Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


EH Bilduren eta Ordizia Orainen baiezko botoekin onartu dira ordenantza fiskalak. Tasa asko mantenduko dira, eta beste batzuk, zabor bilketarena kasu, %1,5 igoko da

Txukun Lorezaintza ari da ibaiaren eta erreken garbiketa lanetan, eta bi astez luzatuko dira. 2018tik 18 tona zabor gutxiago iritsi dira itsasora.

Kultur Etxean izango da eta Jabi Aspuruk gidatuko du saioa.

Haurrak Bai plataformak egindako deialdiari erantzunez, Ataunen, Ordizian, Seguran eta Zaldibian egin dituzte elkarretaratzeak.

Adimen desgaitasuna duten Goierri garaiko herritarrentzako aisialdi zerbitzua da. Gazteei egin diete dei berezia, lokalera hurbildu daitezen. Boluntarioen bila jarraitzen dute oraindik.

Ekoizpenean geldialdi «laburrak eta selektiboak» egingo dituela iragarri du enpresak. Olaberrian eta bere osagarri den Bergarako lantegian soilik. LABek salatu du «xantaia estrategia» bat dela

Urretxuko Udalak 2022. urteko ordenantza fiskalak onartu ditu udalbatzaren azken osoko bilkuran, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu du.

Txapelak lehen mailako kanporaketan parte hartzeko eskubidea eman dio. Urriaren 30ean izango da

2017an Urretxu eta Zumarragako ikastolak, institutuak, Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak 50 urte bete dituzte. Baina 25 urte beteko dituen talde bat ere badago: Zuhaitzaren Soinua txalaparta

Haurra zenetik asko joan da mendira Aitor Montes (Segura, 1991). Orduan sortu zitzaion naturarekiko jakin-mina. Biologiako ikasketak egin zituen unibertsitatean, eta dioenez, ...

Larunbat honetan Eitzako skate parka inauguratu behar zen, baina ekitaldia atzeratu egin dute. Izan ere, euririk ez egitea behar da eta iragarpenek larunbatean euria egingo duela diote. Inaugurazioa ekainaren 17an

Urola Garaiko Lanbide Eskolak (UGLE) azoka teknologikoa antolatu du ostiral honetarako. Zumarragako Euskadi plazan izango da, 17:30ean. UGLEko ikasleek alor teknologiko ezberdinak lantzen dituzte eta ostiraleko azokan alor horien guztien

Lehenengo maratoia 1980. urtean egin zuen Jose Luis De Miguelek, Donostiakoa. Harrezkeroztik, mundu zabalera bidaiatu du maletan zapatilak eta praka motzak hartuta. ...

Aramarra erraz antzean nagusitu zaio Iñaki Artolari gaur Eibarko Astelenan (22-6)



