Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Obretako etxolak jarrita daude joan den astetik. Oraingo geltokira joateko bidea itxita dago, oinezkoentzat izan ezik. Hamahiru hilabete iraungo dute lanek

Joan Mari Torrealdaik bukatuxea utzi zuen 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburua gaur 19:30ean aurkeztuko du, Gerriko liburu-dendan.

Joan den osteguneko datuek hobetzeko joera erakusten bazuten ere, azken lau egunetan gora egin du positibo kopuruak. Goierrin 307 kasu atzeman dituzte, gehienak Legazpin, Beasainen, Ordizian, Zumarragan, Urretxun eta Lazkaon.

Euriteek kalteak eragin dituzte errepidean, eta bide-zoruak behera egin du gune batean, asfaltoa ere zartatuz

Hiru astez euria ia etenik gabe egin eta gero, eguraldi ona bueltan da. Denboraleak kalte ugari eragin ditu azken egunetan, baina pronostikoek eguzkia eta tenperaturen igotzea aurreikusten dute datozen egunetarako.

Bigarren geratu dira Ivan Altuna eta Estibaliz Armendariz, eta hirugarren, Gorka Izagirre eta Naia Lasagabaster. Eguraldiagatik, ohi baino ikusle gutxiago egon da, baina lasterketari, ezbeharrik gabe eta guztia ondo joan da.

Arte diziplina desberdinak lantzen dituzten Goierriko artisten lana erakusteko helburuarekin antolatu dute. Artezale guztientzat zabalik dago erakusketa urtarrilaren 2ra arte.

Euskara eta euskal kultura indartzea da sariketaren helburu nagusia. Segurako Elorri eta Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteek antolatu dute.

Baga Biga Higa ikuskizuna eskaini dute Lazkaoko barnetegian.

Lizarrustiko parketxetik abiatuko dira, eta Joxean Mujikak emango ditu azalpenak.

Igartza musika programaren barruan egingo dute ikuskizuna, Gernika pasealekuan, 22:00etan.

Nabarralde Fundazioak memoria historikoaren gaia gerturatu nahi du gazteen artean, Gazte Saria antolatuta. 30 urtetik beherako gazteei zuzendako lehiaketa da eta memoria historikoaren ...

Elkarretaratzeak egin dituzte bi herrietan Kepa del Hoyo presoaren ohorez.

Abuztuaren amaierarako amaitu nahi dituzte lanak

Goizean aurkeztu dute taldea, eta lehenengo entrenamendua egin dute. Aner Aldave izango da entrenatzaile berria.

Kepa del Hoyo preso galdakoztarra Badajozeko (Espainia) espetxean hil zen atzo, bihotzekoak jota. Hogei urte zeramatzan preso, eta ezker abertzaleak “salbuespeneko espetxe politikari” egotzi dio Del Hoyoren heriotza. Gaur, asteartea,



