Bestelakoak

Postalak bidaltzea, gustuko afizioa Agustin Zubeldiarentzat

Legazpiar honek lagunei eta senitartekoei postalak idaztea gustuko du. Gabonak edo urtebetetzeak zoriontzeko, edo bidaiaren bat egiten duenean... urtean 500dik gora bidaltzen ditu posta bidez. Bidalketa guztien erregistro zorrotza darama, eta postal eta zigilu bildumak ditu eginda.

Garraioa

Zirkulazioan aldaketak izango dira bihar, Olaberri parean

Olaberri parean, N-I errepidearen lotunean, egingo dituzten asfaltatze lanek zirkulazioan eragina izango dute bihar, larunbata, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Bertatik pasa nahi dutenek seinaleztatuta egongo diren bide alternatiboak erabili beharko dituzte.

Izaro Villarreal
MARTIN ARAMENDI eta MIREN SEGUROLA. UEMAko lehendakaria eta koordinatzailea

«Inflexio puntu bat izan da arnasguneen konferentzia»

UEMAren neurria ez da nolanahikoa: ondo bidean, 120 herrik osatuko dute etzitik aurrera. Ikusten dute egitekorik: estrategia bat aurkeztekoak dira, eremu euskaldunari aparteko lege babesa eman diezaiotela eskatzeko.

Irati Urdalleta Lete. BERRIA

Aspaceko erabiltzaile, senide eta langileek ametsa bete dute

24 lagunentzako eguneko zentroa eta 11 lagunentzako etxebizitza inauguratu dituzte Urretxun.

24. Korrika

'Xiberutikan Mendebaldera' da 24. Korrikaren abestia

Zetak taldeko Pello Reparazek egin du, eta Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena izan ditu lagun. Agoitzen (Nafarroa) aurkeztu dute.

Iñaki Gurrutxaga
Gimnastika Erritmikoa

Goierriko gimnasten distira Espainiako Txapelketan

Tolosa CF Gimnastikako juniorrak txapeldunorde izan dira Espainiako Txapelketan, eta Lehen Mailara igotzea lortu dute. Lazkao, Beasain eta Ataungo errepresentazioak izan dira espedizioan.

Izaro Villarreal

Irizar e-mobilityk 78 autobus elektriko hornituko dizkio KVB Koloniari Alemanian duen presentzia sendotuz

Lehenengo autobusak 2026 amaieran entregatuko dituzte eta gainontzekoak 2027an. Kontratu hau ‘mugarri’ izango da Irizarrentzat Alemaniako merkatuan egonkortzeko.

Musika
Euskaraldia 2025
Janari bilketa
Energia komunitatea

Arku bidezko Gipuzkoako ehiza txapelketa Legazpin, larunbatean

Ardanbideta eta Lakiola inguruan jokatuko da, goizean zehar, ibilbideen modalitatean.

Keia taldearen kontzertua gaur D’Elikatuzen

Ordiziarrock-ek antolatuta, Delikantuz zikloaren barruan, gaur, 19:00etan, D’Elkatuzen Keia rock taldearen  kontzertua izango da.

Itsasondon Irtenbide, Bulkada eta Gorroto Bala taldeen kontzertua

Gaztetxean kontzertua antolatu dute, 22:00etan, Irtenbide, Bulkada eta Gorroto Bala taldeekin.

Udalekuak 2025

Olaberriko Udalekuetan izena emateko epea, zabalik

Maiatzaren 30a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna.

Izaro Villarreal
Biziola

Ardo ekologikoen dastaketa bihar, Biziolan

18:30ean elkartuko dira Biziolan. Doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurrez.

Izaro Villarreal

V. Margolan tailerra, bihar Zaldibian

16:00etan elkartuko dira plazan. Bosgarren edizioa izango da.

Izaro Villarreal
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa