Aitor Garmendia ekintzaileak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Txotxongilo tailerra antolatu du Zumalakarregi Museoak 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Aurrez izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek.

Kopla tailerra egingo dute gaur Itsasoko ganbara aretoan. Xabi Elgarresta eta Asier Sasieta herriko bertsolariek gidatuko dute saioa.

Lazkaoko ikastolako DBH eta Batxilergoko eraikinari eranskin bat egingo diote aldean. Irisgarri jarriko dute ikastetxea. ‘Espazio hezigarriaren’ kontzeptuan berrituko dute

Hilaren 29an batzar irekia egingo dute: 11:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean .Indarrak batu eta herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte

San Josen dauden 20 egoiliarretik 15ek eskatu dute Ordiziako egoitzan geratzea. Adineko egoitzetan inzidentziak gora egin duelako hartu du erabakia aldundiak

LLEGA800 enpresak konponduko ditu gorabehera horiek, dohainik. Brinkolako bizilagunak dira telebista seinalaren harreran aldaketarik jasan ez duten bakarrak.

Koronabirusaren datuek beherakada nabarmena izan dute azken aste eta erdian. Osasun Sailak beste 534 kasuren berri eman du; duela astebetekoen aldean, erdiak baino gutxiago dira.

Zumarragan bizi den Khuruts Begoña zuzendari bizkaitarrak ‘Deia’ zientzia fikziozko film laburra egin du. Jose Ramon Soroiz, Leire Santillan eta Elena Garcia goierritarrek ere parte hartu dute.

Luken Calzadak irabazi du zozketako saria; asmatu beharreko txokoa Azitiriko barkua zen

Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian, herriko langabetuei lana aurkitzen laguntzeko. Lanpostu bat bilatzen ikasiko dute, Saregintza enpresako teknikarien laguntzarekin. Egitasmo honetan hamabost zumarragarrek parte hartuko dute. Atzo eduki

Bihar bi hitzaldi egongo dira Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. 09:30ean Atzerritartasun Legeari buruz hitz egingo dute. 18:00etan, berriz, nerabeei eta arauei buruzko hitzaldia egongo da. Bi hitzaldiak gazteleraz izango dira.

67 lagunek parte hartu dute, horietatik 16 gaztetxoak

Ordiziako Txindoki atletismo taldeak antolatuta altuera eta pertika jauziak, pisua eta hesi karreren erakustaldia egin dute arratsaldean.

Ostegunean hasi zituzten jaiak Zaldibian, eta atzo Santa Fe eguna ospatu ostean, gaur kuadrillen txanda izan da.



