Aisia

Iparra eta hegoa kantuz elkartuta

Iparra-Hegoa jaialdia ezin izan dute asteburuan ohiko moduan egin, baina kantuak eta sareek elkartu dituzte mugaz bi aldetatu herritarrak, bideo honetan ikus daitekeenez.

Astigarretan San Martin festak ospatuko dituzte datozen bi asteburuetan

Egun osoko egitaraua antolatu dute astigarretarrek: meza, herri kirolak, bazkaria, trikitilariak eta bertsolariak.

Hara!

ETBkoak Ordizian izan dira, saio berria grabatzen

Euskal Telebista 'Basque Experience' saio berria grabatzen ari da, eta gaur Ordiziako Azoka ezagutu dute.

Emaneurre euskarari eguneko egitaraua prest dago

Emaneurre taldeak aurtengoan ere antolatu duen eguna Irailaren 7an izango da, eta egitarau polita prestatu dute egun horretarako.

San Lorentzo eguna ospatu zuten larunbatean Gabirian

Andra Mari jaien atarian San Lorentzo eguna ospatu zuten Gabirian pasa den larunbatean. Meza nagusia eta mus txapelketa egon ziren.

Datorren astean hasiko dira Gabiriako jaiak

San Lorentzo eguna ospatuko dute bihar Gabirian, baina festetako txupinazoa eta makilaren jaitsiera asteartean izango da. Hainbat egun iraungo dute festek eta abuztuaren 18an, igandea, amaituko dituzte festak herriaren garbiketarekin.

Alberto Castello erromesa Seguran izan da gaur

"Peregrino por la paz" izenarekin ezaguna den erromes valentziarra Seguratik pasa da gaurkoan, eta Segura Irratian elkarrizketatu dute. Azken 6 urteetan 27.000 kilometro egin ditu, eta Jerusalenera iristea du orain helburu.

'Igartubeiti dantzan!' erakusketa Irailak 29 arte izango da ikusgai

Erakusketa honek bisitariak Igartubeiti baserrian bertan filmatu zen Dantza filmaren iruditerian murgiltzea du helburu.

Gaur hasiko dira Ander Deunaren jaietako danborrada entseguak

Azaroaren 26an, eguerdiko 12:00etan haurren danborrada izango da, eta helduena, azaroaren 29an iluntzeko 20:00etan.

Ezkiotarrak goxoki eske irtengo dira

Gau beltza edo arimen gaua dela eta, gaur, 18:30ean, goxoki eske kalera aterako dira Ezkioko bizilagunak.

Arimen gaua itzuliko da Idiazabalera eta Segurara

Idiazabalen eta Seguran Arimen gaua ospatuko dute gaur gauean. Urteetan zehar galduta egon den ohitura berreskuratuko dute.

Burdinoletako bizimodua, emakume baserritar batek kontatuta

Urola Garaia Turismoak antolatuta, bisita antzeztua egin zen atzo Mirandaolako burdinolara. Emakume baserritar baten papera hartuta, Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak burdin lantegi haietako bizimodua azaldu zien bisitariei.

HARA!

Goierritar baten ezkontza proposamena Urbasako Igoeran

Bideoan grabatu dute momentua, eta sareetan zabaldu da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa