Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Pandemiak ez zituen zaleak Ordiziarrock jaialdirik gabe utzi, baina iaz ikusleek eserita eta dantza egin gabe jarraitu behar izan zituzten kontzertuak. Aurtengoak zutik eta dantzan gozatu dituzte.

Giza eskubideen urraketak eta indarkeria ekintzak biltzen dituen txostena aurkeztu dute. Ideologia desberdinekoen testigantzak jaso dituzte. Hausnarketa dator orain

Irakurzaletasuna bultzatzea eta etorkizuneko irakurleak liburutegira erakartzea da bisita gidatuen helburua.

Aitzarte aldean atzeman duten zuloan armak eta matrikula plakak aurkitu dituzte. Lehen datuen arabera, zuloa zaharra litzateke, duela hainbat hamarkadatakoa.

Astebetean 84 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, joan den asteko datua hirukoiztuz. Zumarraga, Lazkao, Beasain eta Urretxu igo dira gehien; Lazkao eremu gorrian sartu da.

Ablitasen (Nafarroa) egindako auzolanarekin abiatu da Errigora egitasmoaren kanpaina berria. Eskaerak azaroaren 11rako egin behar dira. Saskiekin bildutako diruaren %25 euskalgintzako proiektuetara bideratuko dute.

35 bat lagunek hartu dute parte ostiralean egindako Hip Hip Urri! ekimeneko tailerretan.

Zaldibitarrek Aniztasun festa ospatu dute elkar gehiago ezagutu ahal izateko

Atzo UZ Trail mendi lasterketa egin zuten. Ibilbidea aldatu egin behar izan zuten Urretxu eta Zumarragan ekitaldi asko zeudelako eta korrikalariak ezin izan ziren Zumarragan sartu. Iparragirre plazatik irten ziren

Aitor Urkiola Ugartemendia (Olaberria, 1974) zinegotzia izana da, gaur egun CAF-en LAB-eko komitekidea da, Gure Esku Dago dinamikan parte hartzen du… ...

Eguraldia lagun, giro onean ari dira ospatzen Eitzako auzotarrak San Isidro festak. Goizean haurren pilota txapelketak, play station, futbolin eta ping pong txapelketak, eta sukaldaritza eta eskulan tailerrak izan dituzten

Helduen mailako saria 'Hartza zu' lanarentzat izan da eta gazteen mailakoa Berrizko Bertso Eskolako 'Egin Irri' lanarentzat.



