beasain

Donnay, Zarza, Trejo eta Muñoz izan dira irabazle Beasaingo bi herri lasterketetan

14 eta 7 kilometroko lasterketa antolatu ditu Bealak taldeak

Goierriko Hitza

Munduko emakumeak Igartzara eraman dituzte Batzokiak eta Bategitek

Martxoaren 8aren bueltan herrialde ezberdinetako emakumeen errealitateak azaldu dituzte herriko ikasleek

Eskeine Legorburu

Manuel Lekuona saria eman diote Igartzan Antxon Agirre Sorondori

Etnografo donostiarrak egindako lana goraipatu nahi izan du Eusko Ikaskuntzak sari honekin

Eskeine Legorburu

Beherapenen azoka egiten ari dira Beasainen, stockeko produktuekin

Bareakek antolatu du eta 27 denda ari dira parte hartzen

Eskeine Legorburu

Binakako txapelketako finalaurdeneko pilota partida Beasainen jokatuko da

Murumendi pilota eskolaren aldeko jaialdia izango da, martxoaren 1ean

Eskeine Legorburu

Pello Gonzalezek hitzaldia egingo du gaur Beasainen

Pello Gonzalez Ogasun diputatuak, eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko Hamaikabaten hautagaiak, egungo egoera politikoari buruzko hitzaldia egingo du gaur. 19:00etan hasiko da hitzaldia, alderdiak Beasainen duen egoitzan (Andre Mari kalea, 5. Loinaz...

Eskeine Legorburu

Goienizek antolatuta, ‘Camino’ filma ikusi ahalko da etzi Usurbe antzokian

Munduaren eraginetik babesteko, etxetik atera gabe bizi den familia baten istorioa kontatzen du Yorgos Lanthimos zuzendari Greziarrak Camino pelikulan. Familiako seme-alabek ezagutzen duten errealitate bakarra etxe barrukoa da. Kanpoko errealitatearek...

Eskeine Legorburu

Egoitza ireki du Hamaikabatek Beasainen

Hamaikabat alderdiak egoitza ireki du Beasainen. Alderdiaren zortzigarren egoitza da eta aurrerantzean Andramari kalean egongo da «herritar guztiei irekita». Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Josi Insausti Beasaingo Udalerako hautagaiak, Iñ...

Eskeine Legorburu

Murumendi pilota eskolaren aldeko jaialdia egingo dute hilaren 25ean

Beasaingo Kirol Fundazioak, udalak eta Murumendi pilota eskolak, pilotaren inguruko hainbat ekimen antolatu dituzte datozen asteetarako. Batetik, esku pilota jaialdia egingo dute hilaren 25ean; promesa mailako binakako txapelketako partidak jokatuko dituzte. Bestetik, Beasaingo pilota txapelketa herrikoia antolatu dute, bigarren urtez. Kanporaketak apirilean hasiko dira eta datorren astetik aurrera eman ahal izango da izena. Pilota jaialdia, Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko dute, bihar zortzi, 20:00etan. Batetik, binakako promozioko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte. Bikoteetako bat, Asegarceri dagokiona, erabakita dago jada; Olaetxeak eta Jon Ander Albisu ataundarrak jokatuko dute. Aspeko bikotea zein izango den berriz, asteburu honetako kanporaketaren ondoren erabakiko da. Partida horren aurretik, jaialdiari hasiera emateko, Mendizabal eta Leiza ariko dira 4 t’erdian, buruz buru. Jaialdi honek bi helburu ditu, “herritarrei pilota ikuskizun on bat eskaintzea eta bide batez, Murumendi pilota eskola laguntzea”. Hala, sarreretatik ateratako dirua, eskolari emango diote. Ekimen hori, Kirolaren Udal Fundazioak eta Murumendi pilota eskolak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren testuinguruan kokatu du Julene Hidalgok. Hitzarmen horren helburu nagusia “herriko pilota bultzatzea” dela azaldu du. Bestalde, datorren asteburuko jaialdia bultzatzeko “200 gonbidapen” banatuko dituztela jakinarazi du. Zaleek, Antzizar kiroldegian eskatu ahal izango dituzte gonbidapen horiek. Jon Alkaiagak azaldu duenez, “historikoki pilotak zaletasun handia izan du Beasainen”. Horren adibide, herriko pilotalekuak [...]

Beasaingo Hitza

Pepe Caballerok eta Juan Tolosak irabazi dute Arranoko mus txapelketa

Pepe Caballero eta Juan Tolosa ordiziarrek irabazi dute Arrano Kultur Elkarteak antolatutako 21. mus txapelketa. 83 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta bigarren postuan Javier Diaz eta Aitor Diaz anaia legorretarrak sailkatu dira. Antolatz...

Eskeine Legorburu

Larrialdi zerbitzuetako murrizketak salatzeko greba ari dira egiten Beasaingo eta Zumarragako anbulategietan

Beasaingo eta Zumarragako osasun zentroetan greba egiten ari dira EAG Etengabeko Atentzio Gunetako langileak. Zerbitzuetan hainbat murrizketa egin ditu Osakidetzak, asteburuetan pediatria zerbitzua kenduz eta haurren arreta Etengabeko Atentzio Guneetako medikuen esku utziz. Larrialdi zerbitzuetako langile kopurua ere murriztu egin dute eta egungo langile kopuruarekin ez dela behar bezalako arretarik eskaintzen salatu dute langileek. Erabaki guztiak “inposizioa” izan direlako erabaki dute greba egitea: “Osakidetzak ez du negoziatzen, inposatu egiten du eta langileekin eta gaixoekin kontsultatu gabe ezarri ditu neurriak”.  Erabakiaren ondorioz EAGtako langileen lan egoerak txarrera egiten du Beasaingo anbulategiko langileen arabera. Egun, 17:00etatik 08:00etara eskaintzen dute larrialdi zerbitzua bi anbulategietan. Osakidetzak hartutako erabakiaren ordea, 24 orduko zaintzak egin beharko dituzte asteburuetan eta jai egunetan. Pediatra falta arazo larria da “Legazpiko larrialdi zerbitzuak kentzean, eta Ordizian, Lazkaon eta Urretxun zerbitzuak gutxitzean, larrialdi denak Beasainen eta Zumarragan pilatzen dira, eta orain gainera langile murrizketarekin arazoa areagotu egiten da”. Beasaingo anbulategiko langileek ordea, pediatria saileko arazoa nabarmendu dute. Pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzen ditu orain eta aurrerantzean mila izatea nahi du Osakidetzak. “Erabaki horrek aurrera egiten badu, Etengabeko Atentzio Guneetako langileon egoera oraindik okerragoa izango da. Haurrak guk hartatu beharko ditugu eta gu ez gara espezialistak». Aste honetan egin duten moduan, bi [...]

Eskeine Legorburu

Juan Karlos Valdivielso eta Nerea Etxeberria garaile Beasaingo Lehen Herri Lasterketan

Antolatzaileek uste baino korrikalari gehiagok parte hartu zuten atzo goizean Beasainen egin zen Lehen Herri Lasterketan. Guztira 275 korrikalari helmugaratu ziren, horietatik 113 goierritarrak. Denen artean azkarrena Juan Karlos Valdivielso beasainda...

Eskeine Legorburu

Trafikoan aldaketa ugari bihar

Bealak korrikalari taldeak biharko antolatu duen Beasaino I. Herri Lasterketa dela-eta, trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu bihar goizean Udaltzaingoak eta hainbat kale itxita egongo dira. Goizeko 09:00etatik 13:00ak ingurura arte Antzizar kiroldegi...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa