merkataritza

Erakusleihoak festarako egokitzeko deia egin die Bareakek merkatariei

Loinatz jaiak direla eta, herriko dendetako erakusleihoak apaintzeko deia egin die Bareak elkarteak herriko merkatariei. Herriko jaiekin lotutako gairen bat hartu eta erakusleihoa girotzea eskatzen diete. Gero, herritarrek aukeratuko dute zein den erak...

Beasaingo Hitza

Carrefourrek Gorrotxategi arrautza ekoizlea saritu du

Carrefour saltoki kateak ostegunean eman zituen nekazaritza-elikadurako 2011ko sariak, enpresa txiki eta ertainentzat, Madrilen. Horien artean, Idiazabalgo Avicola Gorrotxategi arrautza ekoizleak Euskadiko elikadura enpresa onenaren saria jaso du. Carrefourrek jakinarazi duenez, Gorrotxategi 1950ean sortu zuten. Gaur egun 300.000 oilo ditu, baita pentsu fabrika ere, ganaduarentzat hilean 3.000 tona elikagai sortzen dituena.

Aimar Maiz

Ordizian elkartearen Eguberrietako kanpaina gaur bukatuko da

Ordiziako merkatari eta ostalari elkarteak San Tomas egunean abiatu zuen Eguberrietako kanpaina gaur iluntzean bukatuko da. Hainbat ekimen jarri zituen martxan elkarteak hamabostaldi horretarako, tartean Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa. Hemeretzi...

Ordiziako Hitza

Ordiziako «betiko dendak» gogoan hartuta hasi dute merkataritza astea

Ordizian elkarteak eta udalak, euskal merkataritzaren astea antolatu du datozen egunetarako. Ekimen hori hasteko, Ordizian belaunaldiz belaunaldi mantendu diren denden inguruko lan bat aurkeztu dute, denda horiek «Ordiziako historiaren parte» direlako. Izan ere, Nieves Madrazo ordiziarrak, herriko 37 dendaren inguruko historia eta argazkiak bildu ditu, ikus-entzunezko batean. Astelehenean aurkeztu zuten lana, eta ekitaldi berean, merkataritza astean izango diren eskaintzen berri ere eman zuten. Nieves Madrazo lanaren egileak azaldu duenez, «nostialgiak» bultzatuta hasi zen herriko komertzioen inguruko bilketa egiten. «Gero eta denda gehiago ixten ari direla ikusten dugu; bizilegea dela diote, baina pena ematen du». Izan ere, denda horietako asko «umetatik» ezagutu dituzte Madrazok eta beste ordiziar askok. «Gure adinean oroitzapen asko izaten ditugu, eta denda bakoitza, oroitzapen bat da niretzat, txikiak ginenean amarekin joaten ginenekoak». Guztira 37 denda bildu ditu Madrazok lan horretan. Muga nonbait jarri behar, eta «gutxienez bi belaunaldiz mantendu direnak» aukeratu ditu. Horien artean, 36ko gerraren aurretik zabaldutako komertzio asko daude, baita XIX. mendean irekitakoak ere. Horietako batzuk dira Jauregi farmazia, Ugalde edaritegia, Romero jantzidenda, Angel Calles jostundegia, Unanue gozotegia, eta baita Arana, Arrieta, De la Cuesta eta Etxezarreta dendak ere. Denda horietako asko, inguruko herrietatik etorritako jendeak zabaldu zituen, eta gerora, belaunaldiz belaunaldi mantendu  dira. Beste [...]

Arkaitz Apalategi

Stock azokan 23 dendarik jarriko dituzte produktuak salgai, eskaintza bereziekin

Azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, Ordizian merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du hirugarren urtez. Gaur  arratsaldean hasi eta igandera arte, dendariek stockean dituzten arropak atera eta eskaintza bereziekin salgai jarriko dituzte Beti Alai pilotalekuan. Aitor Velazquez Ordiziako Udaleko merkataritza teknikariaren hitzetan, «dendariei urtean zehar saldu gabe gelditu zaiena bezeroei eskaintzeko aukera» ematen die azokak. Guztira, 23 dendarik parte hartuko dute, «erdiak edo Ordiziakoak dira eta gainontzekoak kanpokoak». Azokarekin batera, bestelako denborapasak ere antolatu dituzte. Ondoko frontoi txikian, umeentzako parkea jarriko dute. Besteak beste, puzgarriak eta water balls igerilekua izango dira bertan. Gainera, larunbat goizean, Amatriain fruta dendakoek, piparrak erre eta salgai jarriko dituzte, pilotalekuaren ondoan. Herriko tabernariek ere bat egin dute asteburuko azokarekin, eta pintxo-potea egingo dute; hau da, pintxoa eta edaria prezio berezian jarriko dituzte. Larunbatean (18:00-21:00) eta igandean (12:00-14:30) zabalduko dute eskaintza, Martinez, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, Pottoka, Pias, Olano eta Amonane tabernetan. Udalarekin elkarlanean Ordizian Merkatari Elkarteak azaldu duenez, azken hilabeteetan «lan handia egin da udal berriarekin lankidetza hitzarmena berritzeko». Akordio horren baitan, merkataritza ingurunea hobetzeko proposamenak eta merkataritza indartzeko plan berezia jaso dituzte, besteak beste. Aitor Velazquez teknikariak azaldu duenez, hitzarmena «iaz egin zen, aurreko udal taldearekin, eta orain, urrian bukatzen denez, gure asmoa hitzarmen [...]

Arkaitz Apalategi

Stock azokarako izena etziko eman behar da

Ordiziako merkatari elkarteak udalaren laguntzarekin irailaren 30, eta urriaren 1 eta 2rako antolatu duen stock azokan parte hartu nahi duten merkatariek etziko 20:00ak baino lehen eman behar dute izena 943 88 73 edo 615 79 64 68 zenbakietara deituta. ...

Ordiziako Hitza

Carlos Gonzalez: «Merkataritzara zuzendutako teknikaria jartzea eskatu diegu politikoei»

Azken bi urteetan indar handia hartu du Bareak merkatari eta ostalarien elkarteak. Gero eta ekintza gehiago antolatzen dituzte, eta bazkide eta bezero kopurua handitzea lortu dute. Elkarteak ordea, behar batzuk ere baditu, eta horiei aurre egiten laguntzeko alderdi politiko guztiekin elkartu ziren iaz, beraien beharrak eta nahiak azaltzeko. Udal berria osatuta, elkartearen eta udalaren arteko elkarlana bultzatzen jarraitu nahi dutela azaldu du Carlos Gonzalezek (Donostia, 1964), Bareakeko bozeramaileak. Iazko hasitako bilera sortari aurten jarraipena eman diozue. Hauteskundeen aurretik, ahal izan genuen alderdiekin bildu ginen, baina ez denekin. Hori izan da bileren gabezietako bat, batez ere kontuan hartuta, aurreko urtean alderdi guztiekin elkartu ginela, salbuespenik gabe. Sorturekin, EAJrekin, eta Hamaikabatekin bildu gara azken bilera sortan. Guk alderdi guztiekin bildu nahi genuen, baina Ezker Batuak ez zuen agendan tokirik izan eta PSE-EErekin eta PPrekin genituen hitzorduek kale egin zuten koordinazio arazoengatik. Zein gai landu dituzue orain arteko bileretan? Bareakek azken urteetan izan duen garapena zein izan den azaldu genien, hori oso interesgarria zela iruditzen zitzaigulako. Zein ekintza egiten ditugun, komunikabideetan dugun presentzia zein den, bazkide eta bezero aldetik zenbat hazi garen… azaldu genien, arlo horietan salto kualitatibo handia eman dugulako. Eskariak zein alorretan egin dituzue? Bost puntutan banatutako eskerak izan dira. Lehen [...]

Eskeine Legorburu

Euskara hobetzeko planak ez du arrakastarik izan ostalaritzan

Ostalaritzan euskara hobetzeko planak izan duen erantzuna negatiboki baloratu dute Urola Garaiko euskara zerbitzuek.

Goierriko Hitza

Emakumeen lasterketa antolatu dute aurrenekoz Ordizian

Ordiziako Udaleko merkataritza, berdintasuna eta kirol sailek Ordizian merkatari elkarteekin antolatu duten Ordizian Kirolean III. astearen barruan, emakumeen lasterketa da datorren astean egingo den ekitaldirik nabarmenenetakoa. Ekainaren 2an izango da, larunbata, 18:00etan. Majori kiroldegian, Urrutia eta Vicuña kirol dendetan, eta lasterketa egunean udaletxeko arkupeetan eman ahal izango da izena, hiru euro ordainduta. Parte hartzen duten guztiei elastiko bat oparituko diete. Lasterketa bost kilometrokoa da. Kirol aste hori antolatzeko garaian egon den elkarlana nabarmendu zuen atzo Izaro Intsausti zinegotziak. Harekin batera, Juan Mari Gereñu kirol zinegotzia eta Ordizian elkarteko ordezkari Miren Ajuria izan ziren. Egitarau “anitz eta zabala” antolatu dute astelehenean hasi eta ekainaren 3ra arte iraungo duen ekimenerako. Intsaustiren esanetan, emakumeen kirola sustatzeko ahalegin bat ere badago ekimen horren atzean. Ordizian elkarteak, berriz, hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu aste horretarako: astelehenetik ekainaren 1era egingo den Erosketa Ordizian maratoia; maiatzaren 30ean egingo den Pintxo Osasungarrien lehiaketa; eta maiatzaren 31ko Erosi eroso ekimena. Hauxe da egitaraua: Hilak 28, astelehena. Molestias Clownicas antzezlana, 19:00etan Barrenan. Hilak 29, asteartea. Generoa eta osasuna. Kirolarekin jabetu hitzaldia 18:30ean D’elikatuzen. Idoia Lekua izango da hizlaria. Hilak 30, asteazkena. Pintxo osasungarrien lehiaketa Plaza Nagusian (18:00-20:00). Hilak 31, osteguna. Erosi eroso ekintza (10:00-20:00). Ekainak 1. Trialsin erakustaldia (18:30) eta [...]

Ordiziako Hitza

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian

 Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta de...

Ordiziako Hitza

Bareak elkarteak denda eta ardo azoka egingo du hilaren 13 eta 14an

Beasaingo Bareak merkatari elkarteak denda eta ardo azoka antolatu du hilaren 13 eta 14rako. Ardo azokak azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Berrikuntzak ere sartu dituzte, ordea. Izan ere,...

Beasaingo Hitza

Lazkaoko merkatari elkarteak herritarrei ateratako argazkiak jarriko ditu denden erakusleihoetan

Lazkaotarrak ardatz eta protagonista izango dituen kanpaina abiarazi du Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteak. Ekimen berritzailearen bitartez, herritarrei estudioko argazkiak aterako dizkiete, eta horiek erakutsiko dituzte, poster neurriko irudi handietan, elkarteko kide diren zein ekimenerako apuntatu nahi duten dendetako eraskuleihoetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina, eta herritarrei “berehala” parte hartzeko deia egin diete, San Prudentzio jaietarako (apirileko azken bi asteburuetan) gauzatu nahi dutelako. Herritarrek bakarka, familian, binaka, taldean, kuadrillakoekin… parte har dezakete. Ados argazkigintza dendan estudioko argazkia aterako diete. Lazkaon elkarteko kide diren 15 establezimenduek parte hartuko dute, printzipioz. Saltoki bakoitzeko produktu edo zerbitzu jakinekin zerikusia duten motiboak azalduko dira erretratuan. Esaldi batekin hornituak joango dira. Izena emateko telefonoz hots egin behar dute herritarrek (943 08 60 00). Martxoaren 20an bukatuko da epea. Ondoren, beraiekin zehaztuko dute estudiora joateko hitzordua. Merkatari elkarteko bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute, beren erakusleihoa apaintzeko kanpainan. Argazkia egitearen eta ateratzearen kostua beren kargu joango da Lazkaon-ekoak ez diren establezimenduentzat. Egoera ekonomiko orokorraren baitan, merkataritza ere “une zailean” dagoela azaldu dute, eta ekimen honekin herriko komertzioei eta dendariei babesa adierazi ahalko diete lazkaotarrek, “baita oroigarri polita eraman ere”, argazkia bera opari jasoko baitute partaideek.

Aimar Maiz

Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz

Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango dira, alegia, «dendetan saldu gabe gelditu dena». Hala, dendariek, denboraldi berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute; bezeroek berriz, produktu horiek prezio hobean lortu ahal izango dituzte. Merkatari elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko komertzioei ere zabaldu die azoka horretan parte hartzeko deia. Hala, denera 25 dendek izena eman dutela jakinarazi dute; horietatik 24 dira elkarteko kideak. Parte hartze maila ikusita, gustura agertu dira elkarteko kideak. «Eskari asko jaso ditugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan dute». Azokan, arropaz gain, denetariko produktuak jarriko dituzte salgai: oinetakoak, bizikletak, eskulanak, barne-diseinuko osagaiak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol materiala, besteak beste. Baina dendetako postuez gain, Bareak elkarteak ere bere stand-a jarriko du azokan. Bertan, bezeroei eta elkarteko kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa emango diete. Asteburu osoan zabalik Stock Azoka larunbatean eta igandean egingo dute, udaletxeko plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik [...]

Beasaingo Hitza

Diru-laguntzei buruzko hitzaldia egingo dute bihar, Goierri beheko merkatariei zuzenduta

Goierriko beheko Merkataritza Dinamizazio Bulegoak antolatuta, merkatariei zuzenduta diru laguntzei buruzko hitzaldia egingo dute bihar Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Hitzaldia irekia izango da, gaian interesa duten merkatari guztiei zuzenduta, e...

Beasaingo Hitza

Herriko dendetan merkealdia iragartzeko euskaraz idatzitako kartelak banatuko ditu euskara zerbitzuak

Herriko dendek merkealdian ere euskara erabiltzeko kanpaina martxan jarriko du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Pasa den astean hasi zen ofizialki merkealdia, eta euskara zerbitzua, dendarien artean euskaraz idatzitako kartelak banatzen hasi da. K...

Ordiziako Hitza

Merkealdietan euskaraz aritzeko laguntza emango du udalak

Merkataritza alorrean euskara bultzatzeko asmoz, gaur hasi diren merkealdietan herriko merkatariek euskara erabiltzeko laguntzak emango ditu udalak. Hala, merkealdietako kartelak, oharrak, abisuak eta gainerakoak  euskaraz jartzeko laguntza behar due...

Beasaingo Hitza

Ordizian Merkatari Elkarteak ‘Ordizian, ate irekiak’ ekimena jarri du martxan

Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo Sailak eta Ordizian Merkatari Elkarteak, herriko merkatariei eta ostalariei herriko historia, kultura, ondarea eta baliabide turistikoen berri emateko jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Jardunaldiaren helburua merkatariak eta ostalariak Ordiziako  «anfitrioi on» izatea da.  Horrela, bezero-bisitariei ematen zaien ohiko kalitatezko arretari balio  erantsia gehitu nahi diote. Ekimena Ordizian, Ate Irekiak lemapean egingo da. Gainera, Ordizako Azokare n V. mendeurrenean aurreikusten den bisitari gorakada prestatzeko  ikastaroa ere  izan nahi du ekimen honek.  Azokaren V. mendeurrena, 2012an ospatuko da. Jardunaldia astelehen eguerdian egingo dute. 13;00etan  D’Elikatuz  Interpretazio Zentrora bisita gidatua egingo dute. Ordiziako merkatariek eta ostalariek turismo bulegoa, Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, bisita gidatua egingo dute kasko historikoan. Jardunaldian parte hartuko dutenek, bazkaria izango dute 14:30etan. Zubibi jatetxean elkartuko dira otordua egiteko. Ordizian elkarteko kideek 15  euro ordaindu beharko dituzte,  eta gainerakoek 20 euro. Ordizia, oporretan ere irekita D’Elikatuz  Zentroak eta ostalariek uztailerako  eta abuzturako beste ekimen bat ere  antolatu dute.  Ordiziako tabernetan D’Elikatuz Zentroko sarrera aurkezten duenak,  pintxo bat doan dastatzeko aukera izango du. Astezteazkenetan, Ordiziako azokaren jatoria eta bilakaera  azaltzen duen bisita gidatuak antolatu dituzte. Bisitak, goizeko 10:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira.  Bisita horietan, azokari [...]

Ordiziako Hitza

Bareakeko puntuak trukatzeko katalogoa atera dute

Bareakeko bazkideen eskura dago elkarteko puntuak trukatu ahal izateko katalogoa. Bareak elkarteko txartelarekin lortutako puntuak opariengatik trukatu ahalko dira datorren urteko martxoaren amaiera arte. Guztira, 72 establezimendutan lortu daitezke...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa