrikuntzarekin lotutako beste ipamen bat ere egin nahi izan du gaurko bisitan, Goierriko Berritze Gunearen inguruan, “Foru Aldundiak apostu handia egin duelako”. Laguntza horiengatik guztiengatik eskerrak eman dizkio Olanori, eta aurrera begira dituzten erronkei elkarrekin aurre egiten jarraitzeko nahia azaldu du Beasaingo alkateak. Aurrentzean ere, gai horietan eta bidegorri sarearen zabalkundean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko beharraz ere hitz egin du Plazaolak: “Beasainen sarea amaitzeko CAF aurreko zatia, eta  [...]

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa