Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.


Okila, txepetxa, birigarroa eta karnabaren kantuak entzuteko aukera izan dute bisitariek Gorka Valdes gaztearen eskutik

Herriko plaza izan da elkargunea; salmenta postuak, nutrizio tailerra eta dastaketa izan dira bertan.

Hileko azken larunbateroko hitzorduari eutsi dio Osasun Zentroa 24/7 plataformak, eta manifestazioak bi herrietako kaleak zeharkatu ditu. Plataformak aldarrikapen banderak ere kaleratu ditu, balkoietan eta leihoetan jartzeko.

Herriko kaleak zeharkatu dituzte, kolektibo horren eskakizunak jasoz Agijupens Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kaleratutako oharra zabalduz.

CAFeko sarrera nagusiaren eremuan Oria ibaiak duen uholde arriskuari aurre egiteko proiektua idazten ari dira Beasaingo Udalak, CAFek eta URAk sortutako batzordea.

Osasun Sailaren arabera 19 positibo gehiago agertu dira eskualdean. Zaldibian eta Legazpin agertu dira kasu berririk gehienak; Legazpi eremu gorrian sartu da, atzera ere.

Laulagunek "berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustu irmoa" egin duela adierazi du diputatu nagusiak. Bilera izan dute Pello Irujo zuzendari nagusiak, Legris Industries Taldeko presidente Erwan Taton-ek eta Ekonomia Sustatzeko Jabier Larrañaga foru diputatuak.

Aizpitako meatzeetako hiru labeak sendotzeko lanak hasi zituzten iragan astean. Labeetako materialarekin ikerketa petrologiko bat egingo dute lehenik. Urte amaierarako amaitu nahi dituzte lanak.

Urola Garaia Udal Elkarteak batzar orokorra egin du aste honetan. Lau herrietako alkate eta zinegotziek 2015eko kontu orokorra eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana onartu dituzte, aho batez. Mankomunitateak 58.000

Zumarragako Udalak herriko industria enpresa txiki eta ertainentzat jardunaldia antolatu du. Herrian industria alorreko 19 enpresa ertain eta txiki daude eta horietatik 14k parte hartu dute. Egitasmo horren helburua udalak

Legazpi auzoko bizilagunek urteroko festa ospatu zuten igandean. Zumarragako auzo horretako eta inguruko auzoetako 100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Eguraldi bikaina eta auzoko aterpea lagun, poteoa, bazkaria eta

Militarrak Afrikan altxatu dira, eta biharamunean penintsulan zabaldu da kolpea. Goierritarrak azti ipini dira. Uztailaren 24an nafar erreketeek Zegama, Segura, Zerain ...

