Bestelakoak

UDAL AURREKONTUA

Ia 23,5 milioi euroko aurrekontua onartu du Beasaingo Udalak, kontrako bozkarik gabe

Oposizioko hiru taldeak abstenitu egin dira bozketan. Etxez etxeko laguntzarako 1,3 milioi euro zehaztu dituzte, landa guneetako bide publikoen mantentze lanetarako 80.000 euro eta alokairuko etxebizitza publikoak sustatzeko lurzorua erosteko 400.000 euro.

L. Goiburu
Goitibeherak

Goitibehera txapelketa bueltan, Idiazabalgo San Blas jaietan

Urtarrilaren 31n jokatuko da. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago.

Udal aurrekontua

Ordiziako Udal Gobernua, "aurrekontu adostu bat lortzeko lanean"

Udal Gobernuak jakinarazi duenez, udala osatzen duten talde guztiekin negoziaketak abiatu zituzten azaroaren 26an. Proposatutako inbertsio nagusien artean Urdaneta eskola, Majori Kiroldegia eta igogailuak daude.

Astotxo eguna

Astotxo Egunak itxiko du Lazkaoko Eguberri aldia, igandean

Ohiko osagaiak izango ditu: asto diana, txapelketa eta kale antzezpena. Denera, 130 asto izango dira ikusgai plazan: 100 eta gutxi eme eta 25-30 ar. Lazkaotarrez gain, goierritarrei bertaratzeko deia egin die antolakuntzak.

Izaro Villarreal
Dantza

Legazpin abiatuko da larunbatean Euskal Herriko gazteen aurresku txapelketa

Lehen kanporaketa honetan Sustraiak taldeko lau dantzarik parte hartuko dute, baina txapelketa osoan beste sei ere izango dira lehian. Goierriko ordezkari bakarrak dira. Finaletako bat, D sailekoa, Legazpin jokatuko da, maiatzaren 16an.

Inklusioa

Ordizia Mugimenduan, aniztasun funtzionala duten gazteentzat aisialdi programa

12 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Bi astean behingo jarduera izango da, asteburuetan. Ordiziako herritarrek eta ikasleek izango dute lehentasuna. Doakoa da.

Udal aurrekontua

Legorretak 2,4 milioi euroko udal aurrekontua izango du 2026an

Zehazki 2.398.525 eurokoa izango da, aurreko urtean baino %8,83 handiagoa. Inbertsiotarako 248.446,18 euro izango ditu aurten Legorretako Udalak.

Sariketa

Iparragirre saria irabazi duten Legazpiko ama eta semea

Ane Odriozola idazle legazpiarrak bi aldiz irabazi du Iparragirre saria, 2019an eta 2021ean, narratiba euskaraz atalean. Haren seme Ibaik, berriz, 16 urte artekoen bertsopaper lehiaketa irabazi du azken edizioan.

Musika

Doinua musika eskolako konboen jendaurreko aurkezpena

Karibe Zaharra tabernaren kanpoaldean jo zuten atzo eguerdian, publiko ugari erakarrita. Ikasturtea amaitzeko, oraindik bost kontzertu geratzen dira, baita ostiraleko azken festa ere.

Dantza

Sustraiak taldeko dantzari txikiak kalean, ikasturtea ixteko

Aurten, dantza taldea 50. urteurrenaren ospakizunetan dago murgilduta, eta herriko plaza nagusia aukeratu dute emanaldi horretarako.

Loinatz jaien balorazioa egiteko galdetegia zabaldu du udalak

Herritarren ekarpenak eta iradokizunak jaso nahi ditu.

areto futbola

Areto futboleko nesken taldea sortu nahi dute Legorretan

16 urtetik gorakoa neskekin osatu nahi du talde berria Bilkoinek datorren denboraldian.

Juan Karlos Izagirrek hitzaldia egingo du Lazkaon

Donostiako alkate ohi eta gaur egun zinegotzi denak arau subsidiarioei buruz hitz egingo du, EH Bilduk gonbidatuta.

I. Gurrutxaga
San Pedro jaiak

Legazpiko Udalak herriko mapa eguneratu du

Bertsio berriak 2012koa ordezkatu du. Udalaren webgunean dago eskuragarri, eta Kale Nagusiko informazio pantailaren ondoan ere bai.

Mendi Lasterketa

Mikel Auzmendi ataundarrak podiuma lortu du Andorran

80 kilometroko proba ikusgarria eginda lortu du podiumean sartzea.

Izaro Villarreal
Parapentea

Hasi du Alpeetako abentura Mattin Iñiguez parapentelariak

Beste 35 kirolarekin batera ari da abentura horretan parte hartzen.

Txirrindularitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa